Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

8 azaroa, 2017
BYEF ekimenak gazteen enplegua bultzatzeko konponbideak partekatuko ditu

Bilbao Youth Employment Forum jardunaldiak gazteen ahotsa izango du ardatz.

 

Datorren azaroaren 21ean egingo da Bilbao Youth Employment Forum ekitaldiaren laugarren edizioa UPV/EHUko Bizkaia Aretoan. Topaketa horren helburua da ezagutzak, jardunbide egokiak eta ideiak partekatzea gazteen enplegua bultzatzeko, toki berean elkartuz ordezkari publikoak eta gizarte zibileko nahiz enpresetako ordezkariak. Novia Salcedo Fundazioak bultzatzen du jardunaldi hori, eta edizio honetan gune berezi bat antolatuko da, elkarrekin biltzeko gazteek eurek proposatutako balizko konponbideak.

 

BYEF topaketak hainbat ikuspegitatik bideratzen du gazteen enplegagarritasunaren erronka, esaterako, politika publikoen eta enpresen ikuspegitik, baina baita ere NBEren Garapen Sostengarrirako Helburu gisa. Hitzaldiez eta mahai-inguruez gain, hainbat herrialdetan abiarazi diren esperientzia praktikoak aurkeztuko dira, beste lurralde batzuetan ere erreplikatu daitezkeenak.

 

Garapen Sostengarrirako Helburuen esparruan, mahai-inguru bat egingo da elkarrekin biltzeko Nazio Batuetako, Europako Batzordeko, Nazioarteko Lankidetzarako Estatu Idazkaritzako eta Global Compact sareko ordezkariak, eta bertatik bertara aztertzeko etorkizuneko zein politika bultzatu behar diren gazteen aukerak hobetzeko. Orobat aurkeztuko dira Novia Salcedo Fundazioa eta Orkestra Institutua batera garatzen ari diren Gazteentzako Enplegagarritasun Eredua EAEn izeneko azterlanaren aurrerapenak. Aurkezpen horretan parte hartuko du Jacqueline O’Reilly-k, Brighton Business School-eko Centre for Research on Management and Employment-eko zuzendariak.

 

Gero, bi esperientzia-mahai antolatuko dira, bata nazioarteko esperientziak partekatzeko, eta bestea gazteen enpleguari buruzko ekarpenak jasotzeko, dinamika parte-hartzaile baten bidez. Kasu arrakastatsuen artean era askotako proiektuak ezagutaraziko dira: hala nola, Teach a man to fish britainiarra, garapen bidean dauden herrialdeetan hezkuntza sustatzen duena; Europako Batzordearen EURES, profesionalen mugikortasunerako Europako sarea; edota Eusko Jaurlaritzak sustatu duen 2017-2020 Enplegu Plan Estrategikoa: Gazteen Enplegua. Azkenik, gune berezi bat antolatuko da erronka honekin konprometitu diren enpresek beren esperientziak parteka ditzaten, eta bertan parte hartuko dute, besteak beste, Antolín Taldeak, Euskadiko Famili Enpresen Elkarteak, Telefónica Fundazioak eta Princesa de Girona Fundazioak.

 

Bilbao Youth Employment Forum 2013an sortu zen gazteen langabeziarentzat konponbide berriak aurkitzeko nazioarteko kanpaina gisa, eta helburu horrekin batu zituen agente publikoak, pribatuak eta gizarte zibila. Novia Salcedo Fundazioak bultzatu zuen ekimen hori, Estatuko eta nazioarteko antolakundez osatutako aholkularitza batzorde baten laguntzaz.

Berrikuntza 28 maiatza, 2020
Euskal enpresek SPRI Taldearen Berrikuntza eta Nazioartekotze laguntzak eskuratu ahal izango dituzte ekainaren hasieran

Laguntzak aste honetan eskuratu ahal izango dira, EHAAn argitaratu ondoren. SPRI Taldeak...Leer más

Bexen Medical se convertirá en las próximas semanas en una de las mayores productoras de mascarillas del Estado
Berrikuntza 25 maiatza, 2020
Bexen Medical enpresa gipuzkoarra Estatuko maskara ekoizle handienetako bat izango da

Hain da handia eskaera, non enpresara deitzerakoan  ahots batek inportatu dituzten maskara...Leer más

Berrikuntza 22 maiatza, 2020
Elkarrizketa Mondragon Korporazioko presidente Iñigo Ucínekin

  Pobretze handiagoaren eta langabeziaren hazkundearen benetako mehatxuaren aurrean,...Leer más

Berrikuntza 20 maiatza, 2020
Elhuyar-ek bere itzultzaile automatikoa berritu du weberako eta sakelakorako hobekuntzekin

  Elhuyar-en zerbitzuak 6 hizkuntzatako testuak itzultzen ditu formatu desberdinetako irudi...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?