Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
28 ekaina, 2013

Eusko Jaurlaritzak adierazi du tax lease sistemako hobariak itzultzea bidegabea, neurriz kanpokoa eta diskriminatzailea dela

– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak «ontzigintzaren sektorearen flotazio-marraren aurkako erasotzat» jo du neurria, eta salatu du Almunia komisarioak jokabide «lotsagarria» izan duela

BILBO. 2013ko ekainak 28. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak tax lease sistemaren hobariak itzultzeko erabaki-proposamena «ontzigintzaren sektorearen flotazio-marraren aurkako egiazko eraso bat» dela adierazi du, eta «sektore osoa eta milaka lanpostu desagertzea» ekar dezakeela «Europar Batasunaren aurrekaririk gabeko erabaki horrek, Joaquín Almuniaren jokabide lotsagarriaren eraginez».

Euskal Herriko Itsas Foroaren biltzar nagusian parte hartu baino minutu batzuk lehenago egin ditu adierazpenok Tapiak; Euskadiko ontzigintzaren sektorearen garrantzia nabarmendu du han, teknologikoki aurreratua eta lehiakorra baita balio erantsiko ontzigintzaren segmentuan. «Gure ontziolek merkatuan jardun eta aguantatu izan dute, baita tax lease sistema zegoenean ere, nahiz eta aurkako baldintzak eduki Europako lehiakideekiko finantzaketari dagokionez, hala eskuragarritasunagatik nola kostuagatik», nabarmendu zuen Tapiak.

Eta orain, sailburuak «proposamen bidegabe, neurriz kanpoko eta diskriminatzaile» iritzitako erabaki hori dela-eta, gaitasun eta ahalegin hori ezerezean geratuko da. Eusko Jaurlaritzaren iritziz erabaki bidegabea da zerga-erregimen baten bateraezintasun-deklarazioan oinarritzen baita, nahiz eta hura Batzordearentzat gardena izan eta Europako Erkidegoko beste batzuen pareko ondorioak eduki. Neurriz kanpoko erabakia da tax lease aplikatzeak lehiakideetan izandako benetako eragina eta itzultzeko erabakiaren ondorio suntsitzaileak balantza batean jartzen baditugu. Europako lehiakideek duten osasun ona da horren erakusle, Europako ezein ontziolak ez baitu itxi Euskadiko ontziola baten bidegabeko lehiagatik. Eta erabaki diskriminatzailea ere bada Batzordeak antzeko kasuetan hartutako erabakien aldean, ez baitu inoiz eskatu laguntzak itzultzeko.

Egoera horri, gainera, Joaquín Almunia komisarioak izandako jokabide tamalgarria gehitu behar zaio, politikako oinarrizko exijentziak traizionatu baititu; izan ere, itzultzeko erabakiak ontzigileei eta finantzatzaileei bakarrik eragiten diela adierazita eskuak garbitu nahi izan ditu. Tapiak lotsagarritzat jo du portaera hori, «ontziolak ontzi berriak finantzatzeko eta kontratatzeko egoera ezinezko batean jartzen ditu-eta». Itzulketaren aurka, aitzitik, zerga-erregimen hori aplikatu izan den segurtasun juridiko eta konfiantza legitimoko printzipioak, zalantzarik gabe, defendatzeko irizpen-elementu nahikoa badugula uste dugu.

Ontzigintzaren sektorerako Leadership 2020 izeneko Erkidegoaren estrategiak sektorearen hazkunde iraunkorra eta balio erantsi handiko enplegu-sorrera ditu helburu nagusitzat, industria horrek Europan lehiakortasunari eta hazkundeari eusteko etengabe gainditu beharreko aldaketei eta erronka sozialei aurre eginda. Zoritxarrez, hitzak eta ekintzak ez datozela bat egiaztatu du Eusko Jaurlaritzak. Espainiako Estatuan ontzigintza desegiteak, epe laburrera, baliteke abantailaren bat ekartzea Europako beste ontziola batzuei, baina, zalantzarik gabe, kalterakoa izango da epe ertainera, eta Europako ontzigintzak bide horretatik nekez izango du garrantzia munduko testuinguruan 2020an.

Erabaki-proposamen hori ez gauzatzeko, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak adierazi zuen Eusko Jaurlaritzak ahal duen guztia egiten jarraitu behar duela, eta eskatu dio Europako Batzordeari, ontziolak itxi eta milaka langile langabeziara bidali beharrean, ahalegina egiteko jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko. «Ontzigintza laguntzeko Europako esparru garden, homogeneo eta orekatuaren alde apustu egin dezan eskatzen diogu, gure ontziolek jakingo baitute han lehiatzen, eta, era horretan kostu txikiko herrialdeetan egindako benetako bidegabeko lehiaren aurrean Europako ontzigintza defendatzeko, sektore estrategiko gisa», gehitu zuen Tapiak.

Azti y la pyme Branka Composites fabrican un dron marino propulsado por energías renovables para impulsar la investigación en el mar
Berrikuntza 2 apirila, 2020
Energia berriztagarrien bidez bultzatutako itsas dron bat sortu dute Azti eta Branka Composites ETEak, itsasoan ikerketa garatzeko

Itsas azaleko Itsasdrone drona Branka Composites eta AZTI zentro teknologikoaren arteko...Leer más

La CE aumenta la financiación de proyectos de innovación e investigación sobre coronavirus a través del Horizon 2020
Berrikuntza 30 martxoa, 2020
Europako Batzordeak koronavirusari buruzko berrikuntza eta ikerketa proiektuen finantzaketa handitu du Horizon 2020ren bidez

Europako Batzordeak Horizon 2020 programa eguneratu du koronabirusarekin lotutako ikerketa eta...Leer más

Berrikuntza 25 martxoa, 2020
Telelana errazteko gakoak eta baliabideak

Laneko osasun aholkuak eta teknologia digital berriak aprobetxatzeko tresnak   Egunotan...Leer más

Aitziber L. Cortajarena, investigadora de Ikerbasque
Berrikuntza 24 martxoa, 2020
Bio-LED belaunaldi berri bat garatzeko asmoarekin nazioarteko proiektu batean hasi da elkarlanean CIC biomaGUNEk

Naturak argia sortzen du. ‘Aequorea victoria’ marmoken kasuan, proteina fluoreszente batek...Leer más

ITP Aero investiga
ITP Aerok etorkizuneko propultsio sistemak ikertzen ari da

Motor hibrido elektrikoetan lan egiten duen statuko enpresa bakarra da eta enpresen eraldaketa...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?