Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

28 iraila, 2015
Bionostia erretinosi pigmentarioaren aurkako Alemaniako saiakuntza kliniko batean parte hartzen ari da

Biodonostia Osasun Ikerketa Institutua

Erretinosi pigmentarioa dugu erretinaren degenerazio hereditarioaren erarik ohikoena. Ikusmenaren galera eragiten du, eta bere kausak hainbat mutazio genetikorekin lotu ohi dira.

Medikuntzaren esparru honetan lanean diharduen Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuko Neurodegenerazio Sentsorialeko ikerketa-taldea, Tübingen-eko (Alemania) Unibertsitate Ospitalea buru duen terapia genikoko saiakuntza kliniko batean parte hartzen ari da.

Saiakuntza hau Europan gauzatutako era honetako lehenengoetakoa da, eta honen bitartez, PDE6A genearen mutazioaren ondorioz erretinosi pigmentarioa duten pazienteei, erretinan kaltetutako genearen kopia zuzen baten transferentzia genikoa oinarri duen terapia bat aplikatuko zaie.

Prozedurak eraldatutako bektore biralak erabiltzen ditu (birus adenoasoziatuak edo AAVak), genearen kopia fotorrezeptoreetan txertatu eta ikusmenaren funtzioa berrezartzeko asmoz.

Adituek, bi urteko epean, progresio-irizpide egokiak betetzen dituzten pazienteekin tratamendua abian jartzea espero dute.

Biodonostia erretinosia eragiten duten mutazioak identifikatu eta gaixotasuna hobeto ezagutzea xede duen proiektu bat garatzen ari da, eta ekimen honen bidez, erretinako distrofien arloko nazioarteko erreferentziatzat jotzen den Tübingen-eko zentroarekiko lankidetzaz profitatzeko aukera eskaini nahi die Gipuzkoako pazienteei.

Berrikuntza 28 maiatza, 2020
Euskal enpresek SPRI Taldearen Berrikuntza eta Nazioartekotze laguntzak eskuratu ahal izango dituzte ekainaren hasieran

Laguntzak aste honetan eskuratu ahal izango dira, EHAAn argitaratu ondoren. SPRI Taldeak...Leer más

Bexen Medical se convertirá en las próximas semanas en una de las mayores productoras de mascarillas del Estado
Berrikuntza 25 maiatza, 2020
Bexen Medical enpresa gipuzkoarra Estatuko maskara ekoizle handienetako bat izango da

Hain da handia eskaera, non enpresara deitzerakoan  ahots batek inportatu dituzten maskara...Leer más

Berrikuntza 22 maiatza, 2020
Elkarrizketa Mondragon Korporazioko presidente Iñigo Ucínekin

  Pobretze handiagoaren eta langabeziaren hazkundearen benetako mehatxuaren aurrean,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?