Airlan konpainia bizkaitarrak, langileek enpresaren estrategian duten parte-hartzea bultzatzea xede duen Innobideak-Pertsonak programan parte hartu du
Konpainia bat osatzen duten pertsona guztien inplikazioa eta sailen arteko gardentasuna eta komunikazioa osagai garrantzitsuak dira sektore pribatuko lehiakortasuna eta berrikuntza bultzatzeko.
Testuinguru honetan, klimatizazioko eta aire egokituko sistemen fabrikazioan diharduen Airlan euskal enpresak, langileen parte-hartzearen bitartez enpresen lehiakortasuna areagotzea helburu duen Spri Taldeak abiarazitako Innobideak-Pertsonak programan parte hartu du.
“Enpresaren barruan ikuspegi desberdinak daude. Komertzialek zer esan handia dute bezeroen beharrizanei buruz, eta bulego teknikoko jendeak beste ikuspegi bat eman dezake. Sail guztietako ekarpenak uztartu eta enpresa barruko ikuspegi desberdinak lotu behar dira”, nabarmendu du Iker Garay Airlaneko garapen arloko arduradunak.
Haren iritziz, parte-hartze prozesua eraginkorra izan dadin, giltzarrizkoa da enpresak gardentasun osoz jokatzea. “Erabateko gardentasun ekonomiko eta teknikoa izan behar da, eta langile guztiak informatu behar dira, edozein lanpostutakoak direla ere”, zehaztu du.
Programaren barruan abiarazitako ekintzetako bat, Airlanen sorreraz geroztik esparru honetan martxan jarri diren ekintza guztiei buruzko agiri bat lantzea izan da, etorkizuneko parte-hartzeari buruzko hausnarketa sustatu eta eredu bat diseinatzeko asmoz.
Gainera, ekimenari atxikita, estatuko eta nazioarteko ordezkaritzekiko komunikazioa bultzatzeko premia ere aztertu da.
“Zazpi ordezkaritza dauzkagu Espainian, eta beste bi Latinoamerikan. Kokaleku urrunetako pertsonak integratzea sekulako erronka da”, argudiatu du.
Innobideak Pertsonak programaren hurrengo edizioan parte hartzeko deialdia hil honen amaierara arte egongo da zabalik.
Scuder Way Wipser 2013an sortu zen, 20 urtetik gorako esperientzia duen profesional talde baten...Leer más
PartekatuArantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburuak berretsi egin...Leer más
Partekatu50. hamarkadan sortutako familia - enpresari jarraipena emanez sortu zen Viuda de Sainz enpresa...Leer más
PartekatuEAEko 13 eragile, horien artean, enpresak, teknologia-zentroak eta klusterrak, konponbideak...Leer más
PartekatuAitor Urzelaik hiru hilabete bete ditu abenduan SPRI Taldearen buru bezala. Bere erronken artean,...Leer más
PartekatuEguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?