Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

7 apirila, 2016
Barne-ekintzailetzako barnetegia. Elkar ezagutuko dugu?

Datorren apirilaren 13an, asteazkena, abian jarriko dugu 2016. urteko Barne-ekintzailetzako Barnetegi programa. Bere helburua da kolaboratzeko eta erronkak partekatzeko gaitasunetan trebakuntza eskaintzea, horretarako esperientzia praktikoa eta formaizoa eskainita.

Kolaborazioa kultura korporatiboen ikasgai garrantitsua da eta gainera, lehiatzeko aukera asko ematen ditu, besteak beste, talentua eta soluziobideak erakartzeko iturria delako, ekosistema berritzaileari etekinik handiena ateratzeaz gain.

Gaitasun horiek indartzeko, bada, Barne-ekintzailetza sustatzeko Ekimenaren bitartez prestakuntza-programa berritzailea diseinatu da, hilaren 13an abiatuko dena Bilboko Yimby aretoan egingo den lehen saioarekin. Ekimena kolaborazio-bide berriak urratu nahi dituzten merkatu enpresa eta startup direlakoei zabalik dago. Parte hartzaileen hautaketa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako BIC zentroek egingo dute.

Barnetegi programak hiru une edo fase ditu. Lehendabizikoa aurkezpen-fasea da eta beraz, parte hartzaileek hurbiltze-erronda bana izango dute bere erronka zein gaitasunak ezagutzera emateko; horretarako, metodologia komuna erabiliko dute, programa osoan zehar gidari izango dituzten bi adituek tutorizatuta. Izan ere, Mathieu Carenzo eta Mario López de Ávila eskarmentu handiko profesionalak dira arlo honetan, eta Barnetegi programaren une guztietan laguntzaile izango dira, beharrizan operatibo zein prestakuntzazkoei aurre egiten laguntzeko.

Bigarren fasean, enpresek zehaztasun handiagoz inguratuko zaizkie aukeratutako startup direlakoei, beren eskaintza eta gaitasunak ezagutzeko eta beren enpresa-erronkei buruzko kolaborazio-irizpide zorrotzagoak ezartzeko. Eta azkenik, programaren azken fasean, enpresa eta startup-ek beren ikaspenak eta erronkak partekatu egingo dituzte.
Programak dituen hiru etapetan zehar, ekimenak formakuntza ere eskainiko du, besteak beste, enpresen arteko kolaborazioa egikaritzeko, kooperatzeko eta inbertsiorako formulei buruz, eta abar.

Bexen Medical se convertirá en las próximas semanas en una de las mayores productoras de mascarillas del Estado
Berrikuntza 25 maiatza, 2020
Bexen Medical enpresa gipuzkoarra Estatuko maskara ekoizle handienetako bat izango da

Hain da handia eskaera, non enpresara deitzerakoan  ahots batek inportatu dituzten maskara...Leer más

Berrikuntza 22 maiatza, 2020
Elkarrizketa Mondragon Korporazioko presidente Iñigo Ucínekin

  Pobretze handiagoaren eta langabeziaren hazkundearen benetako mehatxuaren aurrean,...Leer más

Berrikuntza 20 maiatza, 2020
Elhuyar-ek bere itzultzaile automatikoa berritu du weberako eta sakelakorako hobekuntzekin

  Elhuyar-en zerbitzuak 6 hizkuntzatako testuak itzultzen ditu formatu desberdinetako irudi...Leer más

Koiki, gizartea hobetzen duten eta hirietako kutsadura murrizten duten bidalketak

  Bazterkeria arriskuan dauden pertsonak enplegatzen dituen mezularitza-sare hau presente...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?