Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

22 Azaroa, 2017
EBk Eskubide Sozialen Europako Zutabea sinatu du

El texto recoge principios para la inclusión laboral y social.
Portal del marcador de tendencias sobre derechos sociales.

Testuan jasota daude laneratzeko eta gizarteratzeko printzipioak.

 

Joan den azaroaren 17an, Social Summit for Fair Jobs and Growth topaketan bildu ziren Europar Batasuneko ordezkari gorenak, eta hantxe sinatu zuten Eskubide Sozialen Europako Zutabea. Agiri horretan jasota daude hiritarren eskubide berriak, hertsiki lotuak daudenak enpleguarekin, prestakuntzarekin eta bizitza duina bermatzen duten zerbitzuekin.

 

20 printzipiok osatzen dute testua, hiru kategoriatan sailkatuta: lan-merkatuan sartzeko eskubidea eta aukera berdintasuna; bidezko lan-baldintzak; eta integrazioa eta babes soziala. Hiru ardatz horietako lehenengoak bere baitan hartzen ditu, besteak beste, hauek: hezkuntza eta etengabeko prestakuntzarako eskubidea; aukera berdintasunerako eskubidea, sexua, jatorria, erlijioa edo ezgaitasunak gorabehera; eta lanpostu bat bilatzeko laguntza jasotzeko eskubidea.

 

Lan-baldintzei dagokienez, Eskubide Sozialen Europako Zutabean jasota daude printzipio hauek: kalitatezko enplegua bermatuko duten lan modu berritzaileak sustatzea; enpresa espiritua bultzatzea; eta bizitza profesionalaren eta pribatuaren arteko oreka bilatzea. Azkenik, orobat jasota daude langileen babes sozialaren arloko eskubideak: gutxieneko errenta egokia izateko eskubidea eta erretiratu ondoren bizitza duina bermatzeko moduko pentsioa izateko eskubidea.

 

Jean-Claude Juncker-ek (Europako Batzordeko presidenteak), Antonio Tajani-k (Europako Legebiltzarreko presidenteak), eta Jüri Ratas-ek (EBko Batzordeko uneko presidenteak) sinatu dute dokumentua, zeinak Estatu kideei ematen baitie agiriko eskubide gehienen gaineko eskumena, nahiz eta Europako Batzordeak hainbat ekimen garatuko dituen eskubide horien aplikazioa sustatzeko. Eskubide Sozialen Europako Zutabearen karietara, plataforma “markagailu” bat sortu da, bertan monitorizatzeko Estatu kideek eta EBk kategoria bakoitzean eginiko aurrerapenak.

 

Datuak bistaratzeko plataforma horretan dagoeneko jasota daude Europar Batasunak 2005. eta 2016. urteen artean eginiko aurrerapenak arlo hauetan: gizarteratzean, enpleguan eta prestakuntzan. Hona hemen joera horietako batzuk: murriztu egin da ikasketak Bigarren Hezkuntzako titulurik gabe utzi dituzten gazteen kopurua, zeren 2005ean %15ekoa zen eta 2015ean %11,6koa, halere Espainiako datuak batez bestekoaren oso azpitik daude 2015ean %19koa izan baita; gutxitu egin da gizon eta emakumeen laneratze-etena (gaur egun %12 ingurukoa da); eta enplegatutako pertsona kopurua Europako batez bestekoaren inguruan dago, %71 inguruan (ez da halakorik lortu 2008tik).

Berrikuntza 18 maiatza, 2021
SATIINSek adimen artifiziala erabiltzen du ekipo-ondasunen mantentze prediktiborako, parametro elektrikoetan oinarrituta

Grupo GAES talde gipuzkoarrak 70 urte baino gehiago darama berrikuntzaren alde egiten. Joan den...Leer más

Berrikuntza 17 maiatza, 2021
Euskal enpresa batek bigarren bizitza erabilgarria ematen die itsas-garraioko edukiontziei

  2017an sortutako QB Pop Up enpresa arabarrak birziklatutako azpiegiturekin berritzen du....Leer más

Berrikuntza 13 maiatza, 2021
Watercut enpresak neurrira egindako enbalaje-soluzioak diseinatu eta fabrikatzen ditu, bezeroen produktuak babesteko

Watercut enpresak 20 urte baino gehiago daramatza errendimendu handiko neurrira egindako bilgarriak...Leer más

Berrikuntza 10 maiatza, 2021
Ternua: “Gure ADNan beti egon da gauza desberdinak egiteko gogoa”

  Arrasatetik mundura eta berrikuntza ikurtzat harturik. Horrelaxe azaldu daiteke Ternua...Leer más

Berrikuntza 6 maiatza, 2021
SPRI Taldeko zuzendariak hasiera eman die ETEentzako laguntza-planak aurkezteko eskualde mailako jardunaldiei

  SPRI Taldeko zuzendari nagusi Aitor Urzelaik ostegun honetan eman die hasiera Ekonomi...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?