Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

18 urtarrila, 2016
BioCruces-ek Duchenne-ren distrofia muskularraren aurkako ikerketa-proiektua abiarazi du

Proiektuak edizio genikoko terapia aurreratu bat erabiliko du

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko BioCruces Osasun arloko Ikerketa Institutuak edizio geniko aurreratuko proiektu bat abiarazi du, Duchenne-ren distrofia muskularraren aurkako terapien ikerketa hobetzeko asmoz.

Ekimenak Carlos III Institutuaren eta Eskualde-Garapenerako Europar Funtsaren (FEDER) finantzaketa izan du, eta edozein zelularen genoma doitasun handiz manipulatu eta artezteko erabili daitekeen CRISPR/Cas teknologia aurreratuaren aplikazioan oinarritu da.

Genetikaren arloko “ebaki-itsatsi” edota “DNAren artaziak” izengoitiez ezagutzen den CRISPR/Cas teknika hau 2015. urteko aurkikuntza nagusitzat jo du “Science” aldizkari ospetsuak.

“Edizio genetiko aurreratua Duchenne-ren distrofia muskularraren tratamendurako” deritzon proiektuak hiru urteko iraupena izango du, eta pazienteen nahiz animalien kulturak erabiliko ditu, fase klinikorako igaroaldia eraginkorragoa izan dadin.

Ekimena BioCruces Institutuko Gaixotasun Neuromuskularren Taldeak gauzatuko du, distrofina izeneko proteinaren defizitak eragindako gaixotasunaren tratamenduan aurrera egiteko asmoz.

Diagnostikoa 3-4 urteko adinean egin ohi da. Pazieteek nekea, ahultasun muskularra, korrika egiteko zailtasunak eta maizko erorikoak izan ohi dituzte. Gaixoek ibiltzeko gaitasuna galdu ohi dute 12 urte inguru dituztela, eta bizi-itxaropena 20-30 urte ingurukoa izan ohi da, arnasketako eta bihotzeko arazoen eraginez.

Berrikuntza 5 ekaina, 2020
Orona-ren aurpegi sozialena: 50.000tik gora otordu banatuak Euskadin

“Jakioro” Orona kooperatibak eta Hazi Fundazioak bultzatutako ekimen bat da, euskal...Leer más

Berrikuntza 28 maiatza, 2020
Euskal enpresek SPRI Taldearen Berrikuntza eta Nazioartekotze laguntzak eskuratu ahal izango dituzte ekainaren hasieran

Laguntzak aste honetan eskuratu ahal izango dira, EHAAn argitaratu ondoren. SPRI Taldeak...Leer más

Bexen Medical se convertirá en las próximas semanas en una de las mayores productoras de mascarillas del Estado
Berrikuntza 25 maiatza, 2020
Bexen Medical enpresa gipuzkoarra Estatuko maskara ekoizle handienetako bat izango da

Hain da handia eskaera, non enpresara deitzerakoan  ahots batek inportatu dituzten maskara...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?