Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

24 ekaina, 2016
Europa inklusiboagorako proposamenak: Idea Camp

Idea Camp European Cultural Foundation erakundeak bultzatutako programa bat da eta horrelako proposamenak elkarrekin konektatu eta bultzatzeko; hala, ekimen horiek elkartzen ditu hiru eguneko topaketa batean, sareak sortzeko eta ezagutzak partekatzeko. 2017ko martxoan topaketa horren hirugarren edizioa egingo da. Ekitaldian zehar hitzaldiak izango dira entzungai, eta tailerrak eta lan-saio kolektiboak egingo dira ideiak definitzeko eta erronka sozialentzako konponbide bihurtzeko.

Europa ingurune konplexu bihurtu da, eta gero, eta jende gehiago baztertuta bizi da arrazoi ekonomikoengatik, kulturalengatik edo politikoengatik, gizarte zatituak sortzen ari direlarik. Baina era berean, hiritarrek eurek bultzatutako ekimen ugari ari dira sortzen, bakoitza bere ekintza eremu txikietatik abiatuta, helburua baita aurrera egitea Europa ireki, demokratiko eta inklusiboago baterantz.

Topaketa martxoaren 1’etik 3’ra Espainian egingo da, Platoniq/Goteo erakundeak antolaturik, eta ‘Moving Communities’ gaiaren inguruan egituratuko da. Deialdiak ideiak behar ditu normalean eztabaida publikotik at gelditzen diren pertsonen ahotsa entzunarazteko, pertsona horien gizarteratze aukerak emendatzeko eta benetako justizia soziala sustatuko duen irudimen politikoa bultzatzeko.

Proposamenak aurkezteko epea zabalik egongo da irailaren 20ra arte. Hortik aurrera, European Cultural Foundation erakundeko lantaldeak 50 ekimen aukeratuko ditu 2017ko Idea Camp topaketan parte hartzeko. Hiru egun horien ondoren, talde parte-hartzaileek plan zehatz bat aurkeztuko dute beren proiektuak gauzatzeko, eta potentzial handiena duten 25 proposamenek finantza arloko laguntza jasoko dute (gehienez 10.000 euro ideia bakoitzeko).

Idea Camp proposamena 2014an sortu zen, helburutzat harturik komunitateak hobetzeko kultura eta sormena baliatzen duten hiritarren proposamenak babestea. Azken edizioa ‘Build the City’ gaiaren inguruan antolatu zen, eta hainbat proposamen aurkeztu ziren, esaterako: Autobarrios, non gazteak auzoetako kultur ekitaldien curator bihurtzen baitira; City Castles/Invisible Shadows, Egipton Port Said hiriko eraikin abandonatuak eraldatzeko proposamena; edota Portugalen maker laborategien sare bat bultzatzeko ideia. Build the City liburuan jasota daude topaketa haren ostean garatutako ekarpen eta material guztiak, denak ere prokomunaren eta hiri kontzeptuen ingurukoak.

Berrikuntza 28 maiatza, 2020
Euskal enpresek SPRI Taldearen Berrikuntza eta Nazioartekotze laguntzak eskuratu ahal izango dituzte ekainaren hasieran

Laguntzak aste honetan eskuratu ahal izango dira, EHAAn argitaratu ondoren. SPRI Taldeak...Leer más

Bexen Medical se convertirá en las próximas semanas en una de las mayores productoras de mascarillas del Estado
Berrikuntza 25 maiatza, 2020
Bexen Medical enpresa gipuzkoarra Estatuko maskara ekoizle handienetako bat izango da

Hain da handia eskaera, non enpresara deitzerakoan  ahots batek inportatu dituzten maskara...Leer más

Berrikuntza 22 maiatza, 2020
Elkarrizketa Mondragon Korporazioko presidente Iñigo Ucínekin

  Pobretze handiagoaren eta langabeziaren hazkundearen benetako mehatxuaren aurrean,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?