Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

24 maiatza, 2017
SPRI Taldeko Lanpar Funtsak aukera eman die Engranajes Grindel enpresa gipuzkoarreko 33 langileri konpainian parte hartzeko

Eusko Jaurlaritzak 2014an sortu zuen Funts hori ASLE erakundearekin batera, eta Arrisku Kapitalaren Kudeaketa erakundeak kudeatzen du

SPRI Taldearen barruko Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa-AKEKS S.A.k kudeatzen duen Lanpar FCR funtsak 500.000 euroko inbertsioa egin du Engranajes Grindel S.A.L. enpresan parte hartzeko, horrela osatu egin duelarik bertako 33 langilek egin duten 800.000 euro inguruko inbertsioa. Funts hori Eusko Jaurlaritzak eta ASLEk sortu zuten elkarrekin, enpresetako langileek aukera izan zezaten beren konpainietako kapitalean parte hartzeko.

 

Inbertsio horren ostean, langile gehienak enpresako akziodun bihurtu dira eta agerian jarriko dute garatzen ari diren enpresa proiektuarekin daukaten konpromisoa.

 

Engranajes Grindel Elgoibarren dago, 62 langile ditu, eta zehaztapen handiko engranajeak eta ardatz ildaskatuak fabrikatzen ditu serie ertain eta laburretan.

 

Gaur egun, Engranajes Grindel enpresak munduko 15etik gora herrialdetara esportatzen du bere produkzioaren %65. Nazioartean, konfiantzazko hornitzailea da fabrikatzaile eta talde multinazional garrantzitsuenentzat sektore askotan: garabiak eta polipastoak, ibilgailu berezietarako transmisio mekanikoak, nekazaritzarako makinak, bereizgailu eta dekantagailuak, punpak eta konpresoreak, mota guztietako motorrak, robotika eta makina-erreminta.

 

Gorago esan bezala, Eusko Jaurlaritzak eta ASLEk elkarrekin sortu zuten Lanpar Funtsa, enpresetako langileek aukera izan zezaten beren konpainietako kapitalean parte hartzeko. Funtsaren bidez bultzatzen den enpresa-ereduak helburutzat du langileek enpresaren esparru guztietan parte hartzea, eta hartara, erantzukidetasun kultura bat sortzea.

 

Lanpar Funtsa 2014an sortu zen, eta SPRI Taldearen barruko Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa-AKEKS S.A. erakundeak kudeatzen du.

IndeusBerriren bannerra
Berrikuntza 15 urria, 2021
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Aste honetako IndeusBerri guneak hiru ekitaldi bildu ditu: alde batetik urriaren 19an egingo...Irakurri gehiago

Banatu dira ingeniari belaunaldi berrien artean berrikuntza sustatzeko Bizintek sariak

Hainbat unibertsitatetako ingeniaritza, teknologia eta elektronikako hiru ikaslek jaso dituzte...Irakurri gehiago

Berrikuntza 14 urria, 2021
Hobetu zure produkzio-prozesuak 3 hilabetean Hazinnovarekin

Produkzio-prozesu ez-eraginkorrek oztopatzen dute gehienik enpresen lehiakortasuna. Atzerapenak...Irakurri gehiago

Zubiola, zurgintzatik automozio eta aeronautikara

  Zubiola enpresa gipuzkoarrak joan den hamarkadako krisi ekonomikoa aprobetxatu zuen bere...Irakurri gehiago

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?