Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
7 otsaila, 2013

Arabako Teknologi Parkearen garraio publikoari buruzko proposamenari oniritzia eman dio Gasteizko Mugikortasun

– “Garraio publikoa, sustapen ekonomikorako tresna” proposamenak garraio publikoa izatearen garrantzia azpimarratzen du, enpresa berriak ezarri eta jardun ekonomikoa sortzen laguntzeko.
– Arabako Teknologi Parkeak aurkeztutako proposamena izan zen boturik gehien lortu zuena Gasteizko Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Herritar Foroaren hirugarren bileran.

Arabako Teknologi Parkeak “Garraioi publikoa, sustapen ekonomikorako tresna” izeneko proposamena aurkeztu zuen Gasteizko Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Herritar Foroak urtarrila bukaeran egin zuen lan-bileran. Miren Bilbao, parkeko zuzendari teknikoak, garraio publikoak jardun ekonomikoan duen garrantzia azpimarratu zuen, hiritik urruti dauden eremuetan jarduera ekonomikoa sustatu eta bultzatzen baitu.

Arabako Teknologi Parkearen kasuan, Gasteizkoa izan arren, hiri-garraiorik ez duela esan zuen zuzendari teknikoak eta horrenbestez Parkea hiriko zirkulazio-ordenantzan sartzeko eskatu zuen, baita Parkera hiri-garraioa helarazteko ere, enpresa eta jardun berrien ezarpena erraztuko zuelako, ibilgailuen joan-etorria murriztearekin batera. Egun, Arabako Teknologi Parkean 100 enpresa daude kokatuta eta 2.600tik gora pertsonak egiten dute lan bertan, lurraldeko toki desberdinetatik egunero Parkera joan behar dutenak.

Arabako Teknologi Parkearena izan zen, hain zuzen ere, Foroko partehartzaileen artean boturik gehien jaso zuena; beraz, Gasteizko Udaletxea proposamena aztertzen hasiko da.

Gasteizko Mugikortasun Iraunkorrerako Herritar Foroa, 2006.urtean eratutako herri partaidetzarako plataforma da, mugikortasun arloan hiriaren etorkizuneko agertokia definitzea helburu duena. 2012.eko azaroan lan-bilerak egiten hasi zen, hiriko zirkulazioaren ordenantzaren aldaketa aztertzeko.

Azti y la pyme Branka Composites fabrican un dron marino propulsado por energías renovables para impulsar la investigación en el mar
Berrikuntza 2 apirila, 2020
Energia berriztagarrien bidez bultzatutako itsas dron bat sortu dute Azti eta Branka Composites ETEak, itsasoan ikerketa garatzeko

Itsas azaleko Itsasdrone drona Branka Composites eta AZTI zentro teknologikoaren arteko...Leer más

La CE aumenta la financiación de proyectos de innovación e investigación sobre coronavirus a través del Horizon 2020
Berrikuntza 30 martxoa, 2020
Europako Batzordeak koronavirusari buruzko berrikuntza eta ikerketa proiektuen finantzaketa handitu du Horizon 2020ren bidez

Europako Batzordeak Horizon 2020 programa eguneratu du koronabirusarekin lotutako ikerketa eta...Leer más

Berrikuntza 25 martxoa, 2020
Telelana errazteko gakoak eta baliabideak

Laneko osasun aholkuak eta teknologia digital berriak aprobetxatzeko tresnak   Egunotan...Leer más

Aitziber L. Cortajarena, investigadora de Ikerbasque
Berrikuntza 24 martxoa, 2020
Bio-LED belaunaldi berri bat garatzeko asmoarekin nazioarteko proiektu batean hasi da elkarlanean CIC biomaGUNEk

Naturak argia sortzen du. ‘Aequorea victoria’ marmoken kasuan, proteina fluoreszente batek...Leer más

ITP Aero investiga
ITP Aerok etorkizuneko propultsio sistemak ikertzen ari da

Motor hibrido elektrikoetan lan egiten duen statuko enpresa bakarra da eta enpresen eraldaketa...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?