Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

21 urtarrila, 2016
Eusko Jaurlaritzak Araban babestu ditu 2016ko lehen ekintzailetza-proiektuak

Hemendik gutxira Bizkaiko eta Gipuzkoako ekimen ekintzaile berriek ere laguntza jasoko dute, Ekintzaile Programaren bidez

Eusko Jaurlaritzak, Ekintzaile Programaren bitartez, hainbat laguntza emango dizkie 2016an industria eta harekin lotutako zerbitzuen sektoreetako enpresa-proiektu berritzaileei. Arabako hamaika ekimen ekintzaile izango dira diru-laguntza horiek jasoko dituzten lehenengoak. Programako Ebaluazio batzordeak urtarrilaren 11n aukeratu zituen ekimen horiek Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroan (BIC Araba),  bertan aurkeztu baitzituzten hautagaiek beren ekimenak. Datozen asteetan onartuko dituzte Bizkaiko eta Gipuzkoako proiektuak.

Programa horren bidez, oinarri berritzaile edo teknologikoko proiektuek adituen laguntza jasoko dute beren bideragarritasuna aztertzeko, ideia heltzeko eta enpresa martxan jartzeko prozesuan (merkatu azterketak, patenteak, finantza planak, prospekzio bidaiak, inbertsioak, kontratazioak, e.a.).  Era berean, beren estrategia dibertsifikatu ahal izango dute, jarduera-ildo berriak sartuz eta merkatu edota negozio-eremu berrietara iritsiz.

 

Araban egingo den lehen errondaren bidez 200.000 €-ko laguntza ekonomikoak banatuko dira, eta onartutako proiektu bakoitzak 5.000 eta 30.000 euro bitarteko laguntzak jasoko ditu.

 

Hamaika enpresa berri horietatik bost Barnekintzailetzako proiektuak dira, Eusko Jaurlaritzak eta SPRI-Garapen Agentziak eredu horren aldeko apustua egin baitute, ekimen ekintzaileak indarrez sortu eta hazi daitezen, eta, bide horretatik, berritzaileago eta lehiakorrago egin ditzaten beren ekimenen sorleku diren eta jada errotuta dauden euskal enpresak.

 

Proiektuak sektore askotakoak dira: hala nola, energia, makina-erreminta, material berrien garapena, osasuna edo ziber-segurtasuna; eta sortzen eta garatzen dituzten produktuak ere era askotakoak dira: arropa adimendunak, material isolatzaile berriak, sorgailu elektrikoak, gaixotasun arraroak tratatzeko bio-teknologikoak, e.a.

 

2016an Eusko Jaurlaritzak 2.000.000 euroko inbertsioa egingo du, eta zenbateko hori  BICetan (Business and Innovation Center) ebaluatu eta hautatuko diren ekimen berrien artean banatuko da: BIC Gipuzkoa zentroaren bitartez Gipuzkoan, BEAZ eta CEDEMI zentroen bitartez Bizkaian, eta BIC Araba (lehen CEIA) zentroaren bidez Araban.

 

 

Ekintzaile programari buruzko informazio gehiago:
https://app3.spri.net/ayudaspri/paginas/ficha.aspx?idprograma=390

 

Barnekintzailetza programari buruzko informazio gehiago:

https://www.spri.eus/es/creacion-de-empresas/intraemprendimiento

sede innobasque
Berrikuntza 30 uztaila, 2020
Innobasque, 2020 prospektiba-txostena

Berrikuntza lankidetzan, jasangarritasuna eta digitalizazioa, Covid-19ko errealitate berrirako...Leer más

“Orbea kooperatibak irismen handiko argiak izan behar ditu, eta baditu”

Orbea hitzarekin Euskadin pisu industrial handienetakoa duen marka bat izendatzen ari gara; eta...Leer más

First Lego League España
Berrikuntza 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Berrikuntza 24 uztaila, 2020
371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

  Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren...Leer más

Oveja Latxa Ternua

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?