Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

5 abuztua, 2016
Euskadiko KEIRETSU Finantzaketa Foruma

Martxan da Euskadiko VII. KEIRETSU Finantzaketa Foruma Donostian

Irailaren 29an inbertsiogileak eta proiektu interesgarriak elkartuko ditu ‘V KEIRETSU Forum Euskadi’ Finantzaketa Foroan, OTEIC Taldearen, Keiretsu Forum Spain eta Donostia Sustapena Sozietatearen laguntzaz antolatutako ekitaldian. Aukeratutako startup-ak hazkunde eta errentagarritasun perspektiba handiak dituzten proiektu berritzaileak dira, 500.000 eurorainoko inbertsioekin sartuko liratekeen bazkide berriak behar dituztenak.

 

 

Topaketa honen helburuetako bat da ekintzaileen proiektuen kualifikazio eta heldutasun maila handitzea, errazagoa izan dadin merkatuan arrakasta izatea. Horrekin batera, EAEn inbertsioaren kultura sustatu nahi da, proiektu ekintzaileetan eta enpresetan inbertitzeko likidezia duten enpresa eta partikularren artean. Azkenik, helburutzat du baita ere finantzatzeko moduko EAEko proiektuak bilatzea, ekonomian inpaktu positiboa sortzeko enplegu sorkuntzaren eta irabazi ekonomikoen hazkundearen bidez.

 

Hitzordu honetarako aztertuta egongo dira bidalitako proiektuak, eta lehen azterketa gainditzen dutenei deituko zaie. Ekintzaileek minutu batzuk izango dituzte Keiretsu-ko taldeari beren proiektua azaltzeko, antolakuntzak adostutako ordutegian.

 

Keiretsu startup-etan inbertitzeko foro bat da, non inbertsiogile talde egonkor batek (dibertsifikazio unitateak, Family Offices, Business Angels, e.a.) aukera baitu kapitalerako finantzaketa behar duten enpresa proiektu berritzaileen (startup-ak) aurkezpenak entzuteko. Keiretsu Forum Euskadi ekitaldiko inbertitzaileek posible dute parte hartzea Keiretsu Sareak edozein tokitan antolatzen dituen foroetan: Madril, Bartzelona, Andaluzia, Bombay, Londres, Paris, New York, San Frantzisko, Silicon Valley,…

 

Info +:

KEIRETSU FORUMi buruz:
Inbertsio pribatuz osatutako nazioarteko sare handiena da. 2000. urtean sortu zen San Frantziskon eta 31 egoitza ditu AEBetan, Europan eta Txinan. 2.000tik gora kide ditu, 200M$ inbertitu dituztenak 250 enpresa baino gehiagotan.
www.keiretsuforum.es

 

OTEIC-i buruz
1966an sortutako euskal aholkularitza taldea, ibilbide luzea duena enpresen aholkularitzan eta ondareari buruzko aholkularitzan, eta familiak eta inbertsiogileak dira bere bezeroak. Esperientzia zabala du, besteak beste, inbertsio, finantzaketa eta nazioartekotze proiektu estrategikoetan.
www.oteic.com

 

DONOSTIA SUSTAPENA
Udal sozietate publiko honek hiriaren sustapen eta garapen ekonomiko eta soziala bultzatzea du helburu, berrikuntza, ezagutza sorkuntza eta eraldaketa, sareko lana eta proiektuen kudeaketa oinarri hartuta.
www.fomentosansebastian.org

Berrikuntza 23 uztaila, 2021
‘Euskal Camper premium’-a sortu da, hamar enpresen arteko lankidetzaren ondorioz

Automobilgintzaren euskal sektoreak Smart Comfort Platform 4.0 proiektuarekin lankidetzan aritzeko...Leer más

Berrikuntza 20 uztaila, 2021
Eusko Jaurlaritzak 2021-2024 Industriaren Garapen eta Nazioartekotze plana onartu du

Plana estrategikotzat jotzen da, eta ekonomia suspertzen lagunduko du, pandemiak eragindako erronka...Leer más

Uriarte Safybox
Uriarte Safyboxek kaxak eta armairu ez-metalikoak fabrikatzen ditu eremu oldarkorretan ekipoak babesteko

Uriarte SafyBox Bizkaiko enpresa, Uriarte Enclosures taldekoa (200 langile baino gehiago ditu),...Leer más

Leyre Madariaga Bingen Zupiria
Berrikuntza 9 uztaila, 2021
BDCC: Basque District of Culture and Creativity sortu da

Kultura eta Sormen Industriak Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen eta langileen % 9,9 dira eta,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?