Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

17 ekaina, 2016
AzPlay: Bideojoko independenteen lehiaketak bere 6. ediziorako deialdia ireki du

Azplay lehiaketak bideojoko sortzaile eta berritzaileagoak nahi ditu: Azaroaren amaieran egingo da Azplay lehiaketa, bideojoko independenteen munduko profesionalak eta, zaleak bilduko dituen ekitaldia. Nazioarteko ekitaldi horrek, helburutzat dauka urteko lan orijinal eta berritzaileenak saritzea. Jarduera programa zabal bat eskainiko du eta, bertaratuek gune bat izango dute bideojokoak probatzeko.

Jaialdiak dagoeneko ireki du proiektuak aurkezteko epea, onlineko inprimaki bat bete behar delarik horretarako. Lehiaketan bost milla euroko bost sari banatuko dira, kategoria hauen arabera: ideiarik onena, diseinu sortzailea, soinua-musika, jokagarritasuna eta euskal bideojoko onena. Lehiaketan parte har dezakete 2015eko urriaren 1az geroztik argitaratutako sorkuntzek, baldin eta ordenagailu pertsonaletarako, kontsoletarako edo dispositibo mugikorretarako eginak badira. Bideojokoak aurkezteko epea zabalik egongo da irailaren 29ra arte, eta urriaren 17an argitaratuko dira finalistak.

AzPlay lehiaketaren azken sei edizioetan 38.000tik gora lagun elkartu dira eta bost kontinenteetako 500dik gora proiektu aurkeztu dira. Hauek izan ziren 2015eko bideojoko irabazleak: Sunset, Tale of Tales estudio belgikarrarena; Pavilion, Visiontrick Media estudioarena; Future Unfolding, Spaces of Play estudio alemanarena; eta Panoramical, Fernando Ramallo eta David Kanagarena. Bilboko Delirium Studios estudioan garatutako The Delusions of Von Sottendorff and his Square Mind jokoak irabazi zuen euskal bideojoko onenaren saria.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren laguntzarekin. Azkuna Zentroak antolatzen du bideojoko independenteen AzPlay nazioarteko txapelketa.

sede innobasque
Berrikuntza 30 uztaila, 2020
Innobasque, 2020 prospektiba-txostena

Berrikuntza lankidetzan, jasangarritasuna eta digitalizazioa, Covid-19ko errealitate berrirako...Leer más

“Orbea kooperatibak irismen handiko argiak izan behar ditu, eta baditu”

Orbea hitzarekin Euskadin pisu industrial handienetakoa duen marka bat izendatzen ari gara; eta...Leer más

First Lego League España
Berrikuntza 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Berrikuntza 24 uztaila, 2020
371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

  Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren...Leer más

Oveja Latxa Ternua

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?