Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

21 ekaina, 2016
Kudeabide eta CIKAUTXO kasua: “Kudeaketa aurreratuak aukera ematen du gehiago zentratzeko hobekuntzako ekintzetan”

Kudeabide programako jardunbide egokiak

Mondragon Korporazioan integratutako Cikautxo enpresa kooperatiboak -jariakinen kondukzio, bibrazio aurkako eta estankotasun funtzioetarako kautxuzko eta plastikozko osagaien garapen eta produkzioan espezializatuta dagoenak- positibotzat jo du SPRI Taldeak kudeatutako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Innobideak-Kudeabide programaren bidez berrikuntza arloan lortu duen hobekuntza.
 
Innobideak-Kudeabide programaren helburua da euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea, kudeaketa aurreratuaren metodologiak, tresnak eta printzipioak aplikatzen eta ezartzen lagunduz hasierako kontraste baten bidez, eta proiektu pilotuak eta/edo finkatze-proiektuak garatuz.
 
Zehazki, Cikautxo enpresak SPRIren laguntza eskatu zuen, programa horren bidez prozesuen mapa bat osatzeko eta mapa hori aplikagarri izan zedin munduan dituen fabrika guztietan. Kontuan izan behar da egoitza Berriatuan duen kooperatiba hau oso azkar hazi dela nazioarteko merkatuetan azken hamar urteotan. Egoitzak dauzka Estatu Batuetan, Mexikon, Indian, Txinan eta Europako hainbat tokitan, eta horregatik berrikusi eta definitu beharra zeukan produkziozko nahiz produkziozkoak ez diren bere prozesu guztien kudeaketa.
 
[pullquote align=”left” separador=”si”]Kooperatibak berak esan bezala, “Kudeabide programa une aproposean iritsi da Cikautxo enpresara, kudeaketa hobetu beharra baitzegoen hazkunde-prozesua sendotzeko”.[/pullquote]
 

Zertan lagundu digu Innobideak-kudeabide programak?

  • Cikautxo hobeto kontrolatuta eta antolatuta dago orain, fabrika guztietako prozesuak estandarizatu direlako.
  • Prozedurako eskuliburuak egin dira, baliagarriak direnak baita ere langileen prestakuntzarako.
  • Enpresako arlo desberdinak berrantolatu dira (komertziala, giza baliabideak, finantzak, e.a.) globalizazio prozesuari eraginkortasun handiagoz heltzeko, eta,
  • Hori guztia gauzatu da enpresako kudeatzaileek zuzendu duten prozesu parte-hartzaile baten barruan.

 
personas-cikautxo
 
Cikautxo enpresaren iritziz, Kudeabide programan parte hartu ondoren, “kudeaketa aurreratuak aukera ematen die enpresei prozesu adierazleak edukitzeko eta norbere eraginkortasuna neurtzeko. Enpresa multinazional batean, aukera ematen du fabrika bakoitzeko desbideratzeak detektatzeko eta erabakiak azkarrago hartzeko. Guk “Smart” ekintzak deitzen diegu, hau da, adierazle jakin bat hobetzera bideratutako ekintzak. Beraz, kudeaketa aurreratuak aukera ematen du gehiago zentratzeko hobekuntzako ekintzetan”.

Azkenik, Cikautxo enpresak gomendatzen die beste enpresa batzuei Innobideak-Kudeabide programa, martxan-jartzea sustatzen duelako eta kudeaketa hoberanzko erabakiak hartzen laguntzen duelako.

[pullquote align=”right” separador=”si”]Norantz jo ez dakiten enpresen kasuan, hasierako kontrasteak bidea definitzen laguntzen die, edozein dela ere beren tamaina.[/pullquote]

 

Kudeabide programako jardunbide egokiak

[embed_blog_up_euskadi id=”1″]

 

Berrikuntza 23 uztaila, 2021
‘Euskal Camper premium’-a sortu da, hamar enpresen arteko lankidetzaren ondorioz

Automobilgintzaren euskal sektoreak Smart Comfort Platform 4.0 proiektuarekin lankidetzan aritzeko...Leer más

Berrikuntza 20 uztaila, 2021
Eusko Jaurlaritzak 2021-2024 Industriaren Garapen eta Nazioartekotze plana onartu du

Plana estrategikotzat jotzen da, eta ekonomia suspertzen lagunduko du, pandemiak eragindako erronka...Leer más

Uriarte Safybox
Uriarte Safyboxek kaxak eta armairu ez-metalikoak fabrikatzen ditu eremu oldarkorretan ekipoak babesteko

Uriarte SafyBox Bizkaiko enpresa, Uriarte Enclosures taldekoa (200 langile baino gehiago ditu),...Leer más

Leyre Madariaga Bingen Zupiria
Berrikuntza 9 uztaila, 2021
BDCC: Basque District of Culture and Creativity sortu da

Kultura eta Sormen Industriak Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen eta langileen % 9,9 dira eta,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?