Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

6 azaroa, 2015
Erasmus for Entrepreneurs, Europa osoko ekintzaileen arteko esperientzia-trukea eta elkar ezagutza sustatzen duen programa

Erasmus for Entrepreneurs, Europa osoko ekintzaileen arteko esperientzia-trukea eta elkar ezagutza sustatzen duen programa bat da. Helburua da esperientzia gutxi dutenek adituagoen laguntzarekin ikas dezatela. Eta ekintzaile gisa ibilbide luzea dutenek, berriz, enpresa mundura iritsi berri direnen ezagutza eta ikuspegi berriak beregana ditzatela.

Elkartrukea 6 hilabeterainoko egonaldien bidez egiten da. Esperientzia gutxien duen ekintzaileak beste herrialde batera bidaiatzen du esperientzia handiagoa duen beste ekintzaile batekin lan egiteko. Esperientziadunak bere enpresan hartuko du ekintzaile hasberria, eta bere enpresa-proiektua garatzen laguntzen dio. Gainera, aukera du hasberriaren ezagutza eta ikuspegi desberdinetatik ikasteko.

Beraz, deialdia bi profil desberdinetako pertsonentzat da:

 

New Entrepreneurs (NE)
Ekintzaile gisa 3 urte baino gutxiagoko esperientzia dutenak, edo lehen enpresa sortzeko puntuan daudenak. Esperientzia handiagoko beste ekintzaile batekin lan egiteko atzerrira bidaiatu eta egonaldi bat egin nahi dutenak.

Parte hartzeko baldintzak:
– Enpresa bat sortuta izatea (3 urte baino gutxiagokoa) edo bestela garapen fasean dagoena.

– Garatutako Business Plana izatea

– Harrerako enpresarekin aurretik inolako lan harremanik ez edukitzea

* NE parte-hartzaileek hilean diru kopuru bat jasoko dute joan-etorrietarako eta ostatu gastuetarako. Zenbatekoa jomuga-herrialdearen arabera zehaztuko da.

 

Host Entrepreneurs (HE)
Ekintzaile gisa 3 urte baino gehiagoko esperientzia dutenak. Beren enpresan denbora batez atzerriko ekintzaile bat hartu nahi dutenak, haien ideia eta ezagutza berritzaileetatik ikasteko eta beren esperientziaren bidez NE parte-hartzaileari bere proiektu pertsonala garatzen laguntzeko.

Parte hartzeko baldintzak:
– 3 urtetik gorako esperientzia izatea bere enpresaren kudeaketan.

– ETE baten kudeaketako arduradun (ez langilea) izatea.

 

Nolako onurak izango dituzte parte-hartzaileek?

-New Entrepreneurs (NE)

6 hilabeterainoko ikaskuntza  ekintzaile esperientziadun batekin, zeinak enpresa baten kudeaketari buruz dauzkan ezagutzak transmitituko baitizkio.

Business Plan edo negozio plana hobetzea

Ekintzailetzako gaitasunak hobetzea proiektu zehatzetan lan praktikoak eginez.

Kontaktu sarea zabaltzea eta Europako ekintzaile sarean parte hartzea.

Nazioarteko enpresa arteko lankidetza potentzialak garatzea.

Beste herrialde bateko enpresen funtzionamendua ezagutzea: beste kultura bat, beste enpresa-antolakuntza mota batzuk, lanerako beste espazio batzuk…

Beste hizkuntza batzuk hobetzea eta praktikatzea

 

-Host Entrepreneurs (HE)

Aukera pertsona serio, motibatu eta konprometitu batekin kolaboratzeko, zeinak bere ideia eta ikuspegi berritzaileak ekarriko baititu enpresara.

Aukera NE parte-hartzailearen herrialdeko merkatua ezagutzeko, balizko kontaktuak egiteko eta nazioartekotzeko.

Enpresaren hazkunde potentziala hobetzea eta lankidetzarako aukerak bilatzea beste herrialde batzuetan.

NE parte-hartzailearen gaitasun berriak eta ezagutza berritzailea bereganatzea.

Beste hizkuntza batzuk hobetzea eta praktikatzea

Enpresaren ikusgarritasuna eta ospea handitzea, komunikabideetako estalduraren eta programak ematen dituen ziurtagirien bidez.

Laguntza eta euskarri indibidualizatua, bere premietara ongien egokitzen den NE parte-hartzailea aurkitzeko

 

Nolako proiektuak aurkeztu daitezke?

Bilbon kokatutako Peopleing zerbitzu sortzaileen agentzia  6 herrialdetako 7 erakundek zuzendutako EXCITE partzuergoko kide da. EXCITE proiektuak Europako Batzordearen ikus-onetsia jaso du Erasmus for Young Entrepreneurs programa garatzeko 2015 eta 2016 urteetan. Baldintza hauek betetzen dituzten enpresa proiektuei laguntzeko sortu zen EXCITE:

Sorkuntza eta Kultur Industriekin lotutako proiektuak (Arkitektura, Artea eta antigoaleko objektuak, Arte eszenikoak, Artisautza, Zinema eta Bideoa, Diseinua, Edizioa, Argazkigintza, Moda, Musika, Publizitatea, Irratia eta Telebista, Softwarea edo Bideojokoak)

EXCITE osatzen duten 6 herrialdeetako batean bizi diren eta beste herrialde horietako batera bidaiatu nahi duten pertsonek zuzendutako proiektuak (Alemania, Austria, Eslovakia, Espainia, Holanda eta Suedia)

 

Informazioa eta izen-emateak

Web orri ofiziala eta programari buruzko informazio orokorra: HEMEN

Programan parte hartu nahi duten pertsonek onlineko plataforman eman behar dute izena: SARTU HEMENDIK

 

Informazio gehiago eskatzeko, jarri zuzenean harremanetan Peopleing agentziarekin:
Jone Zubiaga / 946 75 46 90 / jone@peopleing.es / www.peopleing.es

sede innobasque
Berrikuntza 30 uztaila, 2020
Innobasque, 2020 prospektiba-txostena

Berrikuntza lankidetzan, jasangarritasuna eta digitalizazioa, Covid-19ko errealitate berrirako...Leer más

“Orbea kooperatibak irismen handiko argiak izan behar ditu, eta baditu”

Orbea hitzarekin Euskadin pisu industrial handienetakoa duen marka bat izendatzen ari gara; eta...Leer más

First Lego League España
Berrikuntza 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Berrikuntza 24 uztaila, 2020
371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

  Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren...Leer más

Oveja Latxa Ternua

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?