Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

31 maiatza, 2017
Ashoka sarearen Making More Health programak BiziPoz ekimena aukeratu du

Proiektu horrek zahartze aktiboa eta parte-hartze soziala lantzen ditu.

 

Eider Etxebarriak eta Beatriz Santamaríak sortu zuten BiziPoz, Mondragon Unibertsitatean ari zirela LEINN graduko ikasketak egiten. Proiektu horrek hainbat prestakuntza-tailer eta laguntza-prozesu bat eskaintzen dizkie 55 urtetik gorako pertsonei, beren premiei erantzungo dieten ekimen berriak sor ditzaten.

 

“Prestakuntza-tailerra beren egunerokotasuneko gaiei buruzkoa da: osasuna, teknologia digitalen erabilpena, emozioen kudeaketa… oso formatu praktiko eta dinamikoan egiten da, batez ere elkarrizketan oinarriturik, eta ez hainbeste hitzaldietan, eta beti kolaboratzen dugu psikologo, mediku, erizain eta bestelako adituekin” azaldu du Eider Etxebarriak. Tailerrak beraizik zuzentzen zaizkie zahartze aktiboa sustatu nahi duten udalerriei edota enpresei; azken kasu horretan, tailerren bidez laguntza ematen da pertsonak erretirorako prestatzeko.

 

Hori prozesuaren zati bat da, baina BiziPoz ekimenak orobat helburutzat du pertsona horiek aktiboki parte har dezatela gizartean, beren ezagutza eta esperientzia aprobetxatuz. Horretarako, beste programa bat garatzen dute, normalean 2 hilabeteko iraupena izaten duena, eta parte-hartzaileei eskatzen zaie diseinatu dezatela ekimen propio bat; kontua da ahalegina egin behar dutela “herriko beharrizanen bati erantzuna emateko” azaldu du Eider Etxebarriak. Denbora horretan, tutoretzak eta laguntza saioak egiten dituzte, taldeei proiektuak sortzen laguntzeko.

 

Ekimena Euskadiko hainbat udalerritan jarri da martxan, hala nola Oñatin, Hernanin eta Arrasaten. Programa honen bidez, parte-hartzaileek hainbat ideia garatu dituzte: denbora banku bat, pertsona nagusien kontseiluak beren ahotsa udaletxera eramateko edota bidaiatu nahi duten erretirodunei zuzendutako doako ingeles eskolak. Momentuz 42 saio egin dira guztira, eta 200 lagun baino gehiagok parte hartu dute ekimenean.

 

Proiektua 2015aren erdialdean sortu zen, baina aurreneko hilabeteetan lantaldeak ikerketa bat egin zuen lehenbizi, pertsona nagusien premiak identifikatzeko: “nagusiki prebentzioa behar da zahartze aktiboa eta independentea izan dezaten, eta balioa eman behar zaio beren ezagutzari” adierazi du Etxebarriak. Hortik abiatuta, iazko urtearen hasieran hasi ziren prestakuntza-saioak egiten.

 

Hain zuzen, ekimen horixe aukeratu du Making More Health programak beste lau ideiarekin batera. Ashoka ekintzaile sozialen sareak eta Boehringer Ingelheim enpresa farmazeutikoak bultzatzen dute programa hori. Deialdia beraizik zuzendu zitzaien osasun sektorerako ikuspegi berritzailea sustatzen duten 16 eta 24 urte bitarteko gazteen proiektuei. Sari horri esker, BiziPoz ekimenak 500 euroko hazi kapitala jasoko du, laguntza espezializatua izango du Bridge for Billions plataforman eta orobat aukera izango du nazioarteko changemaker sarean sartzeko.

Iratxe Zuloaga, CEO Ariadna Grid
Berrikuntza 10 uztaila, 2020
Ariadna Grid: ETE baten berrikuntza-lidergoa enpresa erraldoien sektore elektrikoan

Sektore elektrikoan multinazionalak dira nagusi. Baina erraldoiz betetako ekosistema horren...Leer más

Cikautxo apuesta por la nanotecnología para dar un salto en las aplicaciones del caucho en sectores como la edificación o la biomedicina
Berrikuntza 8 uztaila, 2020
Durangaldea “Cycle Friendly Employer” eskualdea izango da

Estrategia publiko-pribatu horrek enplegua sortuko du kolektibo...Leer más

Javier Calleja, CEO Solaris
Berrikuntza 3 uztaila, 2020
“Azken hilabetetako egoerak emisiorik gabeko mugikortasunerako trantsizio are azkarrago batera bultzatu beharko gintuzke”

Mugikortasun iraunkorra da haien ikur aipagarrienetakoa. Jesus Calleja Solaris Bus &...Leer más

Irailean bezeroarentzako arreta zenbakia doan izatera pasatuko da: 900 92 93 93

Datorren irailaren 1etik aurrera SPRIko bezeroaren arretarako telefonoa doakoa izango da eta 900 92...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?