Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

14 abendua, 2015
BCBL garuna ikertzeko europar makroproiektu bati gehitu zaio

BCBL-k hitz egiteko gaitasunean eta hizkuntzaren ulermenean inplikatutako sare neuronala ikertuko du
24 herrialdeetako 112 entitatek parte hartzen dute proiektu zientifikoan

Garuna ikertzeaz arduratzen den Human Brain Project proiektu europarrak, Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) txertatu du, iniziatiba horren barruan, hizkuntzan oinarritutako ikerketa- lerro baten parte har dezan.

Euskal ikerkuntza zentroa, herbeheretar Psikolinguistikako Max Planck Institutuarekin eta Bordeleko (Frantzia) Victor Segalen Unibertsitatearekin batera, hitz egiteko gaitasunean eta hizkuntzaren ulermenean inplikatutako sare neuronala ikertzeaz arduratuko da.

Aurreikusita dago, entitate hauek elkarrekin hiru urtez lan egin dezatela, beti ere, 24 herrialdeetako 112 entitatek parte hartzen duten proiektu zientifiko hau babeste aldera.

Iniziatiba honen helburu nagusiak, giza garunaren ulermena bizkortzean, garun- desoreken definizio eta diagonisian aurrera egitean eta organu honen funtzionamendua simulatzeko aukera ematen duten teknologia berriak garatzean oinarritzen dira.

“BCBL barnean egotea sekulako onespena da zentroarentzat, izan ere honela gure lanak  EBren eta komunitate zientifikoaren oniritzia duela erakusten baita”, adierazi du BCBLko zuzendari zientifiko Manuel Carreirasek.

BCBL estimulu linguistikoen prozesatzeaz arduratzen den eta  pertsona gehienetan garuneko ezker hemisferioan aurkitzen den sare neuronala ikertzen duen Multilateral deituriko ikerkuntza lerroan parte hartzeaz arduratuko da.

Lateralizazio bezala ezagutzen den garunaren printzipio antolatzaile hau, zeinekin hemisferio berean bilduta funtzio zehaztak aurkitzen diren, ez zegoen gaur arte Human Brain Project-en ikerkuntza esparruan bilduta.

BCBL-k Human Brain Project europear proiektuan parte hartuko duen iragarpena dela eta, Iñigo Urkullu Lehendakariak zentro honek Donostian duen egoitza bisitatu du. Lehendakariarekin batera, Jon Darpon Osasun Sailburua, Cristina Uriarte Hezkuntzako Sailburua, eta Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailburua egon dira. 

Human Brain Project

Berrikuntza 30 uztaila, 2020
Innobasque, 2020 prospektiba-txostena

Berrikuntza lankidetzan, jasangarritasuna eta digitalizazioa, Covid-19ko errealitate berrirako...Leer más

“Orbea kooperatibak irismen handiko argiak izan behar ditu, eta baditu”

Orbea hitzarekin Euskadin pisu industrial handienetakoa duen marka bat izendatzen ari gara; eta...Leer más

First Lego League España
Berrikuntza 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Berrikuntza 24 uztaila, 2020
371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

  Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren...Leer más

Oveja Latxa Ternua

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?