Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

25 urtarrila, 2018
SI Drive ekimenak Berrikuntza Sozialaren Atlasa kaleratu du

Europako proiektuak hainbat eskualde aztertu ditu, horietako bat Euskadi.
Atlas of Social Innovation argitalpenaren azala.

 

Europako proiektuak hainbat eskualde aztertu ditu, horietako bat Euskadi

Gaur egungo gizarteek erronka handiak dituzte aurrez aurre, esaterako zahartzea, klima aldaketa, enplegua edo baliabide energetikoak. Eta berrikuntza soziala ikuspegi berri bat eskaintzera dator, bidea irekiz konponbide berriak aurkitzeko. Premisa hori oinarritzat hartuta sortu zen 2014an Europako SI Drive proiektua. Ikerketa bat da, berrikuntza soziala bultzatzen duena aldaketaren motor gisa.

 

Europako eta nazioarteko 15 bazkidek parte hartu dute proiektu horretan, eta horietako bat da Deustuko Unibertsitatea. Berrikuntza sozialeko mundu osoko mila ekimen inguru aztertu dira prozesuan zehar, eta online eskuratu daitekeen Atlas of Social Innovation argitalpenera bildu da lau urteko ikerketaren emaitza. Txosten horrek berrikuntza sozialaren joera globalak analizatu ditu SI Drive ekimenak aztergai dituen arlo desberdinetan: enplegua, hezkuntza, ingurumena, klima aldaketa, energia, garraioa, osasuna, pobrezia eta garapen jasangarria. Bestalde, txostenak orobat jaso ditu administrazio publikoei zuzendutako hainbat gomendio eta berrikuntza sozialaren etorkizunari buruzko zenbait giltzarri.

 

Euskadi da proiektuak aztergai izan duen eskualdeetako bat. Marta Encisok (SI Drive ekimenaren arduraduna Deustuko Unibertsitatean), Antonia Carok (International Research Project Office bulegoko zuzendaria) eta Javier Castro-Spilak (Innovation Momentum Lab espazioko zuzendaria) berrikuntza sozialaren ikuspegitik analizatu dute Euskadi. Egileek azken 10 urteetako bilakaera aztertu dute, denbora-tarte horretan berrikuntza soziala ekonomia sozialaren mugetatik atera baita eskualdeko berrikuntza-sisteman sartzeko.

 

Artikuluak hiru etapa markatu ditu. Paradigma teknologikoari lotutako lehen fasean teknologia-zentroen eta kluster industrialen garapena izan zen garrantzitsuena, enpresa barruko I+G sustatu zelarik. Ondoren, eragile berriak sartu ziren berrikuntzaren euskal sisteman, esaterako unibertsitateak, eta orduantxe formulatu zen lehenengoz berrikuntza sozialerako estrategia espezifiko bat. Hirugarren fasea gaur egungo paradigma erlazionala da, non berrikuntza soziala ez baita ardatz espezifiko bat, baizik eta presentzia transbertsala duen ikuspegi bat, neurri handiagoan edo txikiagoan.

 

Euskadiren kasuan, egileek hainbat gomendio egin dituzte berrikuntza soziala bultzatzeko eta egungo erronka sozioekonomikoak konpontzeko duen potentziala aprobetxatzeko. Adibidez, azterlanak dio tresna berriak behar direla testuingurua ezagutzeko eta lehendik existitzen diren berrikuntzak eta agenteak koordinatzeko. Era berean, erabiltzaileen –edo proiektuen hartzaileen- ahalduntzea bultzatu behar da, modu berriak bilatu behar dira beste lurralde batzuekin lankidetzan ekimenak garatzeko eta gai izan behar dugu politiken eta ekintzen inpaktu soziala neurtzeko.

 

SI Drive Europako Batzordeak finantzatutako proiektu bat da, eta helburutzat du berrikuntza soziala hobeto ezagutzea eta lehentasuna ematea Europako agenda politikoaren barruan. Otsailean zehar, ikerlari taldeak mapa interaktibo bat argitaratuko du aztertu dituzten berrikuntza sozialeko 1.000 ekimen baino gehiagorekin.

sede innobasque
Berrikuntza 30 uztaila, 2020
Innobasque, 2020 prospektiba-txostena

Berrikuntza lankidetzan, jasangarritasuna eta digitalizazioa, Covid-19ko errealitate berrirako...Leer más

“Orbea kooperatibak irismen handiko argiak izan behar ditu, eta baditu”

Orbea hitzarekin Euskadin pisu industrial handienetakoa duen marka bat izendatzen ari gara; eta...Leer más

First Lego League España
Berrikuntza 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Berrikuntza 24 uztaila, 2020
371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

  Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren...Leer más

Oveja Latxa Ternua

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?