Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

26 urria, 2017
Filamentu iraunkorrak eta pertsonalizatuak fabrikazio aditiborako

3R3D enpresa gipuzkoarrak neurrira egindako prestazio handiko materialak ekoizten ditu 3D inprimaketarako

Josu Aseguinolaza, promotor principal de 3R3D

 

3R3D enpresa gipuzkoarrak neurrira egindako prestazio handiko materialak ekoizten ditu 3D inprimaketarako

 

Garapenaren eta berrikuntza teknologikoaren alde egindako apustu sendoari esker, 2016an sortutako 3R3D konpainia gipuzkoarra 3D inprimaketara zuzendutako filamentu pertsonalizatuen diseinuan eta fabrikazioan espezializatu da.

 

Egoitza Hondarribian eta lantegia Irunen dituen konpainia hau ingurumenarekiko errespetuari eusten dioten filamentu iraunkorren garapenagatik nabarmendu da fabrikazio aditiboaren arloan. “Landare-jatorria duten materialak, biodegradagarriak, % 100 birziklatutakoak eta beste fabrikazio-prozesu batzuetatik baztertutakoak erabiltzen ditugu”, adierazi du Josu Aseguinolaza 3R3Dren sustatzaile nagusiak.

 

Prestazio handiak dituzten filamentu kustomizatuak eta bezeroen eskakizunei egokitutakoak fabrikatu eta merkaturatzeaz gain, konpainiak prototipatze azkarreko eta 3D inprimaketako zerbitzua eskaintzen die enpresei.

 

Negozioaren dibertsifikazioaren mesedetan, konpainiak lanean dihardu gaur egun zentro teknologikoekin, unibertsitateekin, ikerketa-zentroekin eta lanbide-heziketako ikastetxeekin, baita industria zein etxebizitza arloetako erabiltzaileekin ere. “Fabrikazio aditiboa oso zeharkakoa da, eta ezin hobeto txertatzen da sektore aeroespazialean, automobilgintzan, bitxigintzan, biomedikuntzan eta arkitekturan, besteak beste”, ziurtatu du Aseguinolazak.

 

Urtebeteko ibilbide profesional honetan, 3R3D enpresak fabrikazio aditiboarekin eta ekonomia zirkularrarekin lotutako hainbat proiektutan parte hartzeko aukera izan du, baina oraingo helburu nagusia beste bezero-segmentu batzuetara eta beste esparru geografiko batzuetara zabaltzea da.

Basque Industry 4.0 20 uztaila, 2021
Alias Robotics konpainiak robotikako ziberdelinkuentziaren aurkako nazioarteko talde baten burua

Argitalpen bateratu baten bidez, Alias Robotics, Trend Micro eta Alpen-Adria-Universität...Leer más

Eusko Jaurlaritzak 2021-2024 Industriaren Garapen eta Nazioartekotze plana onartu du

Plana estrategikotzat jotzen da, eta ekonomia suspertzen lagunduko du, pandemiak eragindako erronka...Leer más

n operario utilizando una de las soluciones de Kaytek
Basque Industry 4.0 19 uztaila, 2021
Kaytek: “Gure plataformak enpresa baten ekoizpen osoa automatizatzeko aukera ematen digu”

Ekoizpen-industria askok aurre egin behar dieten arazo handienetako batzuk fabrikazio-prozesuen...Leer más

Basque Industry 4.0 16 uztaila, 2021
Eusko Jaurlaritzak 2,3 milioi euroko laguntzak eskainiko ditu aurten 4.0 Industria azkartzeko

  Eusko Jaurlaritzak 2,3 milioi euroko laguntzak eskainiko ditu aurten Basque Industry 4.0...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?