Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
19 martxoa, 2013

Eusko Jaurlaritzari estimagarri iruditu zaio Kanadak euskal enpresarientzat duen potentzial “sofistikatu, ireki eta biziki lehiakorra”

– Eusko Jaurlaritzak, Kanadak eta Confebask-ek jardunaldi bat antolatu dute euskal enpresa-sareari ezagutzera emateko zein aukera dagoen Kanadako azpiegitura proiektu handietan sartzeko Lankidetza Publiko-Pribatuko (Public Private Partnerships) finantzaketa elkarteen bidez.

Juan Ignacio García de Motiloak, Eusko Jaurlaritzako Industria eta Energia sailburuordeak, euskal enpresariekin batera parte hartu du Kanadako negozio aukerei buruzko topaketa honetan, eta adierazi du merkatu “sofistikatu, ireki eta biziki lehiakorra dela”, merkatu horretan sartzeko estrategia argi bat eduki behar dela eta prest egon behar dela denbora nahiz baliabideak inbertitzeko. “Une honetan euskal enpresek presentzia txikia badute ere Kanadan, horrek ez du esan nahi negozio aukera interesgarririk ez dagoenik”, azaldu du sailburuordeak.

Confebask-ek, Kanadako Enbaxadak eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak SPRIren bidez antolatu duten jardunaldi honen helburua izan da euskal enpresa-sareari ezagutzera ematea zein aukera dagoen Kanadako azpiegitura proiektu handietan sartzeko Lankidetza Publiko-Pribatuko (Public Private Partnerships) finantzaketa elkarteen bidez. Eta jardunaldi horretan Motiloak azaldu du etorkizunari begira Kanada herrialde interesgarria dela euskal enpresarientzat.

Eusko Jaurlaritzako ordezkariak baita ere adierazi du PPP eredua alternatiba bat dela, azpiegiturak eta zerbitzu publikoak eraiki eta finantzatzeko metodo tradizionalaren ordez erabiltzen dena, eta Administrazioari eta hiritarrei abantaila garrantzitsuak dakarzkiena. Euskadik, bestalde, badu esperientzia PPP proiektuetan, besteak beste, hauetan: klusterren politika, auto elektrikoa eta Bidelek sarea (Smart grids). Gainera, aipatzekoa da azken lau urteetan Euskadik 321 milioi euro erdietsi dituela Kanadarako esportazioen bidez (galdaketako eta ekipo ondasun mekaniko eta elektrikoko produktuak batez ere), kontuan hartu behar baita Kanada ez dela ekipo ondasunen inportatzaile garrantzitsua, tokiko produkzio maila oso handia delako.

“Lankidetza publiko-pribatuak: Euskadiren eta Kanadaren arteko lankidetza aukerak” jardunaldiak ehun bat enpresa eta Kanadako eta Euskadiko ordezkari instituzional elkartu ditu gaur Bilbon. Horien artean aipatzekoak dira, besteak beste, Deric Dubien, Kanadako enbaxadako aholkulari komertziala, Nuria López de Guereñu, Confebask-eko idazkari nagusia eta Juan Ignacio García de Motiloa sailburuordea.

Public Private Partnerships (PPP)

Topaketa honen helburua izan da euskal enpresa-sareari ezagutzera ematea zein aukera dagoen Kanadako azpiegitura proiektu handietan sartzeko Lankidetza Publiko-Pribatuko (Public Private Partnerships) finantzaketa elkarteen bidez. PPP deritzen elkarte horiek aukera ematen diete herrialde guztiei Kanadako lizitazioetan parte hartzeko. PPP eredua alternatiba erakargarria da sektore publikoarentzat, proiektuen zati bat sektore pribatuak finantzatzen duelako.

Kanadako enbaxadoreak, aholkulari komertzialak eta Canadian Council for Public Private Partnerships Kontseiluko kideak, bakoitzak bere lan-arlotik abiatuta, Kanadako lankidetza publiko-pribatuaren sektoreari buruzko ikuspegi orokorra azaldu dute: zein aukera dauden, zeintzuk diren proiektuak garatzeko lankidetza publiko-pribatua darabilten sektoreak eta zein aukera dagoen probintziaka.

