Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

8 uztaila, 2013
Directivo 21 Programako parte-hartzaileek “Pertsonen Kudeaketako” prestakuntzari eman diote balorazio onena bere erabilgarritasunagatik

2012an 1.500 zuzendaritza-karguk parte hartu dute SPRIren Estrategiari, Bezeroei, Pertsonen Kudeaketari, Konpromiso Sozialari eta Lidergoari buruzko prestakuntza programetan.

Directivo21 programan parte hartu duten euskal zuzendaritza-karguek “Antolakundeko pertsonen kudeaketa” hobetzeko giltzarriak baloratu dituzte ongien. 2012ko edizioan parte hartu duten 1.500 inkestatuentzat ikasitakoa oso baliagarria da beren eguneroko lanean. Bigarren eta hirugarren tokian, zuzendaritza-karguek “Bezeroen kudeaketa” sakonago aztertzea eta “Estrategia” definitzea baloratu dute gehien.

Pertsonen bidezko aldaketaren kudeaketari buruzko prestakuntzan hainbat giltzarri eman ziren enpresetako langileen motibazioa, parte-hartzea eta errendimendua handitzeko eta lantalde eraginkorrak zuzentzeko gaitasuna hobetzeko. Lidergo eraldatzailea, lantaldeen kudeaketa, aldaketaren kudeaketa eta gatazken irtenbideak landu zituzten, besteak beste.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak SPRIren (Enpresen Garapenerako Agentzia) bitartez jarri zuen martxan Directivo21 prestakuntza ekimena, helburu bikoitzarekin: batetik, euskal enpresetako arduradunei estrategiak definitzean kontuan hartu behar dituzten giltzarriak ematea eta, bestetik, bezeroen kudeaketan, pertsonen inplikazioan, konpainiaren konpromiso sozialean, lidergoan eta parte-hartzean dituzten gaitasunak hobetzeko prestakuntza ematea.

Ekintza hau Euskalit erakundearekin lanakidetzan garatu da eta SPRIk diseinatutako metodologia baliatu du. Directivo21 ekimenak eta SPRIk diseinatutako metodologia darabilten lider21 eta sarea21 prestakuntza ekintzek kudeaketa aurreraturako gaikuntza eskaintzen dute, eta enpresa industrialetako edo horiekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresetako kudeatzaileei zuzenduta daude.

LISTADO DE RESUMEN DE SECCIONES:

Directiv@21

Programa honek 2013rako duen helburua da berritzeko eta lehiakorrago izateko behar diren sei elementuen funtsak ezagutu eta sakontzea kudeaketa aurreratuaren bidez. Enpresa industrialetako eta zerbitzu enpresetako kudeatzaile eta zuzendaritza-karguei zuzenduta dago eta doakoa da.

——————————————————————————–

Lider21

Programa honek 2013rako duen helburua da lidergo eraginkorra lortzeko printzipioak eta funtsak ezagutzea eta lantaldeek zein lidergoak enpresa lehiakor eta berritzaile batean duten garrantziaz jabetzea. Gainera, gure enpresan lidergoa garatzeko eta hedatzeko bideak eta tresnak ezagutaraziko dira.

——————————————————————————–

21Sarea

21Sarearen helburua da sare sozial bat sortzea enpresa berrikuntzaren eta kudeaketa aurreratuaren esparruan ezagutza komunitate bat eratzeko. Euskadin zuzendaritza-kargu prestatuak eta motibatuak edukitzen laguntzea du helburu, bide horretatik antolakundeak lehiakortasun marko berrira egokitzeko.

Berrikuntza 23 uztaila, 2021
‘Euskal Camper premium’-a sortu da, hamar enpresen arteko lankidetzaren ondorioz

Automobilgintzaren euskal sektoreak Smart Comfort Platform 4.0 proiektuarekin lankidetzan aritzeko...Leer más

Berrikuntza 20 uztaila, 2021
Eusko Jaurlaritzak 2021-2024 Industriaren Garapen eta Nazioartekotze plana onartu du

Plana estrategikotzat jotzen da, eta ekonomia suspertzen lagunduko du, pandemiak eragindako erronka...Leer más

Uriarte Safybox
Uriarte Safyboxek kaxak eta armairu ez-metalikoak fabrikatzen ditu eremu oldarkorretan ekipoak babesteko

Uriarte SafyBox Bizkaiko enpresa, Uriarte Enclosures taldekoa (200 langile baino gehiago ditu),...Leer más

Leyre Madariaga Bingen Zupiria
Berrikuntza 9 uztaila, 2021
BDCC: Basque District of Culture and Creativity sortu da

Kultura eta Sormen Industriak Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen eta langileen % 9,9 dira eta,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?