Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 maiatza, 2021 Berrikuntza Energia Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi

EDE Ingenieros enpresak euskal industria laguntzen du optimizazio energetikorako bidean

Bizkaiko konpainiak 25 urte baino gehiago daramatza enpresei energia-eraginkortasunaren, industria-prozesuen eta ingurumenaren arloetan orientazioa ematen, eta azken hiru urteetan guztira 290 aurrezki-proposamen egin ditu

INBISA Enpresa Parkean, Trapagaranen (Bizkaia), dago kokatuta 1993tik EDE Ingenieros. Ingeniaritza industrialeko eta hobekuntza energetikoetako zerbitzuetan espezializatuta dago, eta enpresei, elkarteei eta erakundeei laguntzen die energia aurrezteko prozesuen optimizazioan. Energia-auditoretzak, energia-plan estrategikoak, kontsumoaren monitorizazioa eta kudeaketa, planten eskaneatzea eta modelatzea edo industria-prozesuetako arriskuen analisia, euskal enpresak eskaintzen dituen zerbitzuetako batzuk baino ez dira.

25 urte baino gehiagoko ibilbide honetan industria- eta energia-arloko proiektu ugari kudeatu ditu. Energia-aholkularitzako, industria-ingeniaritzako eta ingurumeneko proiektuak egin ditu, besteak beste, Central Lechera Asturiana, Orkli, Gipuzkoako Merkataritza Bazkundea, WEC Taldea, Acesur, Suez edo AVEQ-KIMIKA bezalako enpresentzat.

Duela gutxi, akordio bat sinatu du Articaerekin, klimatizaziorako eta hozteko 4.0 teknologia energetikoetan espezializatutako enpresarekin. Elkarrekin lan egiten dute industria-, merkataritza- eta logistika-hotzeko instalazioen energia-eraginkortasuna hobetzeko, bai eta klimatizazio-sistemena ere. “Sistema horiek oso ohikoak dira gaur egun, eta oso garrantzitsuak dira erakunde baten energia-zenbaketa globalean; eta, sektore eta eremu klimatikoaren arabera, kontsumoa energia-kontsumo osoaren ehuneko handi bat izan daiteke”, azaldu du Juanjo Ducar EDE Ingenieros enpresako zuzendari komertzialak. “Articaek oso produktu berritzaileak ditu alor horretan, eta, horri esker, urrats bat gehiago eman ahal izango dugu instalazio horien monitorizazioan, analisian eta optimizazioan, azterketa teknologikoan sakonduz, aldaketak baloratzeko eta hobekuntzak proposatzeko”, azaldu du.

Lehen aipatutako AVEQ-KIMIKA (Enpresa Kimikoen Euskal Elkartea) elkartearekin ere lankidetza berritu du, energia-kudeaketari buruzko aholkularitza zerbitzua emateko. “Guretzat oso lankidetza aberasgarria da”, onartu du Ducarrek, “industriak ondo prestatutako taldeak izateko duen benetako beharrari erantzuten dio, ez bakarrik araudi energetikoa eskatzen ari den berehalako erronkei aurre egiteko, baita efizientzia eta eraldaketa energetikoaren etorkizuneko erronkei aurre egiteko ere, energia berriztagarriak eta horien eragin jasangarria bereziki azpimarratuz”.

Ildo horretan, EDE Ingenierosen argi dute: “Oso komenigarria da araua eguneratzeko abantaila hartzea, denboraz eta ondo aztertutako jarduera batek, eguneratuta egoteaz gain, emaitza energetiko hobeak lortzea eragingo duelako”, adierazi du zuzendari komertzialak. “Energiaren eta jasangarritasunaren arloko araudi eta dekretu berriak sartzeak, epe labur batean, enpresek energia-auditoretza eginda izan behar dutela esan nahi du, eta prestakuntza- eta sentsibilizazio-plan bat eduki behar dutela. Askotan barne-taldeek ez dituzre ezagutzen prozedura horiek eta, beraz, denbora luzea daramate. Horrelakoetan, aurrea hartzea funtsezkoa da”, azaldu du.

Energia jasangarrira bideratutako berrikuntza

Azken hiru urteetan soilik, EDE Ingenierosek 290 aurrezki-proposamen egin ditu, eta enpresan kalkulatu dutenez, horien bidez urtean 30 milioi kilowatt energia elektriko baino gehiago aurreztea proposatu dute, urtean 33 milioi kilowatt gas natural baino gehiago, eta urtean 18.000 tona CO2 baino gehiago isurtzea saihestu dute.

Enpresak energia gehiago aprobetxatzeko eta aurrezteko lan hori guztia I+G+Bren aldeko apustu argi batekin osatzen dute. Izan ere, azken urteotan hainbat proiektutan parte hartu dute, teknologia jasangarriagoak sortzeko ikerketa-ildoak irekitzeko asmoz. “Eredu energetiko jasangarri berrietarako oinarriak ezartzen dituzten aurrerapen teknologikoak garatzera bideratu dugu gure jarduera beti”, azpimarratu du enpresa bizkaitarreko zuzendari komertzialak. “Adibidez, duela urte batzuk, Tecnalia, Gaiker eta CIMASekin batera, Pyroplant proiektuan lan egin genuen, SPRI Taldearen Gaitek programaren barruan. Proiektu horren helburua zen instalazio erdi-pilotu baten eskalako prototipo bat diseinatzea eta eraikitzea, hondakin plastikoak pirolisien bidezko birziklatze kimikoaren bidez aprobetxatzeko”, azaldu du.

Azken hilabete hauetan Hidrogenoaren Sektoreko Foroaren lehen topaketan ere parte hartu du. Hori Energia Klusterrak sortu du –EDE Ingenieros haren parte da– eta Euskadiko hidrogenoaren sektorea dinamizatzeko tresna izan nahi duen egitura da. Horrekin batera, sektoreko aukeren identifikatzaile ere izan nahi du, industria eta ekonomia deskarbonizatzeko erronka helburu hartuta. “Guretzat, hau da teknologia honetan dugun interesa eta aspalditik egiten ari garen lana bideratzeko esparru egokia. Parte-hartze horrek dagoeneko murgilduta gauden espezializazioa bizkortzen lagunduko digu; instalazioetarako soluzioak zehazten eta ekimen berriak sortzen jarraituko dugu”, esan du Ducarrek.

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak