Ostegunean, hainbat euskal konpainia elkartu ziren, Laugarren Industria Iraultzak eskaintzen dituen aukera berriei buruzko ikuspegiak trukatzeko
Enpresa-jardueretarako berrikuntzaren transferentzia bultzatzeko asmoz, Ulma Carretillas Elevadoras euskal enpresak eta IK4-TEKNIKER zentro teknologikoak 4.0 Industria deritzon industria-fabrikazioko paradigma berriaren inguruko negozio-aukerak aztertzeko workshopa antolatu zuten joan den astean, Gipuzkoako Oñati herrian.
Tailerra, jardunaldiaren antolatzaileak eta Europa osoko I+G arloko konpainia eta erakundeak partaide dituen T-Rex europar proiektua amaitu ondoren egin zen. Hitzorduaren bultzatzaileen iritziz, europar proiektu horren barruan egin den lanari esker, enpresek errazagoa izan dezakete ohiko jardueran berrikuntzak gehitzeko aukera.
Topaketan, 30 euskal enpresa eta erakunde inguruk parte hartu zuten, 4.0 Industriako azken joerak aztertu eta negozio-eredu berriak zerbitzuen arloan eskaintzen dituen aukeretan sakontzeko asmoz.
Workshoparen lehen zatian, teknologia giltzarrizkoa duten enpresa-eredu berrien garapenean murgilduta dauden enpresa, zentro teknologiko eta unibertsitateetako zuzendaritzetako kideen hitzaldiak izan ziren entzungai.
Joan den osteguneko topaketak dagokion jarraipena izango du urriaren 10ean, Stuttgart hirian (Alemania), T-Rex proiektuaren emaitzak aurkeztu eta zerbitzu adimendunak arakatzeko antolatuko den industria arloko workshoparen bitartez.
4.0 Industria edo Laugarren Industria Iraultza deritzona informazio eta komunikazioaren arloko azken teknologien aplikazioan oinarritzen da, lantegi adimendunagoak, efizienteagoak, interkonektatuagoak eta autonomoagoak sortzeko asmoz.
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburuak berretsi egin...Leer más
Partekatu50. hamarkadan sortutako familia - enpresari jarraipena emanez sortu zen Viuda de Sainz enpresa...Leer más
PartekatuEAEko 13 eragile, horien artean, enpresak, teknologia-zentroak eta klusterrak, konponbideak...Leer más
PartekatuAitor Urzelaik hiru hilabete bete ditu abenduan SPRI Taldearen buru bezala. Bere erronken artean,...Leer más
Partekatu20 urteko esperientziarekin, Rem-Iru xafla eraldaketan eta mota guztietako produktu metalikoen...Leer más
PartekatuEguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?