Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

29 ekaina, 2017
Ibermaticak Envira enpresa kudeatzeko softwarea berritu du

ERP berritzeak informaziorako sarbidea erraztuko dio Envirari

Kontsultoretza-enpresa gipuzkoarrak konpainia asturiarraren eraldaketa digitalari ekingo dio ERParen eguneratze teknologikoaren bitartez

 

Ingurumenaren kudeaketan espezializatuta dagoen Envira enpresa-talde asturiarrak Ibermatica konpainia gipuzkoarra bazkide teknologikotzat aukeratu du enpresa-kudeaketarako softwarea (ERP) eguneratzeko.

 

Partaide teknologiko gisa, Ibermaticak laguntza eskainiko dio Envirari, tresna berrituz, eraldaketa digitaleko prozesuari ekin eta sektoreko beharrizan zehatzetara egoki dadin.

 

Zehazkiago esanda, euskal konpainiak bere gain hartu du Microsoft Dynamics NAV enpresa-kudeaketarako softwarea eguneratzeko ardura, NAV 2009 delakoaren bezero klasikoa deritzon bertsioa egungo RTC bezeroa (Eginkizunetan Oinarritutako Bezeroa) izenekorako migrazioaren bitartez. Horrez gain, Ibermaticak prestakuntza eta abian jartzeko laguntza eskainiko ditu.

 

Konpainia gipuzkoarrak ohar baten bidez jakinarazi duenez, ERP berritzeak informaziorako sarbidea erraztuko dio Envirari, erabiltzaileen produktibitatea hobetuz eta enpresaren mugikortasun-estrategia bultzatuz.

 

Oharrak argitu duenez, bertsio berriak garrantzi handiko hobekuntzak ekarriko ditu, hala nola, mugikortasun osoko soluzioa edota prozesuen automatizazioa eskainiko duen bezero mugikor berri bat eta finantza-kudeaketarako moduluari dagozkion funtzionalitate berriak.

 

Egoitza Donostian duen kontsultoretza-enpresa gipuzkoarrak esperientzia zabala du Microsoft Dynamics NAV softwarean oinarritutako eta ingeniaritza eta zerbitzu-enpresei zuzendutako enpresa-kudeaketarako soluzioetan.

 

 

 

Ibermática enpresaren aurkezpen bideoa

Bexen Medical se convertirá en las próximas semanas en una de las mayores productoras de mascarillas del Estado
Berrikuntza 25 maiatza, 2020
Bexen Medical enpresa gipuzkoarra Estatuko maskara ekoizle handienetako bat izango da

Hain da handia eskaera, non enpresara deitzerakoan  ahots batek inportatu dituzten maskara...Leer más

Berrikuntza 20 maiatza, 2020
Elhuyar-ek bere itzultzaile automatikoa berritu du weberako eta sakelakorako hobekuntzekin

  Elhuyar-en zerbitzuak 6 hizkuntzatako testuak itzultzen ditu formatu desberdinetako irudi...Leer más

Koiki, gizartea hobetzen duten eta hirietako kutsadura murrizten duten bidalketak

  Bazterkeria arriskuan dauden pertsonak enplegatzen dituen mezularitza-sare hau presente...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?