Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

16 azaroa, 2017
Emakume ekintzaileen arteko networking saioa tren batean

Neskworking ekimenak Euskotrenen bagoi batean egingo du bere hirugarren edizioa.

 

Neskworking ekimenak Euskotrenen bagoi batean egingo du bere hirugarren edizioa.

 

EmakumeEkin elkarteak Neskworking topaketen hirugarren edizioa antolatu du, emakume ekintzaileen arteko kontaktu profesionalak eta esperientzia-trukea sustatzeko. Oraingoan oso ingurune orijinala aukeratu da ekitaldirako: Bilbotik Donostiarako bidea egiten duen Euskotren lineako tren baten bagoia.

 

“Trenetako bagoiak beti izan dira elkarrizketarako txokoak. Ideia hori berreskuratu nahi izan dugu, eta ia hiru ordu irauten duen bidaia aprobetxatu kontaktuak sortzeko eta esperientziak partekatzeko” azaldu du Susana Zaballak, EmakumeEkin elkarteko presidenteak. Euskotren enpresaren laguntzari esker, bagoia esklusiban erreserbatu da jarduera horretarako, eta elkarrizketa erraztuko duten dinamikak egingo dira ibilbidean zehar. Euskal emakume ekintzaileek aukera izango dute beren esperientziak kontatzeko.

 

Donostiara iritsitakoan, Tabakalerako Impact Hub espazioan jarraituko du ekitaldiak. Han, parte-hartzaileak Gipuzkoako emakume ekintzaileekin elkartuko dira, kontaktu-sarea zabaltzeko eta aukera berriak irekitzeko. Guztira, hiru Lurralde Historikoetako 60 bat emakume ekintzailek parte hartuko dute jardunaldian.

 

Aurtengoa Neskworking ekitaldiaren hirugarren edizioa da. Ekitaldi hori 2016an egin zen lehen aldiz, sare profesionalen sorkuntza sustatzeko. “Ohartu ginen emakumeok denbora gutxi eskaintzen diogula networking-ari” azaldu du Susana Zaballak, “egiten ditugun beste jardueretan bezala, helburua da ahalduntzea, elkarguneak eta konfiantza-guneak eskainiz”.

 

EmakumeEkin emakume ekintzaileek osatutako elkartea da. Urtean zehar, tailerrak, topaketak eta hitzaldiak antolatzen ditu hainbat gairi buruz: hala nola, marketina eta komunikazioa, lege aholkularitza edo sorkuntzarako metodologiak. Asmoa da jakintza partekatzea, baina baita ere ezagutzera ematea ekintzailetzako eredu ugariak –alegia, eredu nagusiaz bestekoak- eta emakume ekintzaile batek izan ditzakeen profil pertsonal eta profesional desberdinak.

sede innobasque
Berrikuntza 30 uztaila, 2020
Innobasque, 2020 prospektiba-txostena

Berrikuntza lankidetzan, jasangarritasuna eta digitalizazioa, Covid-19ko errealitate berrirako...Leer más

“Orbea kooperatibak irismen handiko argiak izan behar ditu, eta baditu”

Orbea hitzarekin Euskadin pisu industrial handienetakoa duen marka bat izendatzen ari gara; eta...Leer más

First Lego League España
Berrikuntza 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Berrikuntza 24 uztaila, 2020
371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

  Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren...Leer más

Oveja Latxa Ternua

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?