Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

15 ekaina, 2016
CUALITAK: lankidetza praktikan

Cualitak Basauri eta Etxebarriko hainbat enpresen arteko lankidetza proiektu pilotu bat da, industriari lotutako zerbitzuen sektoreko enpresen artean gauzatutakoa, eta, Behargintza Basauri-Etxebarri enpresa-zerbitzuak sustatutakoa.

Parte hartzen duten enpresen eskaintzaren balioa handitzeko eratu zen; izan ere, banakako paper-zorro bakoitzean osoko zerbitzu sorta bat eransten zuen, eta banakako estrategia komertzialaren eta taldekoaren osagarritasuna planteatzen zuen, beste bide batzuk ere erabiliz eta merkataritza sare eta sinergiak elkarrekin baliatuz.

Behargintza Basauri

Merkataritza zerbitzu eta erreminta artikulazioa eginda (web-orria, bezeroari erantzuteko zerbitzua, ekintza plan komertzial on eta offline, e.a.) emaitza onak lortu dira fakturazio mailan, bezero-zorroa handitu egin da, bazkideen artean merkataritza sinergiak –aldi baterakoak eta egonkorrak- ezarri dira, e.a.

Proiektuak emaitza kuantitatiboak nahiz kualitatiboak lortu ditu; horien artean honako hauek:

  • Lankidetzan burututako negozioaren analisia eta lankidetza ingurunean esperimentazioa.
  • Bazkide bakoitzaren banakako eskaintzaren balioaren hazkuntza
  • Marka sortu eta garatzea
  • Baterako merkataritza plana egitea eta merkataritza sinergiak ezartzea
  • Bezeroari erantzuteko zerbitzu bat eta funtzionamendu protokolo bat abian jartzea
  • Dimentsio handiagoa eta bezeroekiko posizionamendu hobea lortzea
  • Ingurune digitala bide digital gisa ustiatzea: 65 merkataritza proposamenen itzulkina eta eskaeretan bihurketa portzentajea % 15,5koa.
  • Berrikuntzarako espazio onuragarria sortu da: enpresa parte-hartzaileen artean zerbitzu/produktu berrien 4 lerro sortu dira.
  • 1294 erregistro (enpresak) dituen datu base bat sortu da, Cualitak-en parte hartzen duten enpresa bakoitzaren eskura dagoena.
  • Proiektuan parte hartzen duten pertsonen gaitasunak hobetu egin dira negozio ereduen analisiarekin, merkataritza abileziarekin, ingurune digitalarekin, kudeaketarako erremintekin eta halakoekin lotutako 8 lan arlotan.
  • Fakturazio ekonomikoa eta beste finantzazio iturri batzuk lortzea.

Zuzeneko emaitzak lortzeko ez ezik, esperientzi hau praktikan bizi izanak parte-hartzaileen lankidetzarako gaitasuna sendotzeko ere balio izan du, eta hain konplexuak diren prozesuak aktibatzeko nahitaezkoak diren gaitasunak, mugarriak eta gakoak ere jaso dituzte; horiek guztiak lekuan lekuko berezko ezagupenetik eta burututako saiakuntzetatik eratorriak izan dira.

Behargintza Basauri Etxebarrik eskura jarritako giza baliabideen eta baliabide materialen bitartez gauzatu da proiektua. Finantzazioaren zati bat Elkarlanean 2015 programatik ekarria izan da. (*)

Proiektua 2015eko urtarrilaren 1etik 2016ko apirilaren 30era jarri da martxan. Gaur egunean, berreraketa fasean dago.

(*)Proiektu honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Elkarlanean 2015-2016 programaren finantzaketa ere jaso du.

sede innobasque
Berrikuntza 30 uztaila, 2020
Innobasque, 2020 prospektiba-txostena

Berrikuntza lankidetzan, jasangarritasuna eta digitalizazioa, Covid-19ko errealitate berrirako...Leer más

“Orbea kooperatibak irismen handiko argiak izan behar ditu, eta baditu”

Orbea hitzarekin Euskadin pisu industrial handienetakoa duen marka bat izendatzen ari gara; eta...Leer más

First Lego League España
Berrikuntza 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Berrikuntza 24 uztaila, 2020
371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

  Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren...Leer más

Oveja Latxa Ternua

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?