Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

30 abuztua, 2016
Prestik-Ezkerraldea 2016 azoka: Hitzordua enpleguarekin eta ekintzailetzarekin

Beste urtebetez, DEMA-Enpresa Garapena agentzia arduratuko da PRESTIK Enplegu Azoka (PRESTIK-Ezkerraldea, oraingoan) planifikatu, kudeatu eta koordinatzeaz. Azoka urriaren 20an eta 21ean egingo da, Portugaleteko Nautika Eskolan (UPV/EHU).

Azokaren bosgarren edizioa izango da, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna sustatzeko Sailak antolatu eta finantzatzen duena, eta helburutzat duena gai hauetan zeresana duten agente guztien topaleku izatea, enpleguak, prestakuntzak eta ekintzailetzak eskualdean duten egoerari buruz eztabaidatu eta ondorioak zabaltzeko. 

Zergatik Ezkerraldea?

DEMAk eta Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna sustatzeko Sailak arreta jarri nahi izan dute Bizkaian lan arloan arazo handienak dituen eskualdean, eta horregatik eskainiko zaio Enplegu Azoka Ezkerraldeari (Meatzaldea barne).

PRESTIK-Ezkerraldea azokan parte hartu ahal izango dute, beraz, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko lan aukerak ezagutu nahi dituztenek; beren arloko azken berrikuntzen berri izan nahi duten enplegu, prestakuntza eta ekintzailetza sektoreetako profesionalek; eta beren negozio ideia garatzeko edo enpresa proiektua martxan jarri edo sendotzeko orientazioa nahi duten ekintzaileek.

Honela egingo da PRESTIK-Ezkerraldea

Azokak erakusketa eremu handi bat izango du, hiru alorretan bildutako gai askotarikoei eskainia:

  • Prestakuntza: prestakuntza arloan diharduten erakunde garrantzitsuenak (hiru euskal unibertsitateak eta prestakuntza zentro publiko eta pribatuen elkarteak), eta hainbat lanbideren erakusketa.
  • Enplegua: eskualdeko enpresa esanguratsuenak eta inguruko lan bitartekaritza eta orientazio erakunde nagusiak (Behargintza, Lanbide, etab.).
  • Teknologia berriak enpleguarentzat: enplegu eta lanbide berriak, enplegu atariak…

Gainera, ekintza espezifikoak egingo dira ikasleentzat eta lan bila dabiltzan pertsonentzat (hitzaldiak, mahai inguruak, tailerrak, banakako aholkularitza…), baita ekintzailetzaren bidea hartu nahi duten pertsonentzat ere.

PRESTIK-Ezkerraldea azokan, Ezkerraldeko sektore garrantzitsuenetako enpresak egongo dira, eta beren jardueren, proiektuen eta behar dituzten langile profilen berri emango dute.

Bestetik, networking topaketak ere egingo dira, inguruko enpresentzat, eskualdeko ekonomiaren egoera eta joerei buruz eztabaida dezaten, baita etorkizuneko proiektu estrategikoei buruz ere.

Azokaren bidez, DEMAk eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna sustatzeko Sailak apustu egin nahi dute Ezkerraldearen etorkizunaren alde, eta, oso bereziki, bertan bizi diren pertsonen alde, eskualdearen motorra direlako, azken batean.

 

info+: www.demabiz.net

sede innobasque
Berrikuntza 30 uztaila, 2020
Innobasque, 2020 prospektiba-txostena

Berrikuntza lankidetzan, jasangarritasuna eta digitalizazioa, Covid-19ko errealitate berrirako...Leer más

“Orbea kooperatibak irismen handiko argiak izan behar ditu, eta baditu”

Orbea hitzarekin Euskadin pisu industrial handienetakoa duen marka bat izendatzen ari gara; eta...Leer más

First Lego League España
Berrikuntza 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Berrikuntza 24 uztaila, 2020
371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

  Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren...Leer más

Oveja Latxa Ternua

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?