Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
15 martxoa, 2017

Etorkizun digital inklusiboagorako ideiak

Eraldaketa teknologikoak iraultza ekarri du gure gizartearen arlo guztietara, eta aukera berriak sortu ditu zentzu askotan. Baina ekosistema digital berri hori eten bat irekitzen ari da bi pertsona multzoren artean: batetik, teknologien potentziala aprobetxatu dezaketenak eta, bestetik, gaitasun edo aukera eza dela-medio mundu horretatik kanpo gelditzen ari direnak.

 

Europako Batzordeak antolatzen duen Social Innovation Competition lehiaketaren bosgarren edizioak proposatzen du ideiak bilatzea eraldaketa teknologikoarekin lotutako desberdintasunak murrizteko, batik bat, enpleguaren arloan. Asmoa da erakustea berrikuntza sozialak konponbidea eman diezaiokeela erronka handi horri, “berdintasuna berrabiaraziz” gizarte digitalean.

 

Equality Rebooted deialdiak ideia batzuk ematen ditu adibide gisa: ekonomia digital inklusiboagorantz aurrera egiteko teknologiak edo negozio ereduak; desabantaila egoeran dauden pertsonen jabekuntza ahalbidetzeko berrikuntzak, bizimodua atera dezaten beren kontura edo besteren kontura, eta baita ere beharrezko gaitasunak barneratzeko ekimenak lan-merkatutik kanpo geratu ez daitezen.

 

Social Innovation Competition lehiaketako epaimahaiak 30 proposamen aukeratuko ditu finalerdietarako, zeintzuek laguntza-prozesu batean parte hartuko baitute berrikuntza sozialeko akademiaren barruan beren proiektua garatzeko. Prozesu hori Madrilen egingo da uztailaren 3tik 5era, eta orobat baliagarria izango da ekintzaile eta balizko bazkideen artean sareak sortzeko. Hurrengo fasean 10 ideia finalistak hautatuko dira, eta urriaren 26an hiru irabazleak iragarriko dira, zeintzuek 50.000 euroko sari bana jasoko baitute. Azkenik, 2018ko lehen erdian, 50.000 euro emango zaizkio finalerdietako 30 proiektuen artean aurrerapen handiena lortu duen ekimenari.

 

Deialdia Horizontea 2020 programaren barruan kokatzen da, eta zabalik dago Europar Batasuneko herrialde guztientzat. Parte hartu ahal izateko, ekimenek ez dute garapen-maila aurreraturik behar, lehiaketa orobat zuzentzen zaielako lehen urratsak ematen ari diren proiektuei, eta batez ere kontuan hartuko dira berrikuntza, izan dezakeen inpaktua eta sostengarritasuna. Lehiaketan izena emateko epea zabalik egongo da apirilaren 7ra arte ekimenaren atarian.

Berrikuntza 25 martxoa, 2020
Telelana errazteko gakoak eta baliabideak

Laneko osasun aholkuak eta teknologia digital berriak aprobetxatzeko tresnak   Egunotan...Leer más

Aitziber L. Cortajarena, investigadora de Ikerbasque
Berrikuntza 24 martxoa, 2020
Bio-LED belaunaldi berri bat garatzeko asmoarekin nazioarteko proiektu batean hasi da elkarlanean CIC biomaGUNEk

Naturak argia sortzen du. ‘Aequorea victoria’ marmoken kasuan, proteina fluoreszente batek...Leer más

ITP Aero investiga
ITP Aerok etorkizuneko propultsio sistemak ikertzen ari da

Motor hibrido elektrikoetan lan egiten duen statuko enpresa bakarra da eta enpresen eraldaketa...Leer más

Berrikuntza 12 martxoa, 2020
“EATendencias” txostenak elikaduraren etorkizuna markatuko duten indarrak identifikatu ditu

AZTI Tecnalia-k eginiko azterlan hori Europako EIT Food proiektuaren barruan kokatzen...Leer más

Berrikuntza 9 martxoa, 2020
Euskadi bioekonomiaren aldeko lankidetza sustatzeko Europako Bioeskualdeen sarearen gidari

Bioekonomiaranzko trantsizioa dinamizatzeko European Forest Institutek (EFI) bultzatutako erakundea...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?