Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
18 uztaila, 2016

LAIP kasua: Gogoeta estrategikoa goi-mailako teknologiako produktuak garatzeko eta merkatu berri lehiakorragoetan sarrarazteko

imagen-lehiabide

Bizkaiko Abadiñon egoitza duen LAIP S.A. enpresak makina-erremintaren sektorerako erreminta-euskarriak eta oratze-teknologiak diseinatu eta fabrikatzen ditu. SPRI Taldeak kudeatzen duen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Innobideak-Lehiabide programan parte hartu ondoren, produktu berritzaileagoak garatu ditu, balio erantsi handiagoa dutenak, eta merkatu lehiakorragoetara hedatzea ere lortu du, programak laguntza eman baitio gogoeta estrategikoko prozesua bideratzeko.

 

LAIP enpresa 1957tik ari da lanean, 9.000 artikuluko katalogoa dauka (stockaren arabera ekoitzitakoak) eta hazten ari da etengabe. Une honetan bere produkzioaren %55 esportatzen du bost kontinenteetako 45 herrialde baino gehiagotara.

 

LAIP enpresari bere gogoeta prozesua egiten lagundu dion Innobideak-Lehiabide programaren helburua da euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea, laguntza emanaz bakarkako edo lankidetzako proiektuak burutu ditzaten gainerakoengandik bereizteko eta hazteko, produktu, zerbitzu edo merkatua dibertsifikatzeko estrategiak definitzeko eta planifikatzeko, eta, horrela, nabarmen hobetzeko antolakundeen lehiakortasun posizionamendua.

 

LAIP enpresak makina-erremintaren sektorerako produktuak egiten ditu, eta bezeroak ditu automozio sektorean, ekipo ondasunen sektorean, energia berriztagarrienean (eolikoa), burdinbideen sektorean eta sektore aeroespazialean. Horregatik, etengabe berritu behar ditu bere produktuak, eta negozio-ildo berri bat garatu behar izan du: oratze poligonaleko sistema berri bat prozesu anitzeko makinetako erreminta-euskarri berezientzat; sistema hori merkatu exijenteenek eskatzen zuten, eta LAIPek bazuen presentzia txiki bat euretan. Erronka hori gainditzeko modukoa zen, konpainiak bazeukalako horretarako ezagutza lehendik, eta berrikuntza horrek balio erantsi handiagoa eman ziezaiokeen.

 

Testuinguru horretan, Innobideak-Lehiabide programak katalizatzaile lana egin zuen proiektuaren garapen bikoitza bultzatu zuen gogoeta estrategikoan: batetik, produktu berri bat –oratze poligonala– garatzea ekarri zuen, eta, bestetik, bidea ireki zuen merkatu sofistikatuagoetara sartzeko, zeintzuek fabrikazio malguagoa, zehatzagoa eta makinaria konplexuagoa eskatzen baitute.

 

Zer ekarpen egin du Innobideak-Lehiabide programak?

  • Aukera eman du, kanpoko laguntzari esker, denbora gehiago eskaintzeko horrelako produktu-berrikuntzako proiektu bat garatzeak eskatzen duen gogoeta estrategikoari.
  • Aukera eman du azterketa garrantzitsuak egiteko hainbat arlotan —lehia, merkatua eta joerak, proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa, eskakizun teknologikoak, e.a.—, hau da, analisi sakonak egiteko amaierako produktua ekoitzi aurretik eta, hartara, neurri batean bederen produktuaren arrakasta bermatzeko merkatuan.

responsbles-proyecto-LAIP-programa-lehiabide

 

Lehiabide programak, gogoeta estrategikorako kanpoko laguntza emateaz gain, posible egin du funtsezko analisiak egitea, adibidez, merkatuetako lehiakideak eta joerak, proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa, eta baita eskakizun teknologikoak ere.

 

LAIP enpresaren ustez, berrikuntza ez teknologikoak garatzeko Innobideak-Lehiabide programa funtsezkoa da bera bezalako antolakunde txikientzat (30 langile eta 3 milioi euroko fakturazioa ditu), enpresaren bideragarritasuna arriskuan ez jartzeko balio baitu.

 

Produktuetan, zerbitzuetan eta merkatuetan dibertsifikatu eta berritu aurretik egin behar den gogoetarako laguntza ematen du Lehiabide programak. Aurretiaz egiten diren azterketa ekonomiko eta teknikoek posible egiten dute aldez aurretik jakitea zeintzuk izango diren ekipamendu eta teknologia arloko premiak produktu berri bat fabrikatzean. Eta horrek ateak zabaltzen ditu bestelako laguntza programetan parte hartzeko.

 

Jardunbide egokiak 2015. Innobideak-Lehiabide programa

La CE aumenta la financiación de proyectos de innovación e investigación sobre coronavirus a través del Horizon 2020
Berrikuntza 30 martxoa, 2020
Europako Batzordeak koronavirusari buruzko berrikuntza eta ikerketa proiektuen finantzaketa handitu du Horizon 2020ren bidez

Europako Batzordeak Horizon 2020 programa eguneratu du koronabirusarekin lotutako ikerketa eta...Leer más

Berrikuntza 25 martxoa, 2020
Telelana errazteko gakoak eta baliabideak

Laneko osasun aholkuak eta teknologia digital berriak aprobetxatzeko tresnak   Egunotan...Leer más

Aitziber L. Cortajarena, investigadora de Ikerbasque
Berrikuntza 24 martxoa, 2020
Bio-LED belaunaldi berri bat garatzeko asmoarekin nazioarteko proiektu batean hasi da elkarlanean CIC biomaGUNEk

Naturak argia sortzen du. ‘Aequorea victoria’ marmoken kasuan, proteina fluoreszente batek...Leer más

ITP Aero investiga
ITP Aerok etorkizuneko propultsio sistemak ikertzen ari da

Motor hibrido elektrikoetan lan egiten duen statuko enpresa bakarra da eta enpresen eraldaketa...Leer más

Berrikuntza 12 martxoa, 2020
“EATendencias” txostenak elikaduraren etorkizuna markatuko duten indarrak identifikatu ditu

AZTI Tecnalia-k eginiko azterlan hori Europako EIT Food proiektuaren barruan kokatzen...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?