Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

5 uztaila, 2017
Carevolution proiektuak etxez etxeko arretaren etorkizuna esploratzen du

SSI Taldeak zuzentzen du proiektu europarra.

 

Aldaketa demografikoak direla eta, sistema soziosanitarioak aldatzen ari dira. Gero eta gehiago erantzun behar diete gaixotasun kronikoak dituzten edo mendekotasun egoeran dauden pertsona nagusien premiei, zeintzuk arreta pertsonalizatua behar baitute etxean bizitzen jarraitu eta beren autonomia luzatu nahi badute. Errealitate horri erantzuteko sortu da arreta integratuaren printzipioa, hau da, zerbitzu sozionatarioak eskaintzea etxean eta prebentzioan zentratuta, beti ere koordinazio bat lortuz sistema sanitarioaren, zerbitzu sozialen eta komunitatearen artean.

 

Eredu berri horretan, etxez etxeko laguntzako profesional laguntzaileek funtsezko papera joka dezakete zeregin berriak eginez, baina prestakuntza-ibilbideek ez dute barne hartzen ikuspegi aldaketa hori. Premia horri erantzuteko abiarazi zen Carevolution proiektua, zeina lau herrialdetako bazkideez osaturik baitago: Servicios Sociales Integrados euskal talde kooperatiboa, Nafarroako Iniciativas Innovadoras aholkularitza, etengabeko prestakuntzako Melius enpresa italiarra, Holandako Vilans zaintza zentroa eta Eskoziako West College Scotland unibertsitate publikoa.

 

Ekimenaren helburu nagusia izan da etxez etxeko laguntzako profesional laguntzaileen rola finkatzea etorkizuneko arreta integratuko eredu horren esparruan, profesional berriak prestatuko dituzten materialak sortzeko. Bi urteko lanaren ondoren, ekainaren 27an Carevolution proiektu europarraren azken konferentzia antolatu zen, non prozesuaren emaitzak aurkeztu ziren.

 

Taldeak prestakuntza-programa orokor bat prestatu du, Europako edozein herrialdetan aplikatu daitekeena, eta orobat garatu ditu proiektuko eskualde parte-hartzaileei egokitutako lau programa. Bazkideek eurek diseinatu dituzte prestakuntza-ibilbide horiek, beren lurraldeei egokituta, eta badituzte prestakuntza abian jartzeko behar diren ikaskuntza-baliabideak: garapen teorikoa, ariketa praktikoak, materialak eta dinamikak. Gainera, pilotuak garatu dira lau eskualdeetan, baita ere Euskadin, prestakuntza-programa optimizatzeko.

 

Europako proiektua bukatu ondoren, garatutako edukien zabalkundea egin eta eztabaida zabalago bat ireki behar da arreta soziosanitarioko agenteekin batera, aurrera egiteko etxez etxeko laguntzako profesional laguntzaileen rol kualifikatu eta esanguratsuago baterantz. Europar Batasuneko Erasmus+ programak kofinantzatzen du Carevolution proiektua 2. Oinarrizko Ekintzaren barruan: “Berrikuntzarako lankidetza eta jardunbide egokien trukea”.

Berrikuntza 6 maiatza, 2021
SPRI Taldeko zuzendariak hasiera eman die ETEentzako laguntza-planak aurkezteko eskualde mailako jardunaldiei

  SPRI Taldeko zuzendari nagusi Aitor Urzelaik ostegun honetan eman die hasiera Ekonomi...Leer más

Berrikuntza 5 maiatza, 2021
Eusko Jaurlaritzak Basque Green Deal aurkeztu du, Bidezko Garapen Jasangarriaren Ereduan aurrera egiteko ekimena

  Europako Itun Berdea edo European Green Deal, Europar Batasunak 2019ko abenduan proposatu...Leer más

centro innovación abierta Álava Araba Gasteiz Vitoria
Berrikuntza 4 maiatza, 2021
Arabak Berrikuntza Irekiko Zentro bat izango du enpresa-berrikuntza bultzatzeko

Aurtengo udan inauguratuko da Arabako Foru Aldundiak abian jarri duen Berrikuntza Irekiko eta...Leer más

Agroplaza
Berrikuntza 3 maiatza, 2021
Pezestudio: “Agroplazaren helburua hiriko bizitzaren aldeko hirigintza sortzea da”

Pezestudio arkitekturaren bidez inguruak sozial eta ekologikoki aldatu nahi duten arkitektoen...Leer más

Berrikuntza 29 apirila, 2021
Pertsonak ardatz dituen diseinua enpresetara eramateko laguntza-programa ezagutaraziko du Mondragon Unibertsitateak

  Mondragon Unibertsitateak online egingo den doako jardunaldi bat antolatu du enpresa eta...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?