Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

9 urtarrila, 2013
Euskadi Emprende-k lortu du ekintzaileen komunitate bat sortzea

– Bere webak 43.875 bisita esklusibo jasotzen ditu, 260.673 orrialde ikusi dira eta 1.698 jarraitzaile ditu Twitterren.

– Ordu-banku bat jarri du martxan ekintzaileek elkarri lagundu diezaioten, zerbitzuak doan eskainiz eta jasoz.

Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuaren tresna batek, hots, maiatzetik martxan dagoen www.euskadiemprende.net webguneak, bere helburu eta erronka zailenetako bat lortu du hilabete gutxiren buruan: ekintzaile komunitate bat sortzea eta lankidetzarako egokia den ingurunea sustatzea. Hainbat datuk egiaztatzen dute hori, esaterako, atariak 43.875 bisitari esklusibo ditu eta 260.673 orrialde ikusi dira, SPRIren web orrian adina. Baina datu horiek baino garrantzitsuagoa da Twitterren 1.698 jarraitzaile dituela eta 6.000tik gora lagunek eskatu dutela hileroko buletin informatiboa jasotzea. Gainera, jendea aktiboki parte hartzen hasi da lantaldeetan, Linkedin sarean aurretik sortutako gaiak jorratuz.

Euskadi Emprende

-ren tresna honen helburu nagusia da ekintzaileek ezagutzak eta esperientziak truka ditzatela eta negozioetan kolaboratu edo elkarrekin parte har dezatela. Bestalde, martxan da jada ordu-banku bat sortzeko proiektua, nahiz eta oraindik guztiz garaturik ez dagoen. Ordu-banku horretan ekintzaileek elkarri lagunduko diote, zerbitzuak doan eskainiz eta jasoz. Hala, ezagutzak trukatzeko eta proiektuak garatzeko sare bat ehunduko da, non denbora erabiliko baita gainerakoek eskainitako denbora ordaintzeko. Horrelako taldeetan parte hartu nahi dutenek aski dute gonbidapena eskatzea, norberaren espezialitatea profilean adieraztea eta beren zerbitzuak beste ekintzaile batzuen esku jartzea. 0 eta 5 urte bitarteko enpresetako ekintzaileen trukerako tresna esklusibo bat da.

Euskadi Emprende baliozko espazio bihurtu da, Euskadiko aktualitatea ezagutzeko, sare horren barruan nor dagoen jakiteko eta nolako laguntzak edo babesak eskaintzen dituzten ezagutzeko. Nabarmentzekoa da, gainera, prestakuntzari buruzko albisteek, informazioek, negozio aukerei buruzko fitxek eta hilero elkarrizketatzen dituzten ekintzaileen lekukotzek balio erantsia ematen diotela atariari.

Domeinu honetan, besteak beste, ekintzaileen kasuak azaltzen dituzten bideoak argitaratzen dira. Bideo horietan azaltzen dute zer behar duten beren negozioa sendotzeko. Gainera, negozio berrientzako doako publizitate espazio bat ere badago, minutu promozionala izenekoa. Horiez gain, elkarrizketak eta albisteak argitaratzen dira eta ekintzaileentzat interesgarriak izan daitezkeen ekitaldi eta ikastaroz betetako agenda bat ere bai. Bestalde, bere Hedabide Sozialen bidez, Komunitatean gogoeta bultzatzeko informazio interesgarria editatzen, sortzen eta aukeratzen da.

Ekintzaile komunitate honen berri izateko, aski duzu web orrira sartzea eta ekintzaileek Twitter, Facebook edo bestelako sare sozialetan izaten dituzten etengabeko elkarrizketak irakurtzea. Elkarrizketa horietan oso positiboki baloratu dituzte Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuan egunero argitaratzen diren negozio aukerei buruzko esperientziak eta baita ere aukera izatea Emprende2012 Foroan (BECen, irailaren 12an) emandako hitzaldi guztiak entzuteko. Oraindik ere bertan izan zirenen zorion eta laudorioak jasotzen ditu topaketak.

sede innobasque
Berrikuntza 30 uztaila, 2020
Innobasque, 2020 prospektiba-txostena

Berrikuntza lankidetzan, jasangarritasuna eta digitalizazioa, Covid-19ko errealitate berrirako...Leer más

“Orbea kooperatibak irismen handiko argiak izan behar ditu, eta baditu”

Orbea hitzarekin Euskadin pisu industrial handienetakoa duen marka bat izendatzen ari gara; eta...Leer más

First Lego League España
Berrikuntza 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Berrikuntza 24 uztaila, 2020
371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

  Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren...Leer más

Oveja Latxa Ternua

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?