Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 1 abendua, 2020 Berrikuntza Fast Track Innobideak programa

Euskadi da 2019an I+Gn gehien inbertitu duen Estatuko lurraldea (BPGren % 1,97)

  • Tapia: "Europak inbertsio lehiakorrak lehenesteaz hitz egiten duen honetan, komenigarria da erkidego bakoitzak ingurune berritzaileak izateko egin duen ahalegina eta apustua gogoratzea eta datuekin alderatzea"

  • Tapiak nabarmendu duenez, "ikerkuntzan eta teknologian inbertitzeko ahalegin hori bultzada publiko eta pribatuari esker egin da"

  • "Euskadik I+Gko inbertsioan buru izaten jarraituko duen 2021. urte baten aldeko apustua egiten ari gara; Eusko Jaurlaritzak % 6ko hazkundea izango du arlo horretan, euskal industriaren lehiakortasun-muskulua indartzeko estrategia erabakigarri gisa"
Arantxa Tapia.

Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburuak INEren (Estatistikako Institutu Nazionala) datuak baloratu ditu gaur goizean; izan ere, Euskadi izan da 2019an I+Gn gehien inbertitu duen Espainiako lurraldea.

Tapiak Eraikune kongresuan eman duen hitzaldian egin ditu adierazpen horiek, gaur goizean, eta esan duenez, “berrikuntza industrialak edo eraikuntzaren berrikuntzak bakarrik ahalbidetuko dute ekonomia jasangarria eta bidezkoa suspertzea. Ez dugu esango gure jokalekua ezin hobea denik, baina ziurtatzen dizuet Euskadin, I+Gn inbertsio iraunkorra lortzeko egindako ahaleginari esker, Estatuko gainerako tokietan baino irteera hobea izango dugula suspertze horri aurre egiteko”.

“Eta ez da geure burua Estatuko autonomia-erkidegoekin alderatzea gustatzen zaigulako, -nahiago baitugu Europa iparraldeko beste eskualde berritzaileago batzuetara begiratu-, baina une honetan, Europako funtsei, horien kudeaketari eta banaketari buruzko eztabaida betean, Euskadi baliabideak erakartzeko interesa duen autonomia-erkidegoa izango da. Europak inbertsio lehiakorrak lehenesteaz hitz egiten duen honetan, komenigarria eta egokia da gogoratzea, eta datuekin kontrastatzea, erkidego bakoitzak ingurune berritzaileak izateko egin dituen ahalegina eta apustua”.

“Estatistikako Institutu Nazionalak berriki emandako datuaren arabera, Euskadi da 2019an I+G arloan gehien inbertitzen duen erkidegoa. Gure BPGaren % 1,97 inbertitu genuen, eta ondoren Madril dago, % 1,71rekin.
Ikerketan, teknologian eta berrikuntzan inbertitzeko ahalegin hori lan publikoari eta pribatuari esker egin da, eta horrek lehia-faktore bat izan beharko luke proiektu berritzaileak indartuko dituzten funtsak erakartzeko”.

“Nolanahi ere, eta baliabide horien kudeaketaren emaitza ezagutu arte, gure ibilbide-orriak I+G arloaren aldeko apustu jarraitua izango du ardatz. Hala, 2021. urtean Euskadik inbertsio horren buru izaten jarraituko du, eta Eusko Jaurlaritzak % 6ko hazkundea izango du arlo horretan, euskal industriaren lehiakortasun-muskulua indartzeko gai erabakigarria baita”.

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak