Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
28 uztaila, 2016

Ekonomia Sozial eta Solidarioaren II Kongresua Bilbon

Ekonomia Sozial eta Solidarioaren II Kongresua, azaroaren 10etaik 12ra Bilbon ospatuko dena, erakunde sozial, administrazio, enpresa, eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren arloan esperientziak trukatzeko eta bere etorkizunerako posibilitateaz elkarrizketan aritzeko interesa duten ekintzaile eta kontsumitzaileak batuko ditu.

“Ekonomia Solidarioaren hedatzea. Ekonomia eraldatzeko garaia da!” lelopean, topaketa Bizkaia Aretoan burutuko da, sistema kapitalistaren aurrean alternatiba errealak bilatzen duen biztanleriari eredu ekonomiko etikoagoak hurbiltzeko. Biltzarra Ekonomia Sozial eta Solidarioan dauden sareak sendotzeko funtsezkoa izango da, baita sare berriak sortzeko.

 

Horretarako, zeharkako eta nagusi diren sei gai-ardatzek, ekonomia solidarioaren teorian eta praktikan diren gai garrantzitsuenak helduko dituzte:

 

  1. Ekonomia inklusibo eta demokratikoa
  2. Ekonomia solidarioa izango da feminista baldin bada
  3. Oztopoak gaindituz, mugak igaroz. Ekonomia Sozial eta Solidarioaren ehun produktiboa sortzea, garatzea eta eraldatzea
  4. Ondasun komunak eta Ekonomia Sozial eta Solidarioa
  5. Herritarren bat-egitea eta Ekonomia Solidarioa: egitura kooperatibo zabalak, ESSaren eraikuntzan
  6. Ekonomia berri baterako trantsizioak, mundu iraunkorrago batean

 

Ardatzak hainbat pertsona eta maila tiporako ekintzen bidez hedatuko dira. Horrela, saiakuntza ibilbide desberdinak sortu nahi ditugu, parte-hartzaileen interes, ardura eta ezagueraren arabera.

 

Baina biltzarra askoz gehiago da: 3 inspirazio-hitzaldi egongo dira zeharkako gaietan inspiragarriak diren esperientziak ezagutzeko. Horrez gain, ekonomia sozial eta solidarioko eragileek Meeting gune bat izango dute elkar topatzeko eta kontsumitzaile konprometituek alternatibak ezagutzeko aukera izango dute ‘Pecha Kucha’ espazio batean eta esperientzia-mosaiko erraldoi batean. Bukatzeko, sari banaketa izango duen Hika Ateneon ospatuko den festa batek topaketa itxiko du.

 

Bestalde, azaroaren 10ean, 10.00etatik 14.00etara, baita Bizkaia Aretoan (Bilbo) ere, Ekonomia Sozial eta Solidarioko Politika Publikoen Nazioarteko Mintegi bat ospatuko da.

La CE aumenta la financiación de proyectos de innovación e investigación sobre coronavirus a través del Horizon 2020
Berrikuntza 30 martxoa, 2020
Europako Batzordeak koronavirusari buruzko berrikuntza eta ikerketa proiektuen finantzaketa handitu du Horizon 2020ren bidez

Europako Batzordeak Horizon 2020 programa eguneratu du koronabirusarekin lotutako ikerketa eta...Leer más

Berrikuntza 25 martxoa, 2020
Telelana errazteko gakoak eta baliabideak

Laneko osasun aholkuak eta teknologia digital berriak aprobetxatzeko tresnak   Egunotan...Leer más

Aitziber L. Cortajarena, investigadora de Ikerbasque
Berrikuntza 24 martxoa, 2020
Bio-LED belaunaldi berri bat garatzeko asmoarekin nazioarteko proiektu batean hasi da elkarlanean CIC biomaGUNEk

Naturak argia sortzen du. ‘Aequorea victoria’ marmoken kasuan, proteina fluoreszente batek...Leer más

ITP Aero investiga
ITP Aerok etorkizuneko propultsio sistemak ikertzen ari da

Motor hibrido elektrikoetan lan egiten duen statuko enpresa bakarra da eta enpresen eraldaketa...Leer más

Berrikuntza 12 martxoa, 2020
“EATendencias” txostenak elikaduraren etorkizuna markatuko duten indarrak identifikatu ditu

AZTI Tecnalia-k eginiko azterlan hori Europako EIT Food proiektuaren barruan kokatzen...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?