Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

29 azaroa, 2017
EBk berrikuntza soziala sustatzen du Horizon sariketaren bitartez

Cartel de los premios.

Lehiaketaren helburua da pertsona nagusientzako mugikortasun konponbideak sortzea

 

Azaroaren 27 eta 28an Lisboan eginiko Opening up to an era of Social Innovation konferentzia europarraren esparruan aurkeztu da Berrikuntza Sozialaren Horizon sariketaren lehen edizioa. 2 milioi euroko sariak banatuko dituen lehiaketa horretara pertsona nagusien mugikortasuna hobetzeko konponbide berritzaileak aurkeztuko dira.

 

Ikerketa, Zientzia eta Berrikuntzaren Europako komisario Carlos Moedasek sariketaren aurkezpenean azaldu duenez, 2020. urte inguruan 65 urtetik gorako 75 milioi lagun inguru biziko dira Europan. Mugikortasuna da pertsona horien autonomia mantentzeko erronka garrantzitsuenetako bat: “pertsona nagusien mugikortasuna hobetzea lagungarri izango da bazterkeria soziala prebenitzeko eta aukera emango die gizarteko kide aktibo izaten jarraitzeko”.

 

Berrikuntza Sozialaren Horizon sariketara aurkeztuko diren konponbideek inpaktu positiboa sortu behar dute eta eskalagarriak eta ekonomikoki sostengarriak izan behar dute. Ez dute zertan berrikuntza teknikoak izan, orobat aurkeztu daitezke komunikazioa, ulermen kognitiboa edo, besteak beste, zerbitzuen pertsonalizazioa hobetzeko konponbideak. Nolanahi ere, proiektuak lerrokatuta egon behar du Europar Batasunak berrikuntza sozialarentzat eman duen definizioarekin: berrikuntza sozialak dira premia sozialei eskura ditugun konponbideek baino modu eraginkorragoan erantzuten dieten ideiak, produktuak, zerbitzuak edo ereduak eta, aldi berean, erlazio edo kolaborazio berriak sortzen dituztenak. Berrikuntza soziala ez da bakarrik gizartearentzako onurak sortzea, baizik eta baita ere gizartearen jarduteko gaitasuna handitzea.

 

Ekitaldian bost sari banatuko dira, lehen saria, milioi bat eurokoa, eta beste lau 250.000 eurokoak. Proiektu interesatuek sariketan parte hartzeko asmoa jakinarazi beharko dute 2018ko uztailaren 31a baino lehen, eta izen-emate prozesu osoa egin beharko dute 2019ko otsailaren 28a baino lehen. 2019ko martxoan eta ekainean proiektuak ebaluatuko dira, eta 2019ko hirugarren eta laugarren hiruhilekoen artean iragarriko dira irabazleak. Lehiaketako oinarriek diote proiektuak gutxienez 5 hilabetez egon beharko duela inplementatuta sariketan izena eman baino lehen eta izan duen inpaktuaren froga neurgarriak aurkeztu behar dituela.

 

Berrikuntza 28 maiatza, 2020
Euskal enpresek SPRI Taldearen Berrikuntza eta Nazioartekotze laguntzak eskuratu ahal izango dituzte ekainaren hasieran

Laguntzak aste honetan eskuratu ahal izango dira, EHAAn argitaratu ondoren. SPRI Taldeak...Leer más

Bexen Medical se convertirá en las próximas semanas en una de las mayores productoras de mascarillas del Estado
Berrikuntza 25 maiatza, 2020
Bexen Medical enpresa gipuzkoarra Estatuko maskara ekoizle handienetako bat izango da

Hain da handia eskaera, non enpresara deitzerakoan  ahots batek inportatu dituzten maskara...Leer más

Berrikuntza 22 maiatza, 2020
Elkarrizketa Mondragon Korporazioko presidente Iñigo Ucínekin

  Pobretze handiagoaren eta langabeziaren hazkundearen benetako mehatxuaren aurrean,...Leer más

Berrikuntza 20 maiatza, 2020
Elhuyar-ek bere itzultzaile automatikoa berritu du weberako eta sakelakorako hobekuntzekin

  Elhuyar-en zerbitzuak 6 hizkuntzatako testuak itzultzen ditu formatu desberdinetako irudi...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?