Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

10 martxoa, 2016
CIC nanoGUNE-k kalitatea kontrolatzeko sistema bat garatu du grafenozko gailuetarako

Teknika hau ICFOren lankidetzaz garatu da

CIC nanoGUNE nanozientzien arloko ikerketa kooperatiboko euskal zentroak grafenozko gailuen kalitate-kontrola egiteko tresna berritzaile eta ez-inbasiboa garatu du.

Grafenozko gailuen nanoeskalako propietate optoelektronikoak eraginkortasunez karakterizatzea ahalbidetuko duen teknika bat da, Kataluniako Zientzia Fotonikoen Institutuaren (ICFO) lankidetzaz gauzatutako garapen honen muina.

Ikerketa-taldean Pablo Alonso González zientzialariak eta Rainer Hillenbrand Ikerbasqueko ikertzaileak parte hartu dute, beste hainbat aditurekin batera.

Grafenozko gailu elektroniko eta optoelektronikoen erabilera eskuin-ezker zabaltzen ari da, baina era horretako soluzioen funtzionamendu egokia lortzeko, behar-beharrezkoa da nanoeskalan eta eskala atomikoan dauden inperfekzioak murriztea.

Orain arte, teknika inbasiboak erabili izan dira grafenozko sistemak ikuskatzeko. Teknika horiek zeregin horretarako propio diseinatutako egiturak behar izaten dituzte eta ez dute bereizmen-maila nanometrikorik.

Horien aldean, CIC nanoGUNEko zientzialariek garatutako tresnak zenbait teknika aurreratu konbinatzen ditu, teknologia elektroniko zein optoelektrikoetan txertatzeko moduko ikuskaritza-aukera ez-inbasiboei atera irekiz.

Berrikuntza 5 ekaina, 2020
Orona-ren aurpegi sozialena: 50.000tik gora otordu banatuak Euskadin

“Jakioro” Orona kooperatibak eta Hazi Fundazioak bultzatutako ekimen bat da, euskal...Leer más

Berrikuntza 28 maiatza, 2020
Euskal enpresek SPRI Taldearen Berrikuntza eta Nazioartekotze laguntzak eskuratu ahal izango dituzte ekainaren hasieran

Laguntzak aste honetan eskuratu ahal izango dira, EHAAn argitaratu ondoren. SPRI Taldeak...Leer más

Bexen Medical se convertirá en las próximas semanas en una de las mayores productoras de mascarillas del Estado
Berrikuntza 25 maiatza, 2020
Bexen Medical enpresa gipuzkoarra Estatuko maskara ekoizle handienetako bat izango da

Hain da handia eskaera, non enpresara deitzerakoan  ahots batek inportatu dituzten maskara...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?