Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

22 ekaina, 2016
EuroPython topaketaren XV. edizioa uztailaren 17tik 24ra egingo da.

Bilboko Euskalduna Jauregiak, astebete pasatuxe iraungo duen ‘EuroPython’ topaketa ostatatuko du, huts egin ezinezko hitzordua Python programazio lengoaiaren arloko profesional, enpresa eta adituentzat. Bigarren urtez jarraian Bilbon egingo da EuroPython kongresua, eta hitzaldi espezializatuz, tailerrez,mahai-inguruz eta aurkezpen praktikoz osatutako egitaraua eskainiko du. Antolakuntzak 1.500 parte-hartzaile inguru erakartzea espero du; horietatik %90 nazioartetik etorriak.

“Uste dugu hitzordua baliagarria izan daitekeela Bizkaia nazioartean sustatzeko, eta open source komunitateari bultzada bat emateko, hobetzen eta hazten jarrai dezan” azaldu du Borja Ayerdik, informatikako doktore eta ekitaldiaren antolakuntzako arduradunak. Topaketan halaber parte hartuko dute multinazionaletako ordezkariek, hala nola, Google, Intel, Amazon, Microsoft edo Red Hat enpresetakoek, eta espero da kongresuak 4 milioi euro inguru utziko dituela hirian.

Topaketako egitarau zabalak sei keynote nagusi izango ditu, zeintzuetan esparru desberdinetako adituek hizpide izango baitute Python lengoaiak sektore anitzetan duen potentziala. Nicholas Tollervey-k erakutsiko du nola erabiltzen den MicroPython haurrentzako micro:bit dispositibo programagarrian; Jameson Rollins-ek azalduko du nola erabili den programazio lengoaia hori grabitate-uhinak existitzen direla frogatzeko; eta Naomi Ceder Python lengoaiaren inguruan sortu den komunitateaz mintzatuko da. Zenbait hitzaldik hizpide izango dute nola erabiltzen den lengoaia hori Disney etxearen animaziozko pelikuletan, eta datuen zientziaren sektore gorakorrean. Guztira, 200 aurkezpen, hitzaldi eta ikastaro inguru egingo dira EuroPython kongresuan, 180 hizlariren eskutik.

Python kode irekiko programazio lengoaia bat da, sinplea eta malgua, plataforma anitzekoa, eta sistema operatibo desberdinekin (Windows, iOS eta Linux) erabil daitekeena. Startup eta ETEek erabiltzen dute, baina baita ere enpresa handiek, hala nola, Google, Facebook, Yahoo, NASA, Disney, Ubuntu eta Red Hat erraldoiek.

sede innobasque
Berrikuntza 30 uztaila, 2020
Innobasque, 2020 prospektiba-txostena

Berrikuntza lankidetzan, jasangarritasuna eta digitalizazioa, Covid-19ko errealitate berrirako...Leer más

“Orbea kooperatibak irismen handiko argiak izan behar ditu, eta baditu”

Orbea hitzarekin Euskadin pisu industrial handienetakoa duen marka bat izendatzen ari gara; eta...Leer más

First Lego League España
Berrikuntza 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Berrikuntza 24 uztaila, 2020
371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

  Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren...Leer más

Oveja Latxa Ternua

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?