Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 urria, 2018 Berrikuntza Ekintzailetza Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi Start up UP Euskadi

Erasmus sortzaile bat, jende ekintzailearentzat

Ekimen hau Excite 2.0 proiektuaren parte da, zeinetan Europako beste zazpi bazkidek ere parte hartzen baitute

 

Euskadin, Erasmus for Young Entrepreneurs programak industria kulturalak ditu ardatz

 

Erasmus for Young Entrepreneurs europar ekimenak helburu garbi bat du, ekintzaile berrien eta esperientziadun enpresarien artean mugaz gaindiko trukeak sortzea. Programak lagungarri izan nahi du batzuk eta besteak elkarrekin harremanetan jartzeko eta egonaldiaren parte bat finantzatzeko, alde biek esperientzia aberasgarriak bizi ditzaten.

 

Euskadin, C2+i/Conexiones Improbables erakundeak koordinatzen du programa, eta batez ere kultura- eta sortze-industrien sektoreko ekintzailetza du jomuga, hori baita Espezializazio Adimendunaren RIS3 Euskal Estrategiaren aukera-eremuetako bat. Deialdiaren hartzaileak bi eratakoak izan daitezke: kultura- eta sortze-industrien inguruko proiektu bat sortu nahi duten ekintzaileak nahiz enpresa dagoeneko martxan duten baina programan parte hartzea interesatzen zaien profesional edo enpresak.

 

Ekimenak aukera eskaini nahi die batzuei zein besteei berritzeko eta ezagutzak zabaltzeko. Batetik, ekintzaileak enpresaburuaren esperientziatik ikasi ahal izango du, finkatutako enpresa-ingurune batean jardun ahal izango du eta bere mugaz haraindiko sare profesional berriak sortu ahal izango ditu. Bestetik, truke horren bidez, harrerako enpresak edo profesionalak bere negozioaz kanpo-ikuskera sortzaile eta fresko bat jasoko du, eta ekintzailearen trebetasunak eta ezagutzak aurrez aurre ezagutu ahal izango ditu.

 

Ekimen honetan parte hartzeko, baldintza batzuk bete behar dira. Ekintzaile berriak proiektu zehatz bat izan beharko du, negozio-plan batean islatua, eta harrerako enpresaren proiektuan parte hartu beharko du bere ezaguerak partekatuz. Harrerako alderdiak, berriz, gai izan behar du bere esperientzia partekatzeko, eta aholkulari-rola hartzeko. Batera zein bestera, programak sortzaileen sektoreko proiektu, produktu edo zerbitzuak ditu ardatz.

 

Iraupena 1 eta 3 hilabete bitartekoa da. C2+i/Conexiones Improbables erakundeak hautatuko ditu parte-hartzaileak, eta denen beharretara ondoena egokitzen diren konbinazioak egingo ditu. Ekimen hau Excite 2.0 proiektuaren parte da, zeinetan Europako beste zazpi bazkidek ere parte hartzen baitute.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak