Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

19 uztaila, 2016
BIND4.0, euskal lehiakortasuna bizkortuz

Euskadik industria4.0 arloko enpresa-jarduerak erakartzeko gunea izan nahi du. Horretarako, garapen honen buru diren enpresak ditugu, eta aurtengo uztailaz geroztik badugu, halaber, erakartzeko lan-tresna sendoa: BIND4.0

 

BIND4.0 azeleragailu publiko-pribatua da eta 4.0 industriaren eremuan proposamen berritzaileak dituzten enpresei, Euskadiko Autonomia Erkidegoan ari diren enpresa garrantzitsuenetako hamarren aholkularitza eta finantzaketa laguntza eskaintzen die. Datorren irailaren 16ra arte, BIND4.0 ekimeneko lan-talde teknikoak prozesuan parte hartu nahi duten startup-en eskabideak aztertuko ditu eta hautagaitzen gaineko erabakia hartuta (urriaren 31an jakinaraziko dena), azelerazioa abiatuko da, enpresa kolaboratzaileekin eskuz esku lan eginda.  24 astez, enpresa horiek lankidetzan arituko dira aukeratutako startup-ekin, ez bakarrik enpresen negozio ereduaren garapenean beraien instalazioak lagaz eta aholkularitza emanez, baita hasiera-hasieratik haien lehenbiziko “benetako” bezero gisa arituz ere, berariazko kontratua medio.

 

Arestian esan denez, programa publiko-pribatua da eta beraz, ondokoen muntako enpresen ekimenari esker ere posible izan da:  Microsoft, Siemens, ABB, CAF, CIE Automotive, DanobatGroup, Euskaltel, Iberdrola, ITP, Mercedes-Benz, Michelin eta Repsol-Petronor. Enpresek beren ekintzailetzako-gaitasunak handiagotu ahal izango dituzte eta horri esker, lehiakortasuna emendatzeko ideia berritzaileak ezagutu ahal izango dituzte. Beren aldetik, startup enpresek Euskadin ezarrita dauden industria alorreko konpainia nagusiak bezero izateko eta laguntza eta aholkularitza programa osoaz baliatzeko aukera izango dute. BIND4.0 ekimenak, izan ere, prestakuntza prozesua ere eskaintzen du, enpresa bakoitzari, enpresen sorkuntzan, teknologia berrien eremuan, espezializatutako kontseilari bat esleituz osatuko da.

 

BIND 4.0 ekimenean parte hartzen duten kontseilariak hauek dira: Ron Zahavi, Microsofteko IoT Standards Estrategia Zuzendaria; Rosa García, Siemens Españako Presidente eta CEOa; Pascual Dedios-Pleite, Siemens Industryko Zuzendari Nagusia; Eneko Knörr, Ludeiren eta Ideatecaren sortzailea; Guillermo Arregui, Emprendizako CEO eta sortzaileetako bat; Mikel Irizar, Hydromodel Hosteko CEOA; Barack Berkowitz, MIT Media Labeko Estrategia eta Eragiketa Zuzendaria; eta Gonzalo Martínez de Azagra, Samsung Ventures Israeleko Zuzendari Nagusia.

 

BIND4.0 ekimenari buruzko informazio gehiago bere BIND40, eta Twitterren, ondoko erabiltzailean: @bind40

Berrikuntza 28 maiatza, 2020
Euskal enpresek SPRI Taldearen Berrikuntza eta Nazioartekotze laguntzak eskuratu ahal izango dituzte ekainaren hasieran

Laguntzak aste honetan eskuratu ahal izango dira, EHAAn argitaratu ondoren. SPRI Taldeak...Leer más

Bexen Medical se convertirá en las próximas semanas en una de las mayores productoras de mascarillas del Estado
Berrikuntza 25 maiatza, 2020
Bexen Medical enpresa gipuzkoarra Estatuko maskara ekoizle handienetako bat izango da

Hain da handia eskaera, non enpresara deitzerakoan  ahots batek inportatu dituzten maskara...Leer más

Berrikuntza 22 maiatza, 2020
Elkarrizketa Mondragon Korporazioko presidente Iñigo Ucínekin

  Pobretze handiagoaren eta langabeziaren hazkundearen benetako mehatxuaren aurrean,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?