Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

4 uztaila, 2017
Larrialdi kasuetako ebakuazio denbora %25 murrizten duen sistema bat sortu dute

Iragan maiatzaren 4an proba pilotua egin zen Bilboko San Mames metro geltokian

Datuen bilketa eta analisiaren adimendun algoritmoetan oinarritzen da plataforma

 

Larrialdi kasuetan, jende ugari biltzen dituzten tokiak azkar uztarazteak du lehentasun handiena. Hauxe lortzeko funtsezkoa da, uztaraztea segurtasun osoz burutzeko aukera ematen duten gailu egokienak eskura izatea.

 

Testuinguru honetan <a href=”http://www.evacuate.eu/”>eVACUATE</a> garatu da, hogei bat entitatek, horien artean <a href=”https://www.metrobilbao.eus/eu?language=1″>Metro Bilbao</a>, parte hartzen duten europar proiektua da. Ekimenak, larrialdi kasuetan dauden ekitaldi jendetsuak eta leku publikoak %25 azkarrago uztarazteko aukera luzatzen duen algoritmo adimendunen erabileran oinarritutako ebakuazio sistema aurreratua sortzea ahalbidetu du.

&nbsp;

2014an hasi eta iragan maiatzean bukatutako proiektuak, autonomoki, ebakuazio bidea zehazteko aukera ematen duen plataforma adimendun bat sortzea lortu du. Era berean gailua, denbora errealean utzarazi beharreko jendearen portaeraren jarraipena egin, informazio hau partekatu eta jendea aurkitzen den tokiraino segurtasunaz arduratzen diren langileak gidatzeko gai da.

&nbsp;

eVACUATE ekimenaren partzuergoa, zortzi herrialdetako (Frantzia, Italia, Erresuma Batua, Alemania, Holanda, Belgika, Grezia eta Espainia) enpresa, unibertsitate eta ikerkuntza zentroek osatzen dute eta Europako Batzordeak luzatutako 13 milioi eurotik gorako finantzazioa izan du.

&nbsp;

Azken proba pilotua iragan maiatzaren 4an egin zen Bilboko San Mames metro geltokian, eta bertan, proiektua osatzen duten entitate desberdinetako 30 langilek eta 60 boluntario inguruk parte hartu zuten. Guztiek, baldintza desberdinetan zenbait simulazio bete zituzten, errealitatean eman daitezkeen egoerak antzeztu eta inguru errealean garatutako teknologiak baliozkotzeko.

Berrikuntza 28 maiatza, 2020
Euskal enpresek SPRI Taldearen Berrikuntza eta Nazioartekotze laguntzak eskuratu ahal izango dituzte ekainaren hasieran

Laguntzak aste honetan eskuratu ahal izango dira, EHAAn argitaratu ondoren. SPRI Taldeak...Leer más

Bexen Medical se convertirá en las próximas semanas en una de las mayores productoras de mascarillas del Estado
Berrikuntza 25 maiatza, 2020
Bexen Medical enpresa gipuzkoarra Estatuko maskara ekoizle handienetako bat izango da

Hain da handia eskaera, non enpresara deitzerakoan  ahots batek inportatu dituzten maskara...Leer más

Berrikuntza 22 maiatza, 2020
Elkarrizketa Mondragon Korporazioko presidente Iñigo Ucínekin

  Pobretze handiagoaren eta langabeziaren hazkundearen benetako mehatxuaren aurrean,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?