Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

25 maiatza, 2017
Deialdi berria ekintzailetza sozialeko proiektuentzat

Epea zabalik dago ekainaren 23ra arte.

Bizkaiko Foru Aldundiak dagoeneko ireki du laguntzak eskatzeko epea.

 

Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntza programa diru-laguntza multzo bat da, helburutzat duena Bizkaian inpaktu positiboa sortuko duten enpresa ekimen berrien edo erakunde sozialki berritzaileen sorkuntza bultzatzea. Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak plazaratu du programa Beazekin elkarlanean.

 

2017ko deialdia zabalik dago datorren ekainaren 23ra arte, eta bi arlotan banatzen da: bata, proiektu sozial berritzaileen garapena eta, bestea, enpresa edo erakunde sozial berritzaile berriak. Bi kasuetan, programaren xedea da ekintzailetza bultzatzea esparru sozialean, enpresa ideia berriak abiarazten laguntzea eta esparru sozialeko eragileen arteko lankidetzak bultzatzea.

 

Laguntzaren onuradun izan daitezke sozialki berritzailea den enpresa-proiektu bat bultzatzen duen edozein enpresa, eta baita ere merkataritzako sozietate bezala legalki eratutako erakundeak, kooperatibak edo irabazi asmorik gabeko erakundeak, baldin eta 2015eko urtarrilaren 1az geroztik sortu badira. Deialdiaren oinarrien arabera, enpresa sozialki berritzaileak dira ondasunak edota zerbitzuak ekoizten dituztenak, irtenbide berritzaile bat eskainiz arazo edo beharrizan sozial bati, baina irtenbide horrek egun daudenak baino eraginkorragoa, iraunkorragoa edo zuzenagoa izan behar du.

 

Lehenengo arloan, proiektu sozial berritzaile berriei buruzkoan, gehienez 50.000 euroko diru-laguntzak emango dira enpresa-plana garatu eta definitzeko. Bigarren arloan, enpresa edo erakunde berriei buruzkoan, diru-laguntzak emango dira marketin-plana egiteko, martxan jartzeko eta, besteak beste, errentamendu gastuak edo langileak kontratatzeagatiko gastuak ordaintzeko. Bigarren kasu horretan ere diru-laguntza gehienez 50.000 eurokoa izango.

Iratxe Zuloaga, CEO Ariadna Grid
Berrikuntza 10 uztaila, 2020
Ariadna Grid: ETE baten berrikuntza-lidergoa enpresa erraldoien sektore elektrikoan

Sektore elektrikoan multinazionalak dira nagusi. Baina erraldoiz betetako ekosistema horren...Leer más

Cikautxo apuesta por la nanotecnología para dar un salto en las aplicaciones del caucho en sectores como la edificación o la biomedicina
Berrikuntza 8 uztaila, 2020
Durangaldea “Cycle Friendly Employer” eskualdea izango da

Estrategia publiko-pribatu horrek enplegua sortuko du kolektibo...Leer más

Javier Calleja, CEO Solaris
Berrikuntza 3 uztaila, 2020
“Azken hilabetetako egoerak emisiorik gabeko mugikortasunerako trantsizio are azkarrago batera bultzatu beharko gintuzke”

Mugikortasun iraunkorra da haien ikur aipagarrienetakoa. Jesus Calleja Solaris Bus &...Leer más

Irailean bezeroarentzako arreta zenbakia doan izatera pasatuko da: 900 92 93 93

Datorren irailaren 1etik aurrera SPRIko bezeroaren arretarako telefonoa doakoa izango da eta 900 92...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?