Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

31 abuztua, 2015
Tabakalerak berriro zabalduko ditu bere ateak sorkuntzarekin eta kultura digitalarekin lotutako programa batekin

Lau urteko zaharberritze-lanen ondoren, Tabakalera eraikinak irailaren 11n zabalduko ditu bere ateak Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro bihurturik. Hilaren 8tik 13ra jardueren egitarau zabala eskainiko du zentro berria ezagutzera emateko: erakusketak, bisita gidatuak, kultur ekitaldiak eta askotariko tailerrak
(Español) Tabakalera

Lau urteko zaharberritze-lanen ondoren, Tabakalera eraikinak irailaren 11n zabalduko ditu bere ateak Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro bihurturik. Hilaren 8tik 13ra jardueren egitarau zabala eskainiko du zentro berria ezagutzera emateko: erakusketak, bisita gidatuak, kultur ekitaldiak eta askotariko tailerrak.

Berrirekitze ofizialaren aurreko hiru egunetan hainbat topaketa egingo dira, Tabakaleraren bitartekaritza proiektua aurkezteko. Ekimen horrek zentroaren eta inguruko eragileen arteko ikaskuntza prozesu bateratuak bultzatzen ditu. Horrez gain, hainbat hitzaldi eskainiko dira sortzaileen espazioaren lan-ildo berria ezagutarazteko, eta topaketa bat antolatuko dute Ubik-ekin, Tabakalerako sorkuntza liburutegiko taldearekin.

Zentro berriak kultura digitalari buruzko jarduera mordoa ostatatuko ditu irailaren 11n eta 12an, hala nola MakeyMakey eta Arduino erabiliz bideojokoak sortzeko “H4ckU” tailerra, “How to Make – Artisau berriak” ikastaroa edota “Horkonpon”,  ezagutzak partekatuz  objektuak (etxetresna elektrikoak, dispositibo informatikoak, bizikletak, arropa…) konpontzen ikasteko topaketa. Era berean, espazioak bere lehen erakusketa aurkeztuko du: “Ikus-entzunezkoaren aldiriak – Ingurua marrazten duten puntuak”. Erakusketa horrek Estatuko eta nazioarteko 28 egileren lanak biltzen ditu.

Irailaren 14tik aurrera,  Hirikilabs-ek, Tabakalerak eta DSS2016 ekimenak bultzatutako hiritarren laborategiak, bere jarduera-egitaraua hasiko du zentrotik bertatik. Lehen ekitaldia diseinu tailer bat izango da, non espazio berrirako altzariak sortuko baitituzte kode irekia eta lan kolaboratiboa oinarritzat harturik. Irailaren 16an open source lizentziei buruzko hastapen saio bat egingo dute, lan kolektiboak sortu eta partekatzean horrelako lizentziak nola erabili aztertzeko. Bestalde, irailaren 23an eta 30ean Hirikilabs lantaldeak DIY Baratza tailerra antolatuko du, non parte-hartzaileek aukera tekniko desberdinak aztertuko baitituzte fabrikazio digitaleko teknologia irekiak erabiliz baratze txiki bat sortzeko eraikin barruan.

 

Berrikuntza 11 urtarrila, 2021
Viuda de Sainz enpresak obra publikoen ingurumen-inpaktua minimizatzen duen ekozubi bat sortu du

50. hamarkadan sortutako familia - enpresari jarraipena emanez sortu zen Viuda de Sainz enpresa...Leer más

Berrikuntza 4 urtarrila, 2021
Birziklatzen zailak diren hondakinen bigarren bizitza bermatzeko 4.0 tresnak

EAEko 13 eragile, horien artean, enpresak, teknologia-zentroak eta klusterrak, konponbideak...Leer más

Aitor Urzelai, director del Grupo SPRI
Berrikuntza 28 abendua, 2020
Aitor Urzelai: “Eraldaketa-une honetan, enpresak aukerak identifikatzen lagundu behar ditugu”

Aitor Urzelaik hiru hilabete bete ditu abenduan SPRI Taldearen buru bezala. Bere erronken artean,...Leer más

Rem-Iru Producción
Berrikuntza 23 abendua, 2020
Rem-Iru: 20 urte xaflaren eraldaketa-munduan berrikuntzak egiten

20 urteko esperientziarekin, Rem-Iru xafla eraldaketan eta mota guztietako produktu metalikoen...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?