Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 29 abendua, 2021 BDIH Berrikuntza Basque Digital Innovation HUB

Ezagutu BDIHren aktiboak: Produktuaren zibersegurtasunaren ebaluazio laborategia

BDIHren Zibersegurtasun guneak proba-laborategi ugari eskaintzen ditu, eta horien artean Ikerlanena nabarmendu dezakegu, industriako osagaiak egiaztatu, baliozkotu eta ebaluatzera bideratuta dagoena. Laborategi honetan, enpresek aurrehomologazio eta laguntza prozesuak ere egin ditzakete produktuen ziurtapenean.

Ikerlanek euskal enpresei, zibersegurtasuneko betekizunak dituzten produktuak edo sistemak garatu, baliozkotu eta ziurtatzeko zerbitzu integrala eskaintzen die. Bere ikertzaileen ezagutzari eta laborategiaren ekipamenduari esker, produktu industrialen garapen zibersegurua egin daiteke, ondoren, hainbat motatako proben bidez balidatuz. Jarduera horiek produktuen aurrehomologazioa egiteko balio dute, eta egiaztatutako entitateekin ziurtapen-prozesuan enpresei laguntzeko erreferentzia gisa erabiltzen dira.

Enpresek ziurtagiri digitalen bizi-zikloa kudeatzeko Ikerlanen PKI azpiegitura erabil dezakete, baita laborategian inplementazio-probak egiteko ere. Proba horien bidez, osagai elektronikoen alderantzizko ingeniaritza egin daiteke hainbat teknikatatik abiatuta. Lortutako informazioa gailuaren informazio sentikorra lortzeko eta inplementazioaren ondoriozko kalteberatasunak detektatzeko prozesatzen da.

Ikerlanen funtsezko zerbitzuetako bat, aktibo honen bidez, komunikazioen sendotasun-probak dira. Proba horiek produktuaren komunikazio-interfazeak mezu okerrekin asetzera bideratuta daude, haren sendotasuna egiaztatzeko, eta behatutako portaeraren analisiaren ondorioz ezagutzen ez diren ahultasun berriak detektatzeko aukera ere ematen dute.

Azkenik, laborategi honek segurtasun funtzionaleko probak eta ahultasun eta sartze probak eskaintzen ditu. Lehenengoen kasuan, zibersegurtasun-eskakizunak behar bezala landu direla egiaztatzea eta zibersegurtasun-arriskuen analisian atzemandako mehatxuen aurka ezarritako neurriak ebaluatzea dute helburu. Proba horien bidez, enpresek ezarritako zibersegurtasun-neurrien errendimendua, zuzentasuna eta sendotasuna egiazta dezakete.

Ahultasun proben bidez, frogapean dauden produktu edo sistemetan ahultasunak identifikatzeko probak egiten dira. Proba horien helburua ezarritako zibersegurtasun-neurriak haustea da. Kutxa beltzeko proba gisa planteatzen dira, erasotzaile-rola bere gain hartuta. Erasotzaileak gailuaren informazio publiko guztia baliatuko luke ahultasun bat edo gehiago ustiatzen saiatzeko

Arrakasta kasuak

Jarraian, hiru euskal enpresa aurkeztuko ditugu, BDIH Konexio programaren bidez, beren garapenak eta konponbideak aztertzeko Ikerlanen produktuaren zibersegurtasunaren ebaluazio laborategian sartzeko aukera izan dutenak. Lehenik eta behin, Savvy Data Systems, Achilles plataforma bidezko industria komunikazioen sendotasun-testa egin duena. Savvy Data Systems inguru industrialetarako datu ingeniaritza eta datu analisia egiten duen enpresa bat da.

Bigarrenik, ZIV, Achilles plataformarekin ere probak egin dituena. ZIV soluzio adimendunak garatzen dituen enpresa bat da, AT, MT eta BT sareetarako, babes, kontrol, komunikazio eta neurri teknologien integrazioan oinarrituta.

Hirugarrenik, RKL Integral, Segurtasun integraleko ingeniaritza-aholkulariak aktibo hori bere software garapenaren kodearen sendotasuna eta osotasuna egiaztatzeko erabili du. Ikerlanek pentesting probak egin ditu eta sistema proban jartzeko bere softwarea hackeatzen saiatu da.

BDIHren web orrian  Savvy Data Systems, ZIV eta RKL Integralen bideoak ikusi ahal izango dituzu non gerenteek Ikerlanen aktiboen erabileraren onurak nola jaso dituzten azalduko dizute.

Lotutako albisteak

25 urtarrila, 2024 BDIH
European Digital Innovation Hubsen bigarren bilera nazionala egin da Bilbon
Irakurri gehiago
16 Azaroa, 2023 BDIH
BDIHk sei kasu arrakastatsu aurkeztu ditu Basque Open Industry 2023an
Irakurri gehiago
8 otsaila, 2023 BDIH
Ezagutu BDIHren aktiboak: Prozesu anitzeko 5 ardatzeko fresaketa-zelula
Irakurri gehiago
1 otsaila, 2023 BDIH
Ezagutu BDIHren aktiboak: osagaiak ikuskatzeko/neurtzeko zelula robotikoa, teknika ez-suntsitzaileen bidez
Irakurri gehiago
21 abendua, 2022 BDIH
Ezagutu BDIHren aktiboak: Korrosioa aztertu eta ebaluatzeko ekipamendua/teknikak/metodologiak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak