Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
13 martxoa, 2017

Circular Hub ekimenak Ekonomia Zirkularraren potentziala erakutsi nahi du

Donostian sortutako proiektu horrek dagoeneko sortu du bere lehen mikro-esperientzia.

 

“Gure asmoa da frogatzea ekonomia zirkularrak sortzen duen garapen soziala handiagoa dela ekonomia linealak sortzen duena baino” azaldu du Aitor San Francisco ingeniari eta ekintzaileak eta Circular Hub ekimenaren bultzatzaileetako batek. Ekimen hori iazko urtearen hasieran sortu zen, ekonomia zirkularra bultzatu nahi zuten pertsona eta proiektuak elkarrekin bildu zirenean Impact Hub Donostia espazioan.

 

Circular Hub enpresa, gizarte eta ikerketa arloetako eragilez osatutako diziplina anitzeko talde bat da, eta parte-hartzaileen artean daude Emaús, Haiku-Futón, Motorlan Fagor Automation eta Prosalus, eta baita ere Yeneko Lozano eta Aitor San Francisco ekintzaileak. Taldearen helburu nagusia da ekonomia zirkularreranzko trantsizioa azkartzea, ezagutza eta ekintza zehatzak garatuz eredu hori zabaltzeko gure lurraldean.

 

Ekonomia zirkularrak baztertu egiten ditu gaur egungo produkzio sistema linealak, hots, fabrikatu, erabili eta bota zikloan oinarritzen direnak, eta berriro txertatzen ditu hondakinak zikloan lehengai gisa, produktu- eta zerbitzu-ildo berriak sortuz. Europan gero eta indar handiagoa hartzen ari den eredu horren bidez, eraginkortasun handiagoz erabiltzen dira baliabideak eta, gainera, aukera paregabea da irabazi ekonomikoak, sozialak eta ingurumenerako abantailak sortuko dituzten enpresa ekimenak eratzeko.

 

Ikuspegi horren arabera, Circular Hub ekimenak hiru ekintza ildo markatu ditu: hezkuntza -unibertsitatearen esparruan nagusiki-, Gipuzkoan funtsezkoak izango diren eragileen lankidetza bilatzea eta mikro-esperientzia ukigarriak garatzea. Lantaldeak dagoeneko martxan dauka horietako lehena: kafe hondarretan onddoak hazten hasi dira, Tabakalera eraikineko kafetegiko hondakinak berrerabiliz.

 

2017an zehar, Circular Hub ekimenak mikro-esperientzia gehiago garatu nahi ditu, hala nola alderantzizko vending makinak instalatzea ontziak bildu eta erailpen berriak emateko edota sistema bat diseinatzea elikagaiak berreskuratzeko eta alferrik ez galtzeko. “Gure asmoa ez da negozio ideiak sortzea, baizik eta esperientziak martxan jartzea ikusteko norantz egin daitekeen aurrera eta baliagarriak izan daitezen hezkuntzarako zein beste ekintzaile batzuentzako” azaldu du Aitor San Franciscok.

 

Circular Hub ekimena interes talde gisa ari da lanean Europako Retrace proiektuan, Azaro Fundazioarekin eta BEAZekin batera (Estatuko parte-hartzaileak), eta Impact Hub sarearen bidez, Circular Hubs ekimenen sorrera bultzatzen du Madrilen eta Vigon. 2016an, lantaldeak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza eskuratu zuen GipuzkoaLaben markoan, etorkizuneko erronkei erantzuteko proiektu berritzaile gisa.

Azti y la pyme Branka Composites fabrican un dron marino propulsado por energías renovables para impulsar la investigación en el mar
Berrikuntza 2 apirila, 2020
Energia berriztagarrien bidez bultzatutako itsas dron bat sortu dute Azti eta Branka Composites ETEak, itsasoan ikerketa garatzeko

Itsas azaleko Itsasdrone drona Branka Composites eta AZTI zentro teknologikoaren arteko...Leer más

La CE aumenta la financiación de proyectos de innovación e investigación sobre coronavirus a través del Horizon 2020
Berrikuntza 30 martxoa, 2020
Europako Batzordeak koronavirusari buruzko berrikuntza eta ikerketa proiektuen finantzaketa handitu du Horizon 2020ren bidez

Europako Batzordeak Horizon 2020 programa eguneratu du koronabirusarekin lotutako ikerketa eta...Leer más

Berrikuntza 25 martxoa, 2020
Telelana errazteko gakoak eta baliabideak

Laneko osasun aholkuak eta teknologia digital berriak aprobetxatzeko tresnak   Egunotan...Leer más

Aitziber L. Cortajarena, investigadora de Ikerbasque
Berrikuntza 24 martxoa, 2020
Bio-LED belaunaldi berri bat garatzeko asmoarekin nazioarteko proiektu batean hasi da elkarlanean CIC biomaGUNEk

Naturak argia sortzen du. ‘Aequorea victoria’ marmoken kasuan, proteina fluoreszente batek...Leer más

ITP Aero investiga
ITP Aerok etorkizuneko propultsio sistemak ikertzen ari da

Motor hibrido elektrikoetan lan egiten duen statuko enpresa bakarra da eta enpresen eraldaketa...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?