Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

2 urria, 2017
Eguzki-panel berriak, eguzki-energiaren kostua murrizteko

Lehen garapenak Almeriako Eguzki Plataformako instalakuntzetan frogatu dira dagoeneko

IK4-Tekniker eta CENER zentro teknologikoek kostu baxuko eguzki-panel bat garatu dute

 

Eguzki-energia aprobetxatzeko erabilitako elementuen kostua murrizte aldera, IK4-Tekniker euskal zentro teknologikoak eta CENER-ek (Energia Berriztagarrien Zentroak), tamaina txikiko eguzki-panel bat garatu dute, zeinekin, eguzki esparruko kostuak, metro koadroko, 100 eurora arte murriztea aurreikusten duten.

 

EASY (hEliostas for eAsy and Smart deploYment) deituriko dispositibo berri hau, seriean fabrikatutako kostu baxuko osagaiez geroztik garatu da. Hala eta guztiz ere, doitasun handia eskaintzen du eta prezio zeharo baxuaren truke, lasaiera gabeko funtzionamendua eskaintzen du.

 

Euskal zentroak komunikatu baten bitartez jakinarazi duen bezala, egun erabiltzen diren sistemak baino zehatzagoa da. Zehatz-mehatz, garapen berri honek, haizeak egituran eragindako deformazioak murriztuko ditu eta ispilu konbentzionaletan eragina duten ertz edo alienazio akatsak desagertuko dira.

 

Lehen garapenak Almeriako Eguzki Plataformako instalakuntzetan frogatu dira dagoeneko. Saiakera hauek, markatutako baldintzen arabera sistema baliozkotzeko aukera eskaini dute.

 

Zentro teknologikoak berriki bere garapen berria aurkeztu du, irailaren 26tik 29ra bitartean eta Txileko Santiagon egindako eguzki-energia eta energia kimikoaren sistemen alorrean mundu mailako erreferente den SolarPACES kongresuan.

 


IK4-Tekniker eta CENER garatutako proiektuaren bideoa

Iratxe Zuloaga, CEO Ariadna Grid
Berrikuntza 10 uztaila, 2020
Ariadna Grid: ETE baten berrikuntza-lidergoa enpresa erraldoien sektore elektrikoan

Sektore elektrikoan multinazionalak dira nagusi. Baina erraldoiz betetako ekosistema horren...Leer más

Cikautxo apuesta por la nanotecnología para dar un salto en las aplicaciones del caucho en sectores como la edificación o la biomedicina
Berrikuntza 8 uztaila, 2020
Durangaldea “Cycle Friendly Employer” eskualdea izango da

Estrategia publiko-pribatu horrek enplegua sortuko du kolektibo...Leer más

Javier Calleja, CEO Solaris
Berrikuntza 3 uztaila, 2020
“Azken hilabetetako egoerak emisiorik gabeko mugikortasunerako trantsizio are azkarrago batera bultzatu beharko gintuzke”

Mugikortasun iraunkorra da haien ikur aipagarrienetakoa. Jesus Calleja Solaris Bus &...Leer más

Irailean bezeroarentzako arreta zenbakia doan izatera pasatuko da: 900 92 93 93

Datorren irailaren 1etik aurrera SPRIko bezeroaren arretarako telefonoa doakoa izango da eta 900 92...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?