Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

7 urtarrila, 2016
Amaia Acha-Orbea, Bigda Solutions: “Etorkizun ez oso urrunean, beren datu-baseak ongi darabiltzatenak izango dira liderrak…”

Teknologia ziztu bizian  ari da aldatzen, eta gero eta datu gehiago sortzen eta gordetzen ditugu. Baina, ateratzen al diegu probetxurik?

Amaiak eta Bigda Solutions enpresako lantaldeak profil zientifiko-matematikoa dute, eta azken urteotan datu kopuru handiko proiektuetan aritu dira lanean. Hala, teknika berriak erabili behar izan dituzte informazio hori guztia prozesatzeko eta bere balioa ateratzeko. Horregatik sortu zitzaien ideia, eta horregatik bildu dute enpresei beren produkzio prozesuak hobetzen laguntzeko ezagutza, beren datu-baseei errendimendu handiena atera diezaieten.

 

Datuen tratamenduan espezializatutako bost gazte, eta helburu bat: enpresei laguntzea beren datu propioetan oinarritutako erabakiak hartzen…

Askotan enpresatik kanpo bilatzen ditugu erantzunak, baina konponbidea geure datuetan egon daiteke.

Hala ere, baliteke konponbidea ezkutuan egotea, izan ere, datu horiek tratatu egin behar dira lehenik, eta aztergai dugun produkzio prozesuko aldagaiak identifikatu eta elkarrekin lotu behar dira.

Big Dataren teknika berriei esker, asmoa da prozesu bakoitzeko datu garrantzitsuenak atzeman, kudeatu eta prozesatzea.

 

 “Big Data” entzutean enpresa handien tresna datorkigu burura, baina negozio guztiek eskuratu dezaketen ezagutza da…

Big Data entzutean enpresa handiak datozkigu burura, orain arte enpresa handiek baino ez dituztelako izan teknika berri horiek garatzeko departamenduak.

Baina, gaur egun, guk eskaintzen duguna bezalako zerbitzuekin, edozein ETEk atera diezaieke zukua beren datuei.

Etorkizun ez oso urrunean, datu-baseak ongi darabiltzatenak izango dira liderrak, alegia, abiadura handian aldatzen ari den mundu honetan etorkizuna berme handienarekin iragartzeko gai direnak.  Hori egiten ez dakitenak atzean geldituko dira.

“Meteo for Energy” enpresak esaterako halako teknikak aplikatu ditu eta arrakasta lortu du. Konpainia horrek meteorologiako zerbitzuak eskaintzen ditu energia berriztagarrien sektorean, eta %30 hobetu du eguraldi iragarpenen zehaztasuna iragarpen-sistemak erabilita.

Hor dugu baita ere Wiko (smartphone marka garrantzitsua) enpresa, zeina gai baita horrelako tresnak erabiliz zehaztasun handiz iragartzeko nolako bilakaera izango duten terminal baten salmentek eta, beraz, baita ere stocken kudeaketa optimizatzeko (erosketak, zaharkituak, modeloak ordezkatzea…)

Esparru industrialean gero eta gehiagotan erabiltzen da Big Data produktu zehatz baten fabrikazio akatsak identifikatzeko eta produkzio prozesuak hobetzeko.

 

Eta nolako metodologiak erabiltzen dituzue zuen bezeroen datu-baseei errendimendu handiena ateratzeko?

Lan ona egin ahal izateko ezinbestekoa da negozioaren funtzionamendua eta konpondu nahi den arazoa ulertzea. Jakin behar da zein helburu lortu nahi den, eta gero eredu horrengan eragina duten parametroak definitu.

Urrats horiek eman ondoren, eredu matematiko bat sortzen da aztertu nahi diren baloreak iragartzeko. Prozesua amaitutakoan emaitzak baliozkotzen eta bezeroaren sisteman integratzen dira, prozesu hori automatizatzeko.

 

Datuak aztertzen dituzue, neurrira eginiko modelo bat sortu, eta iragarpen sistema bat ezarri.

Hala da, bai, aztertu beharreko datu garrantzitsuenak identifikatu ondoren, egituratu eta interpretatu egiten ditugu big dataren teknikak erabiliz.

Hori guztia antolatutakoan entrenatu egiten dugu gure sistema, data mining eta machine learning teknikak erabiliz garatutako iragarpen sistemen bitartez.

Azkenik, datuak prozesatzen eta optimizatzen ditugu, ahalik eta iragarpen zehatzenak eskuratzeko.

Negozioari buruzko erabakiak hartzean enpresak iragarpen onak baditu eskuartean, akats gutxiago egingo ditu, eta ondorioz, emaitzak hobetuko ditu.

 

Nolako profileko bezeroak izan nahiko zenituzkete? Zein sektoretan zaudete erosoen?
Industria oso garrantzitsua da Euskadiko ekonomian. Horregatik, industrien fabrikazio prozesu desberdinetan eskaini nahi ditugu gure zerbitzuak.

Industrian potentzial handia dago prozesu guztiak hobetzeko, izan ere, prozesu errepikakorretan oinarrituta dago. Produkzio kateek, esaterako, datu asko sortzen dituzte makinetako sentsoreei esker; informazio hori tratatu egin daiteke, fabrikatutako produktuek ahalik eta akats portzentajerik txikiena izan dezaten, hau da, kalitate hobea izan dezaten.

Euskal ETEek oraindik ez dute horrelako sistemarik integratu, baina abantaila handiak eskaintzen ditu eraginkortasunean eta kostuen aurrezkian.

 

Eta iragarpenez ari garenez, nola sendotu eta hazarazi nahi duzue zuen negozioa?
Bigda Solutions Arabako Teknologi Parkean dago. Euskadiko industriari eskaini nahi diogu gure zerbitzua, euskal enpresek merkatuan lider izaten jarrai dezaten.

Horrelako iragarpen sistemak merkaturatze- eta marketin-prozesuetan erabiltzen dira nagusiki, baina guk urrats bat gehiago eman nahi dugu, industria sektoreari eskaini nahi dizkiogu gure zerbitzuak, big dataren munduan sartu daitezen eta iragarpen-sistema horien abantailak ezagutu ditzaten.

 

+info: www.bigdasolutions.com

Berrikuntza 23 urria, 2020
Langabezia % 10etik behera, BPGa % 40tik gora industrian eta zerbitzu aurreratuetan, eta I+G Europako batez bestekoan

Existitzen den produkzio-egitura indartzearen aldeko apustua egin du Tapiak eta hiru trantsizio...Leer más

Berrikuntza 21 urria, 2020
Miles Along: “Gutxiago erostea ere bada jasangarritasuna bultzatzea; horregatik, gure produktuek gehiago irauten dute”

  Miles Along helburu honekin sortu zen: behar dugun arropa-kopurua murriztea. Silva...Leer más

Global Innovation Day ekimenak 100 berrikuntza-kasu praktiko aurkeztuko ditu krisiei aurre egiteko

Gaixotasunen aurkako borrokarako soluzio informatikoak eta diseinuak, ingeniaritza iraunkorra,...Leer más

Eduardo Berasategui, gerente de Industrias Fapise
Fapisek bere instalazioak modernizatu ditu bere enpresan 4.0 industria sendotzeko

Euskal industriako multinazionalen eta korporazio handien azpitik ETEen ekosistema zabal bat...Leer más

Berrikuntza 15 urria, 2020
Boletin autonomoak eta mikroenpresak (Prestakuntza-Inplantalariak)

Zure online ikastaroen agenda Eskatzaile bakoitzaren neurrira eginiko ezarpen teknologiko...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?