Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

3 uztaila, 2017
Azken belaunaldiko urrutiko aginteak, mugikortasunaren industriarentzat

Ikusik dagoneko, proba pilotuak martxan jarri ditu, Euskadin eta Frantzian

Ikusi euskal enpresak, hodeian informazioa partekatzeko gai diren urrutiko kontrolerako gailuak garatu ditu

 

Fabrikazio prozesuetako garapen teknologikoaren goieneko mailak, 4.0 industria heldu eta finkatzeko aukera eman du. Egoera berri honek, ekoizpen- sistemen eraginkortasuna, malgutasuna eta egonkortasuna hobetzen duten soluzio berritzaileen aukera handi bat sor daitezeneko bideak jorratu ditu.

 

Testuinguru honetan, elektronika eta TIC-aren esparruetarako soluzioak eskaintzean espezializatutako <a href=”http://www.ikusi.com/es”>Ikusi</a> enpresa gipuzkoarrak, eta <a href=”http://www.ikerlan.es/eu/”>IK4-Ikerlan</a> euskal zentro teknologikoak, garabi industrialentzako eta mugikortasunaren industrian oinarritutako beste aplikazioetarako urrutiko aginte batzuk garatu dituzte. Gailu hauen abantaila nagusia, jarduera monitorizatzeko eta informazio hori digitalki, hodeiaren bitartez partekatzeko gaitasunean datza.

&nbsp;

Orain arte, industria- makineria kontrolatzeko urrutiko aginteen merkatuak ez zuen gailu hauek monitorizatzeko aukerarik. Hala eta guztiz ere, kontrol belaunaldi berri honek, Internet bitartez partekatutako datuak analizatzeko eta garabi flota baten funtzionamenduan gerta daitezkeen akatsak aurreikusteko aukera luzatzen du.

&nbsp;

Soluzio hau, gehienbat, urrutiko kontrolen gailuetan hardware bat instalatzean oinarritzen da;  hardware honek,  jardueraren inguruko informazioa bildu eta automatikoki zerbitzari batera igortzen du. Datuak biltegiratu ostean, horretarako espresuki diseinatutako atari batean kontsultatu eta ondorioak atera daitezke.

&nbsp;

“Urrutiko mantentzea eta akatsak aurreikustea ahalbidetuko duen urrutiko aginte bat garatzeko, Interneteko industria komunikazioen protokoloen, konputazioa hodeian, segurtasuna eta pribatutasunaren, eta datuen kontsulta eta ikusaraztearen aurrerapauso berrienak aplikatzen ari gara” azaldu du IK4-Ikerlan-en, proiektuaren arduradun Cristina Zubia ikertzaileak.

&nbsp;

Bien bitartean, Ikusik dagoneko, proba pilotuak martxan jarri ditu, Euskadin eta Frantzian kokatutako instalazio industrialetan. “Urrutiko aginteen belaunaldi berri honek Ikusiren produktuen katalogorako suposatzen duen aurrerapausoaz gain, enpresak, bere eskaintza balio erantsi handiko zerbitzu-zorro berri batekin handitzeko aukera izango du” adierazi du enpresako I+G-ko zuzendari Borja Pérezek. Era berean, produktu honek, mugikortasunaren alorrean, negozio eredu berri bat bultza zezakeen, beti ere, sortutako datuen ustiakuntza eta analisiari esker.

&nbsp;

&nbsp;

&nbsp;

<strong>Ikusi enpresaren aurkezpen bideoa</strong>
<iframe width=”100%” height=”315″ src=”https://www.youtube.com/embed/lUDGDHWUOk4?list=PLMo_cWRR_yNn48vbKGHyqmpHgGSo98I-n” frameborder=”0″ allowfullscreen></iframe>

Ikerlan prueba en Florencia un nuevo sistema para gestionar el ‘big data’ hacia la movilidad urbana inteligente
Basque Industry 4.0 1 ekaina, 2020
Ikusi-k indartu egin ditu 4.0 Industriara eta eraldaketa digitalera bideratutako zerbitzuak

  Euskal konpainia datuen bilketa eta analisiarekin lotutako proiektuetan zentratzen da,...Leer más

Basque Industry 4.0 25 maiatza, 2020
Dronek konponbide berriak ekarri dituzte 4.0 Industriara

  Drone by Drone konpainia nabigatzaile birtual bat garatzen ari da Tecnalia-rekin batera,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?