Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

1 martxoa, 2017
Emakumezko ekintzaile sozialen erradiografia

Mujeres con Impacto ikerlanak aztergai ditu emakume horien motibazioak eta oztopoak.

 

Hala Estatuan nola Europan, emakumeek maizago zuzentzen dituzte ekintzailetza sozialeko proiektuak, eta ez hainbestetan enpresa konbentzionalak. Izan ere, enpresa sozialen esparruan lidergo eta kudeaketa-eredu anitzagoak aurkitzen dituzte, beren helburuetara hobeto egokitzen direnak. Horixe izan da Mujeres con Impacto ikerlanetik ateratako lehen ondorioetako bat. ESADEko Berrikuntza Sozialeko Institutuak egin du txosten hori, zeinak aztergai baititu Estatuko emakumezko ekintzaileen profilak, motibazioak eta oztopoak.

 

Logikoa denez, badago emakumeak horrelako enpresa proiektu bat zuzentzera eramaten dituen eragile nagusi bat, erantzuna eman nahi izaten baitiote arazo sozial bati. Halere, ez da hori arrazoi bakarra. Ikerlanak dioenez, emakumeek badituzte pisuzko arrazoi gehiago horrelako proiektu bat martxan jartzeko: norbere baloreekin bat datorren enpresa bat kudeatzea; lidergo parte-hartzaileagoa edo kolektiboa praktikan jartzea –enpresa-eredu tradizionalaren alde egin beharrean-; eta aukera profesional berriak lortzea.

 

Emakumezko ekintzaile sozialen profila berezia da emakumezko ekintzaileen multzoan, gainerakoak baino zaharxeagoak direlako eta hezkuntza maila altuagoa dutelako: 40 urte inguruko emakumeak izaten dira, bikotea eta seme-alabak dituztenak, eta familiako aurrekontuaren %50 edo gehiago jartzen dutenak. Emakumezko ekintzaile sozialek aurkitzen dituzten oztopo gehienak enpresa sozial baten sorkuntzari dagozkio, generoa gorabehera. Dena den, adierazi dute zailtasun handiagoak dituztela kanpoko finantzaketa eskuratzeko. Horren harira, inkestatutako emakumeen ia erdiak esan du baliabide propioekin finantzatu duela egin beharreko inbertsioaren %75 baino gehiago.

 

Ikerlanak dioenez, oraindik gutxi dira emakumeak protagonista dituen ekintzailetza soziala sustatzeko eta ikusarazteko ekimenak, baina badaude prestakuntzaren eta akonpaniamenduaren bidez laguntzeko programak, bereziki Katalunian, Madrilen eta Euskadin. ESADEko Berrikuntza Sozialeko Institutuak ildo horretako hainbat programa aztertu ditu Estatu osoan, besteak beste, Aragoin, Katalunian, Madrilen eta Euskadin bultzatu den JuntasEmprendemos ekimena. Programa horrek prestakuntza eta akonpaniamendua ematen die emakumeei beren gaitasunak aktibatu ditzaten, eta arreta berezia eskaintzen die ekintzailetza sozial eta kolektiboko ereduei.

 

Azkenik, gomendio aipagarrienak dira emakumezko ekintzaile sozialei ikusgarritasuna ematea eta aitortza egitea berau sustatzeko modu gisa, eta baita ere beren premiei egokitutako akonpaniamendua eta laguntza ematea. Zentzu horretan, ekintzaileek azpimarratu dute aldatu egin behar direla ekintzailetzarekin lotutako aurreiritziak, tokia egin behar zaiela lidergo mota desberdinei eta arrakastaren kontzeptua aldatu behar dela, ez dadin hertsiki lotuta egon alderdi ekonomikoari.

Berrikuntza 5 ekaina, 2020
Orona-ren aurpegi sozialena: 50.000tik gora otordu banatuak Euskadin

“Jakioro” Orona kooperatibak eta Hazi Fundazioak bultzatutako ekimen bat da, euskal...Leer más

Berrikuntza 28 maiatza, 2020
Euskal enpresek SPRI Taldearen Berrikuntza eta Nazioartekotze laguntzak eskuratu ahal izango dituzte ekainaren hasieran

Laguntzak aste honetan eskuratu ahal izango dira, EHAAn argitaratu ondoren. SPRI Taldeak...Leer más

Bexen Medical se convertirá en las próximas semanas en una de las mayores productoras de mascarillas del Estado
Berrikuntza 25 maiatza, 2020
Bexen Medical enpresa gipuzkoarra Estatuko maskara ekoizle handienetako bat izango da

Hain da handia eskaera, non enpresara deitzerakoan  ahots batek inportatu dituzten maskara...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?