Kanada

Izan ere, Kanada merkatu interesgarria da, Espainiako merkatua baino zertxobait handiagoa, baina 467 milioi laguneko merkataritza libreko eremu baten barruan dagoena. Oso merkatu lehiakorra da, halere aukera interesgarriak ditu sektore desberdinetan, batez ere azpiegiturekin lotutakoetan. Kanadak merkataritza libreko akordio bat du probintzien eta gobernu federalaren artean, zeinaren bidez atzerriko enpresa bat Kanadako erosketa publikoen ia eskaintza guztietara aurkeztu baitaiteke, baldin eta negozio ordezkaritza bat badu Kanadan.

Euskal enpresek gaurko jardunaldian aurkeztutako PPP tresnen bidez parte har dezakete proiektu handietan. PPP eredua alternatiba bat da, azpiegiturak eta zerbitzu publikoak eraiki eta finantzatzeko metodo tradizionalaren ordez erabiltzen dena, eta Administrazioari hainbat abantaila dakarzkiona, besteak bestea, bazkide pribatuek hartzen dutelako proiektuaren arriskuaren zati bat. Hala, gobernuek beren gain hartzen dute proiektuaren kostua proiektuak dirauen denbora guztian eta ez bakarrik eraikuntza fasean. PPPren koordinaziorako Kanadako bulego federalak 895 milioi euroko finantzaketa funts bat du.

Lankidetza publiko-pribatuek (PPP) euskal enpresei eskaintzen dizkieten aukerak sektore hauei dagozkie batez ere: petrolio gordina eta gas naturala eta horretarako behar diren azpiegiturak (tutuak, balbulak, eta abar), meatzaritza, sektore eolikoa, fotovoltaikoa, energia iraunkorren proiektuak, automobilgintza, aeronautika, bioteknologia eta IKTak. Eraikuntzak eta azpiegiturek aukera handiak eskaintzen dituzte, inbertsio publikoko proiektu bat abiarazi baita 2014ra arte indarrean egongo dena.

Jardunaldian zehar, Royal Bank-eko zuzendari nagusiak eta azpiegituren finantza buruak hitzaldi bana eman dute eta azaldu dute zein finantza alderdi hartu behar diren kontuan Kanadan lankidetza publiko-pribatuko partzuergoak egituratzean. Gainera, Deloitte Abogados-eko bi ordezkarik lege alderdiez, arriskuaren kudeaketaz, zergez eta zerbitzu publikoez hitz egin dute. IDOM euskal enpresak Kanadako merkatuan izan duen esperientziaren berri eman du eta lekukotza horrekin eman zaio buru euskal enpresa-sarearentzat igurikapen eta aukera handiak eskaintzen dituen merkatu honi buruzko topaketari.

SPRIren datuen arabera, euskal enpresen ezarpen produktibo bat eta bost ezarpen komertzial daude Kanadan. Euskal enpresek Kanadan duten presentzia txikia bada ere, SPRIk euskal enpresen zerbitzura jarri du SPRIren Kanpo Sareko aholkulari bat, euskal enpresei merkatu honetan sartzen lagundu diezaien.

Azti y la pyme Branka Composites fabrican un dron marino propulsado por energías renovables para impulsar la investigación en el mar
Berrikuntza 2 apirila, 2020
Energia berriztagarrien bidez bultzatutako itsas dron bat sortu dute Azti eta Branka Composites ETEak, itsasoan ikerketa garatzeko

Itsas azaleko Itsasdrone drona Branka Composites eta AZTI zentro teknologikoaren arteko...Leer más

La CE aumenta la financiación de proyectos de innovación e investigación sobre coronavirus a través del Horizon 2020
Berrikuntza 30 martxoa, 2020
Europako Batzordeak koronavirusari buruzko berrikuntza eta ikerketa proiektuen finantzaketa handitu du Horizon 2020ren bidez

Europako Batzordeak Horizon 2020 programa eguneratu du koronabirusarekin lotutako ikerketa eta...Leer más

Berrikuntza 25 martxoa, 2020
Telelana errazteko gakoak eta baliabideak

Laneko osasun aholkuak eta teknologia digital berriak aprobetxatzeko tresnak   Egunotan...Leer más

Aitziber L. Cortajarena, investigadora de Ikerbasque
Berrikuntza 24 martxoa, 2020
Bio-LED belaunaldi berri bat garatzeko asmoarekin nazioarteko proiektu batean hasi da elkarlanean CIC biomaGUNEk

Naturak argia sortzen du. ‘Aequorea victoria’ marmoken kasuan, proteina fluoreszente batek...Leer más

ITP Aero investiga
ITP Aerok etorkizuneko propultsio sistemak ikertzen ari da

Motor hibrido elektrikoetan lan egiten duen statuko enpresa bakarra da eta enpresen eraldaketa...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?