Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 iraila, 2020 Berrikuntza Fast Track Innobideak programa

Enpresek proposamenak egin ahal izango dituzte Agenda 2030erako

Nazio Batuen Munduko Itunaren Espainiako Sareak kontsulta bat jarri du martxan enpresen iradokizunak jasotzeko

 

Gobernu Zentralak eta Nazio Batuen Munduko Itunaren Espainiako Sareak kontsulta bat zabaldu dute Estatuko enpresa guztiek euren proposamenak egin ditzaten Agenda 2030i buruz. Agenda 2030 nazioarteko proiektu bat da, eta helburutzat dauka garapen jasangarria bultzatzea ekonomia, gizarte eta ingurumen arloetan. Inkesta onlinekoa eta irekia da, eta zabalik dago Espainiako enpresa guztientzat, edozein izanik ere bakoitzaren izaera, sektorea edo titulartasuna.

 

Ekimen hori Gobernu Zentralaren Bigarren Presidenteordetzaren planen barruan kokatzen da eta helburutzat du 2030erako Garapen Jasangarriko Estrategia bat definitzea, bere bitartez identifikatzeko Covid-19aren osteko suspertze-testuinguruan Agenda 2030 lortzeko bultzatu beharko diren lehentasunezko aldaketa eta politika publikoak.

 

Munduko Itunaren Espainiako Sareak dei egin die autonomi erkidego guztiei, Euskadi barne, inkesta erraz hau zabaldu dezaten enpresa eta organismoen artean. Gainera, euskal enpresen inguruneari –bezeroak, hornitzaileak eta beste interes talde batzuk– eskatu dio inplikatzeko ekimen honetan, horrela emaitza hobeak lortzeko eta enpresa guztien ahalik eta irudi zehatzena izateko euren tamaina, sektore eta kokapen geografikoari dagokionez.

 

Kontsulta elektronikorako proposamenak aurkezteko epea irailaren 27an amaituko da. Ateratzen diren ondorioak Garapen Jasangarriko 2030eko Estrategiaren definizio-prozesuaren barruan bideratuko dira, bere ibilbide-orria oraindik osatzen ari da baina.

 

Eusko Jaurlaritza aktiboki parte hartzen ari da Agenda 2030ean hainbat ekimen antolatuz. Adibidez, prestakuntza-saio telematiko bat antolatu du datorren irailaren 24an, Munduko Itunaren Espainiako Sarearekin batera, klusterretako kide diren euskal enpresentzat. Ekitaldi horren helburua da Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) inguruko prestakuntza- eta kudeaketa-tresnak eskaintzea kluster erakundeetako kide diren euskal enpresei.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak