Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

19 azaroa, 2015
Addimenek, sektore petrokimikora bideratutako korrosioa jasaten duten materialen diseinuan dihardu

Bizkaiko konpainiak teknologikoki aurreratuak diren material berriak garatzean dihardu

Joseba Sagarna, Addimen enpresako gerentea

Fabrikazio gehigarrian espezializatutako Addimen  konpainiak, petrokimika eta petrolio- industriara bideratzeko helburuarekin, korrosioarekiko erresistentzia maila handiak dituzten eta teknologikoki aurreratuak diren material berriak garatzean dihardu.

“Petrolio-industriarentzako eta petrokimikentzako korrosioa jasaten duen material bat garatzen ari gara” adierazi du konpainiako kudeatzaile Joseba Sagarnak.

Adituak azaldu duenez, proiektuaren zailtasuna, fabrikazio gehigarrian erabiltzen diren materialak atomizatu beharrean datza hau da, hauts bihurtzean, bere hitzetan, eginbehar “oso garestia”.

Fabrikazio Gehigarria, laser teknologia bitartez lotzen diren hauts materialezko geruza mikrometrikoen gainjartzetik aurrera, geometria pieza konplexuak sortzea ahalbidetzen duen teknika da. Fabrikazio metodo honek, metodo tradizionalen bitartez ezinezkoak diren piezak manufakturatzeko aukera du abantaila nagusitzat, moldeak, tresneria edo beste erremintak erabili behar gabe.

Teknika hauetan espezializatutako enpresek aurre egin behar dioten zailtasun handiena hauxe da: egun eskura dituzten atomizatu daitezkeen material kopurua mugatua da.

“Merkatuan ez dira material asko existitzen” gaineratu du Sagarnak. Honek, erabil daitezkeen lehengaien artean altzairu herdoilgaitza, aluminioa edo titanioa aipatu ditu.

“Teknologia hau bere horretan I+G da eta guk I+G gehiago eskaini nahi dugu” adierazi du.

Enpresariak, fabrikazio gehigarriaren bitartez egindako osagai eta piezak, besteak beste, sektore aeronautikoa, aeroespaziala, energetikoa edo moldearen industrialari bideratuta daudela azaldu du.

Nabarmentzekoa ere bada, egun Addimen Euskadin eta Estatu espainiarrean oinarrituta dagoela eta aurrerago nazioartekotzeari ekiteko asmoa duela, hala ere, teknologia berria eta oraindik ezezaguna izanda, merkaturatzeko arazoak izango dituela onartzen du.

sede innobasque
Berrikuntza 30 uztaila, 2020
Innobasque, 2020 prospektiba-txostena

Berrikuntza lankidetzan, jasangarritasuna eta digitalizazioa, Covid-19ko errealitate berrirako...Leer más

“Orbea kooperatibak irismen handiko argiak izan behar ditu, eta baditu”

Orbea hitzarekin Euskadin pisu industrial handienetakoa duen marka bat izendatzen ari gara; eta...Leer más

First Lego League España
Berrikuntza 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Berrikuntza 24 uztaila, 2020
371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

  Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren...Leer más

Oveja Latxa Ternua

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?