Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

1 otsaila, 2013
Arantza Tapia-k proposatu du internazionalizazio estrategia Merkataritza Ganberekin batera berrantolatzeko

«Eragile guztien arteko koordinazioak bikaina izan behar du, gure enpresen beharrei erantzuteko eraginkorrak izatea eta optimizazioa nahi badugu»

Eusko Jaurlaritzaren ordezkarien eta EAEko merkataritza-ganberen arteko bilera izan da gaur arratsaldean. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko talde berria aurkezteaz gain, aurrerantzean sustatzeko internazionalizazio-estrategia bateratu posibleak ere alderatu dituzte.

Topaketa Gipuzkoako Bazkundean izan da, Donostian, eta Jaurlaritzaren izenean Arantza Tapia sailburua izan da, Industria eta Energiako sailburuorde Juan Ignacio García de Motiloarekin eta Internazionalizioko zuzendari Imanol Aburtorekin. Bilera horretan izan dira, halaber, Arabako Bazkundeko presidentea, Gregorio Rojo; Bilbokoa, Jose Ángel Corres, eta Gipuzkoakoa, Pedro Esnaola, baita Ganberetako idazkari nagusiak ere.

Lehendabiziko topaketa honetan jorratu dituzten gaien artean, enpresek orain artean izan duten internazionalizazio-estrategia izan dute hizpide.

Alde horretatik, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek azaldu dute internazionalizazioaren alorreko eragileek izandako estrategia hori berrantolatzeko nahi dutela, egiturak optimizatzeko eta enpresentzako eraginkortasuna irabazteko.

«Erakunde publikoen –Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiak-, merkataritza-ganberen, enpresa-elkarteen, klusterren eta inplikatutako gainerako eragileen arteko koordinazioak erabatekoa izan behar du, kontuan hartuta enpresen beharrizanak oso desberdinak direla; dela neurriagatik, dela sektore bakoitzaren berezitasunengatik», nabarmendu du Arantza Tapia sailburuak.

«Internazionalizazio-prozesu batek dituen balio-kate eta fase guztietan laguntzea komeniko litzaieke enpresei, bikoiztasunak saihestuta eta eraginkortasuna irabazita; horretarako, oso ondo definitu behar dugu, guztion artean, eragile bakoitzak zer egiteko izango duen.»

Era berean, bilera horretan, euskal enpresentzat interes handieneko merkatuak priorizatu osten sustatu beharko diren egiteko komertzialak eta inbertsoak aipatu dituzte. Eusko Jaurlaritzak, halaber, nabarmendu du lehenbailehen dagoela bilatu beharra estrategia bat Euskadin inbertsio berriak topatzeko.

Euskal gazteentzako trebakuntzari eta aukerei dagokienez, Tapiak adierazi du bere sailak atzerrian trebakuntza eta enplegua errazteko programak indartuko dituela gazte kualifikatuentzat, ondoren haien esperientzia eta jakintza atzera Euskadira ekartzeko.

sede innobasque
Berrikuntza 30 uztaila, 2020
Innobasque, 2020 prospektiba-txostena

Berrikuntza lankidetzan, jasangarritasuna eta digitalizazioa, Covid-19ko errealitate berrirako...Leer más

“Orbea kooperatibak irismen handiko argiak izan behar ditu, eta baditu”

Orbea hitzarekin Euskadin pisu industrial handienetakoa duen marka bat izendatzen ari gara; eta...Leer más

First Lego League España
Berrikuntza 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Berrikuntza 24 uztaila, 2020
371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

  Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren...Leer más

Oveja Latxa Ternua

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?